Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

erabilera-kasuak 18 ekaina, 2021 Azpiegiturak

Monitorización del OEE en planta para anticiparse a sucesos

Wolco
Wolco

Wolco Lemoan (Bizkaia) kokatutako ETE bat da, eta Fabrikazio Aeronautikoko Zentro Aurreratuaren (CFAA) eta Hegan (Aeronautikako Euskal Klusterraren) parte da. Enpresa honek, instalazioaren OEE-a zehazki jakiteko beharra hauteman zuen, hau da, denbora errealean duen eraginkortasuna jakitea, horrela, neurriak hartu eta balizko gertakariei aurrea hartu ahal izateko.

IoT, Big Data eta Cloud, eta Machine Learning teknologiak txertatuz, denbora errealeko komunikazio-sistema erraz bat diseinatu da, ekoizpen-makina bakoitzaren seinaleak hodeira datuak bidaltzen dituen eta handik analisirako deskargatzen diren sistema batera konektatuz. Sistema horren bidez, OEE-a osatzen duten hiru aldagaietatik, bi denbora errealean monitorizatzea lortu da, fabrikan kable-instalazioak egitea saihestuz eta datuak plantan bertan kokatutako pantaila baten bidez monitorizatuz.

Begirada bat eman kasu osoari!

Beharra:

Beharrizana gaueko ikuskapen gabeko 24 orduko makinen funtzionamenduari esker ekoizpena areagotzea da. Makinen hozketa ebaketa-olioarekin egiten da, sutea eragin dezakeen produktua. Hori dela eta, zerbait gertatu ezkero berehalako neurriak hartzeko gai den monitorizazio sistema bat ezartzen da. Monitorizazio sistema hau gainerako makinetara zabaltzen da geldialdiaren arrazoiak,  funtzionamendu denbora eta aldaketa denborak detektatzeko asmoarekin. Hurrengo aurrerapena denbora errealeko monitorizazioa izango litzateke.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Aeronautikoa, Automobilgintza, Linea zuria


Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea:

Aeronautikoa, Automobilgintza, Linea zuria

Lokalizazioa:

Lemoa (Bizkaia)

Konponbidearen onurak:

  • Sistema programagarria da eta makinak geldirik daudela edo arazoren bat dagoela jakiteko aukera ematen die langileei.
  • Mundu mailan lehiakortasun handiagoa, produktibitate handiagoa eta kalitate edo produkzio sailen inplikazioa.

Sartutako teknologia berriak:

  • IoT
  • Big Data
  • Machine Learning
  • Cloud

Lotutako albisteak

21 ekaina, 2021 Azpiegiturak
Pieza malguen fabrikazioaren bidezko “Chatter” efektuaren ezabapena
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak