SPRI Taldeko Net-Zero Basque Industrial SuperCluster iniziatibak 2050erako euskal papergintza sektorearen deskarbonizaziorako bide-orria aurkeztu du. Siderurgiarekin, fundizioarekin, zementuarekin eta fintzearekin batera, 5 industria horien artean Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen (BEG) emisioen % 68 biltzen dute.
Txosten honek ondorioztatzen du eraginkortasun energetikoan eta zirkulartasunean, eta elektrifikazioan eta ordezko energia-iturrietan oinarritutako teknologia-neurriak garatzeak onurak ekarrizko dizkiola sektorearen zero emisio garbiranzko trantsizioari.
Iniziatibaren lehen fasean papergintza sektorearen produkzio-prozesuen azterketa egin zen eta energia-kontsumo handiena zutenak zehaztu zituen: egosketa, deslignifikazioa eta ore kimikoa sortzeko zura zuritzea eta ore termomekaniko bilakatu arteko lehengaia manipulatzea, fintzea, leuntzea, zuritzea eta lehortzea. Prozedura horiek, errekuperatutako papera eta kartoiari kolorea kentzearekin, lehortzearekin, formatzearekin eta prentsatzearekin zerikusia dutenekin batera, energia-eskaera handiena dutenak dira, bai termikoa, bai elektrikoa.
Azterketak ondorioztatzen du 2019an euskal papergintzak 3.172 GWh-ko energia-kontsumoa erdietsi zuela, elektrizitatearen (% 32) eta energia termikoaren (% 68) artean banatuta, gas naturalaren eta biomasaren kontsumoak berdin eraginda. Bestalde, BEG emisioek 462 kilotona CO2 baliokide erdietsi zituzten EAEn dauden 10 produkzio-instalazioek sortutako jatorri elektrikoen eta errekuntzakoen artean; horrek esan nahi du euskal industriaren guztizko emisioen % 6 inguru.
Net-Zero Basque Industrial SuperClusterren aurkeztutako bide-orriak 2050erako zero emisio garbiak lortzeko garatu beharreko soluzioak zehazten ditu. Horretarako, World Economic Forumen habeetan oinarritutako bi ardatz estrategikotan oinarritzen da: elektrifikazioan eta eraginkortasun energetikoan.
Elektrifikatuagoa izango den industriaranzko neurriak ezartzearen inguruan, bide-orriak tenperatura handiko bero-bonbak erabiltzea proposatzen du. Horrek emisioen % 20 jaistea esan nahiko luke, baina bonba espezifikoak garatzeko eta paperaren aprobetxamendurako fabrikazioaren prozesua egokitzeko beharra dakartza.
Horrez gain, iniziatibak garatutako azterketak indar elektrikoen bidezko lehorketa (elektroosmosia, elektro hidrodinamika, etab.) ezartzeko beharra zehazten du. Prozesu hori energia-eskakizun handiena da, gaur egun batez ere gas naturalaren bidez hornitzen da. Hala, horren elektrifikazioak egungo emisioen 180kt CO2 emisio inguru aurreztea ekarriko luke. Hori horrela, hau litzateke sektorearen emisioak murrizteko indar handiena duen neurria.
Eraginkortasun energetikoaren eta zirkulartasunaren ardatzari dagokionez, azterketak 6 neurri ezartzea proposatzen du, besteak beste, pulpa kentzeko eta pulpa berriz gehitzeko kontsumoan (% 40 inguru), eta erregai fosilak erabiltzeagatiko emisioetan (% 20) aurrezteko gaitasuna duen disolbagarri eutektiko sakona erabiltzea.
Txostenak paper birziklatuetarako kabitazioaren bidez pulpa berriz gehitzeko prozesu leuna edo mild repulping aplikatzeko beharra ere zehazten du. Fibrek ur-erretentzioa murrizteari esker, teknika horrek lehortzeko energia murrizten lagunduko luke eta, ondorioz, emisioak (% 2 gutxi gorabehera).
Pastaren prentsaketan lehortze mekanikoaren beste sistema berritzaile batzuk garatzeak (ultrasoinuen edo bulkaden bidezko deshidratazioa, hutsean edo lekualdatuta prentsatzea, etab.) kontsumoaren (% 15 eta % 30 artean) eta prozesuaren fase honen emisioak murrizten lagunduko luke.
Teknologia berrien erabilera handitzeak, pulpa-entzimak erabiltzeak, esaterako, energia-kontsumoa murrizten lagunduko luke; baita azken produktuaren kalitatea hobetzen eta kutsagarriak diren zenbait eragile kimiko deuseztatzen ere. Era berean, zelulosa mikro-nanozuntzak erabiltzeak zuntzak % 20 murrizten lagunduko luke, hala erresistentzia bera duten eta arinagoak diren eta energia-kontsumo txikiagoa behar duten paperak sortzeko.
Bide-orrian garatu beharreko beste neurri batzuk zehazten dira sektorean jada eskuragarri dauden heldutasun teknologikoa duen teknologia multzo bat ezarrita.
Eraginkortasun energetikoaren eta zirkulartasunaren estrategiaren barnean, egurrarenak ez diren zuntzak erabiltzea eta fintze konikoaren teknikak, birziklatutako pulpa gehiago erabiltzea, prozesuaren beroa errekuperatzea eta kontrolerako digitalizazioa eta Adimen Artifiziala erabiltzea.
Elektrifikazioaren eta ordezko energiak erabiltzearen ardatzaren zati gisa, hondakinen gasifikazioak eta ur-tratamenduen instalazioen lokatzek, azpiproduktuen pirolisiak eta energia elektrikoa bertan sortzeak euskal papergintzan erregai fosilak ez erabiltzen lagunduko luke.
Net-Zero Basque Industrial SuperClusterek aurkeztutako bide-orriak proposatutako neurri-bilduma hau ezartzeak Euskadiko papergintzaren emisioak honela murriztuko lituzke:
2050era arteko pastaren eta papergintzaren industrian emisio garbiak zerora jaisteko bide-orria 2023ko azaroan aurkeztu zen Industriaren Deskarbonizazioaren Foro Berriaren lehenengo topaketan; SPRIk koordinatu zuen eta ENERGIA KLUSTERRA, ACLIMA, SIDEREX, AFV eta CLUSTERPAPEL sektorearen ordezkari izan ziren elkarteek antolatu zuten. Horren helburua deskarbonizazio- eta eraginkortasun energetikoen irtenbideen eskaintza eta eskariaren arteko lotura eta sinergiak sortzea da.
Txosten osoa irakur dezakezu hurrengo estekan sakatuta.
<h3>Deskubritu Net-Zero Basque Industrial SuperClusterren bide-orri guztiak</h3>
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?