Campezo Taldea: «Jasangarritasunik gabe ez da posible edozein jarduerak bizirautea»
Campezo Taldeaz hitz egitean eraikuntzako sektorean erreferentea den EAEko enpresa bati buruz ari gara hizketan. Araban du jatorria, eta jasangarritasunaren aldeko errotze sakona eta apustu irmoa asmoen adierazpena baino askoz harago doa. Enpresa hau duela 85 urte jaio zen Arabako mendietan (orduan Asfaltos Naturales de Campezo izenarekin), familia-izaerarekin, eta ziur egonda jasangarritasunik gabe nekez izango zuela etorkizunik. Ordutik, eboluzionatzen aritu da etengabe, gaur-gaurkoz enpresa-sare dibertsifikatu bihurtu arte: presentzia du estatuko eta nazioarteko merkatuetan, enplegua ematen die 900 pertsonei, eta liderra da hainbat sektoretan, esaterako Azpiegituren sektorean eta Hondakin Arriskutsuen Kudeaketakoan —adierazi du Ingurumen Estrategiako arduradunak, Ainhoa Gonzalezek—.
Jasangarritasuna ez da moda bat, eta are eta gutxiago ideologia bat. Zer da, orduan?
Balio bat da, balio handi bat, errespetua, justizia edo arduraren modukoa.
Ondoriozta dezakegu enpresa-ikuspegi batetik biziraupenaren sinonimoa dela jasangarritasuna?
Jasangarritasuna sarritan ingurumenaren alderdiarekin bakarrik lotzen da, eta hiru alorretan du inpaktua: ingurumena, gizartea eta gobernantza (ASG). Azken horrek eragin zuzena du enpresaren alderdi ekonomikoan eta finantzarioan. Hori kontuan izan gabe ez da posible edozein jarduerak bizirautea. Hortaz, ez da espezieak edo gizarteak bizirauteko duen sena bakarrik, termino zabala eta holistikoa da, eta enpresa batean ezar daiteke, baina baita planeta osoan ere.
Jasangarritasuna, beraz, prozesuak eta lehiakortasuna hobetzeko aukera gisa…
Egia da hori. Gure apustuak aukera eman digu sektorean erreferente-lekua hartzeko. Harro esan dezakegu sektoreko erreferente jasangarri bihurtu garela Euskadin; horretarako, berrikuntzan inbertitu dugu, eta gure deskarbonizazioan egin dugu lan, lurraldeko ekonomia zirkularra sustatuta. Apustu handia da, baina onura argiak ditu denentzat.
Maiz hau diozu: «Klima-aldaketaren ondorioak jasaten ari den lehen belaunaldia gara, baina haren aurka zerbait egin dezakeen azkena…» Zer ari da egiten Campezo horrekin lotuta?
Datozen urteotan aurre egin beharreko bi erronka handi ditugu, epe laburrean. Horietako bat deskarbonizazioa da, eta bestea ekonomia zirkularra. Lehenengoari dagokionez, sektoreko lehenengo enpresa izan gara gure karbono-arrastoa kalkulatzen eta karbono boluntarioaren funts baten bidez betetzen. Horrek esan nahi du gure jarduerek eragindako inpaktua hemen konpentsatzen dugula, lurraldean, azpiegitura berdeak sortzearen bitartez. Eta ekonomia zirkularrari dagokionez, gure hondakin propioak kudeatzen ditugu, hau da, material berriak ekoizteko prozesuan sartzen ditugu (errepideko fresaketa). Horrez gain, gureak ez diren hondakinen balioa handitzeko enpresa bat sortu dugu: GZS: Euskadiko altzairu-hondakin ugariak, material horiei balioa emanda eta gure lanetan erabilita.
19/20 ekitaldian inflexio-puntu bat izan zen taldean, zer zentzutan?
Campezon une honetan bi inguruabar elkartu dira: apustu irmoa eta ausarta alderdi estrategikotik, sektorearen barruko elementu bereizgarri moduan, eta enpresa-taldeko goi-zuzendaritzan komunak ez diren sentsibilitatea eta konpromisoa. Bi alderdi horiek Ingurumen Estrategiako beste sail bat gehitzea eragiten dute, ekoizpenaren kudeaketatik harago.
Egunerokotasunean, nola ikus daiteke Campezo Taldearen lana?
Eraikitzen ditugun azpiegiturek lotzen gaituzte, distantziak mozten dituzte, eta lotzen dituzte bai herriak bai hiriak. Pertsonentzako eta enpresentzako espazioak sortzen eta zaintzen ditugu, eta era desberdinean egiten dugu. Eraikuntza-lanak egiten ditugu zubi, tunel, errepide edo bidegorrietan, besteak beste, baita txorrota irekitzean ura izateko edo berehala argia izateko aukera ematen duten azpiegitura horiek ere.
Zuen sektorean beti egon da gogogabekeria asko, eta berrikuntza jasangarriari gutxi emana izan da… Zer geratzen da 1940ko Campezo horretatik?
Guretzat ezinbestekoa da berrikuntza, bigarren mailako jatorria duten lehengaiak, jatorri naturalekoak ordezkatu ditzaketenak bilatzea eta erabiltzea . Durruma Kanpezuko asfaltozko arrokaren meategiak ustiatzen zituen jatorrizko Campezo horretatik geratzen da izaera ekintzailea, ausarta, konprometitua eta gauzak hobeto egiteko gogoa.
Horregatik guztiagatik eta ibilbide hori dela-eta, duela gutxi ADEGIren «Garapen Iraunkorreko enpresa» saria irabazi zuen. Zer sentsazio utzi zizuen?
Errekonozimendu horrek babes handia ematen digu eta hasi dugun bidetik jarraitzera bultzatzen gaitu. Oso harro gaude sariaz, kategoria honetan sektoreko enpresa bat aitortzen duten lehenengo aldia baita.