Albisteak 15 maiatza, 2025

Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Energia berriztagarri elektrikoen hedapena bilatzen duten ekintzak sustatzea da laguntza-programaren helburua, betiere autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko (fotovoltaikoa eta eolikoa) instalazioen bidez, baita klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) instalazio termikoen bidez ere.

ONURADUNAK

  • Jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak.
  • Pertsona juridiko pribatuak edo jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak (enpresak, autonomoak,…).
  • Partzuergoak, enpresen edo pertsona fisikoen elkarteak edo taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, honako hauek barne, besteak beste:
  • Bizitegi-sektoreko jabe-erkidegoak.
  • Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak.

Pertsona hauek jarduera ekonomikoa egin dezakete edo jarduera ekonomikorik ez egin. Jarduera ekonomikorik egiten ez dutela onartzeko kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izango dira nahitaez, edota bizitegi-jabeen erkidegoak.

  • Administrazio publikoko erakundeak oro har.
  • Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko portu-agintaritzak, EAEn baldin badaude.

JARDUKETA SUBENTZIONAGARRIAK

Jarraian zerrendatzen direnak hartuko dira jarduketa subentzionagarritzat, eta, EAEn egikarituta egoteaz gain, laguntza-programaren oinarrietan bakoitzerako ezarritako betekizunak bete beharko dituzte betiere:

  • Autokontsumorako energia elektrikoa energia berriztagarri fotovoltaikoaren eta eolikoaren bidez sortzeko instalazioak.
  • Klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien bidez (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) kontsumo termikoa elektrifikatzeko instalazioak.

Energia elektrikoa sortzeko instalazioen jarduketetan, pertsona onuradunek adierazi beharko dute aurreikusten dutela laguntzaren xede den autokontsumo-instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren urteko batura instalazio horrek urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago izango dela betiere.

Laguntzaren xede den edozein jarduketarako, edozein izaeratako kontsumitzaile guzti-guztiek EAEn izan beharko dute instalazio horri lotutako beren kontsumoa.

Eskaerak onartzeko hautagarritasuneko aldirako, programan eskatuko da instalazioen egikaritzeari dagokion egikaritzeko edozein konpromiso irmo, eta onartutako aurrekontuak, eskariak, kontratuak, fakturak eta ordainagiriak laguntza-eskaeraren ondorengoak izatea.

BESTE LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUNA

651/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz enpresatzat jotzen diren pertsona onuradunek jasotzen dituzten laguntzak betiere bateragarriak izango dira proiektu edo jarduketa bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntzekin, laguntza horien metaketak ez badu 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa gainditzen.

Gainerako pertsona onuradunentzat, jaso beharreko laguntzak betiere bateragarriak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, osorik hartuta osatzen duten laguntza-ehunekoa % 80 edo gutxiago bada.

INDARRALDIA:

Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 9an, ostiralarekin, hasiko da (programa argitaratu eta hurrengo egunean) eta 2026ko irailaren 30ean, ostegunarekin, amaituko da edo, hori lehenago gertatzen bada, aurrekontua agortzen den unean amaituko da.

Jarduketa subentzionagarriak laguntza-eskaeraren dataren ondorengo data batean justifikatu, egikaritu, fakturatu eta ordaindu beharko dira, eta hamabi (12) hilabeteko gehieneko epearen barruan laguntza ematen dela ezartzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, edozein kasutan ere, 2027ko abenduaren 30ean berenduenez.

AURREKONTUA, GUZTIRA

Guztira 80.000.000 €, honela banatuta:

  • Autokontsumorako energia elektrikoa energia berriztagarrien bidez sortzeko instalazioak egitea: 60.000.000 €
  • Kontsumo termikoak energia berriztagarrien bidez elektrifikatzeko instalazioak egitea: 20.000.000 €

KONTSULTARAKO TELEFONO-ZENBAKIA

Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzuak 946.620.600 zenbakian erantzungo dizue.

Lotutako albisteak

Bizitegi-jabeen  komunitateetako  instalazio  elektriko  zaharrak  berritzeko  inbertsioetarako  laguntza-programa
15/05/2025 Deskarbonizazioa

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Deskarboniza  2025  plana  aurkeztu  da
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Deskarboniza 2025 plana aurkeztu da

Deskarboniza plana erakundeen arteko elkarlanean oinarritutako plana da, Eusko Jaurlaritzaren zenbait laguntza-programa eta foru-aldundien kenkari fiskalak biltzen dituena, Euskadiko industriaren deskarbonizazio adimenduna bultzatze aldera

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Maiatzaren  8an  ireki  da  euskal  industriaren  deskarbonizaziorako  22  milioi  euroak  eskuratzeko  epea
02/05/2025 Deskarbonizazioa

Maiatzaren 8an ireki da euskal industriaren deskarbonizaziorako 22 milioi euroak eskuratzeko epea

SPRIk kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailaren programaren bigarren edizioa da

Eusko  Jaurlaritzak  deskarbonizazio  industriala  bultzatuko  du,  pizgarri  eta  laguntzen  bidez,  eta  hidrogeno  berdearen  hidroduktu  bat  egingo  du  Aiaraldea  eskualderako
30/04/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazio industriala bultzatuko du, pizgarri eta laguntzen bidez, eta hidrogeno berdearen hidroduktu bat egingo du Aiaraldea eskualderako

Imanol Pradales Lehendakariak Laudioko Vidrala enpresaren instalazio berriak bisitatu ditu gaur, eta bertan labe berria inauguratu du

Pradales  Lehendakaria:  “Gure  Plan  Industriala  europar  jarraibideekin  lerrokatzen  ari  gara”

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”

"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Mikel  Jauregi,  Europako  Ekonomia  Berriaren  Foroan:  “etorkizunera  begiratzea  eta  gure  seme-alabei  utzi  nahi  diegun  Euskadi  industrial  berri  hori  irudikatzea  dagokigu”
13/03/2025 Deskarbonizazioa

Mikel Jauregi, Europako Ekonomia Berriaren Foroan: “etorkizunera begiratzea eta gure seme-alabei utzi nahi diegun Euskadi industrial berri hori irudikatzea dagokigu”

Egindako hitzaldian, sailburuak Euskadiren gaurkotasun ekonomikoa eta nazioarteko egoera aztertu ditu,

Europako  Clean  Industry  Deal-ek  Euskadirentzat  dituen  aukerak  aztertu  ditu  Euskal  Industria  Deskarbonizatzeko  Foroak
07/03/2025 Deskarbonizazioa

Europako Clean Industry Deal-ek Euskadirentzat dituen aukerak aztertu ditu Euskal Industria Deskarbonizatzeko Foroak

Foroa hainbat eragilek (hala nola industria-klusterrek eta Eusko Jaurlaritzak) deskarbonizaziorako irtenbide teknologikoei buruz eztabaidatzeko topaleku gisa finkatu da

Mikel  Jauregi  sailburuak  eta  PepsiCo-ko  presidenteordeak  enpresak  Etxabarri-Ibiñako  instalazioa  “zero  emisioko”  munduko  lehena  izateko  egin  duen  apustua  aztertu  dute
06/03/2025 Deskarbonizazioa

Mikel Jauregi sailburuak eta PepsiCo-ko presidenteordeak enpresak Etxabarri-Ibiñako instalazioa “zero emisioko” munduko lehena izateko egin duen apustua aztertu dute

Elikagaien eta edarien multinazionalak Arabako Parke Teknologikoan instalatu du bere Hub Digital Globalaren zati bat, datuetan eta adimen artifizialean espezializatua.

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.