Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 ekaina, 2021 Berrikuntza I+G Indeusberri

Materialen Zientzia eta Teknologiaren Kongresurako lanak aurkezteko epea zabalik

Azaroaren 29 eta 30ean egingo da MZT Kongresuaren 5.edizioa, Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren zein teknologia berrien erakustoki izateko helburuarekin

 

Materialen Zientzia eta Teknologiaren Kongresurako lanak aurkezteko epea zabalik dago eta parte hartu nahi duen orok ekainaren 25erako bidali beharko du bere lana mzt2020@tecnalia.com helbidera. Lanok, antolatzaileek ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

 

Aurtengoa izango da MZT Kongresuaren 5.edizioa eta hasieratik finkatutako helburuari eusten dio topaketak: Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren zein teknologia berrien erakustoki izatea; edizio honetan helburu berri bat gehitu da: Euskal Herritik kanpo dauden ikertzaile euskaldunak erakartzea. Horrekin batera, bi jarduera horien bat-egitearen eta material berriekin egindako produktuen zein prozesu berritzaile eta adimentsuen sorrerarako behatoki ere izan nahi du.

 

MZT Kongresua azaroaren 29 eta 30ean egingo da, EHUren Bizkaia Aretoan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko talde osoak egiten duen lana ikusgai egiteko asmoarekin.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak