Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 uztaila, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

IndeusBerriren bannerra

Datorren irailean egingo den Euskararen diskurtsoak enpresetan jardunaldia ekarri dugu aste honetako IndeusBerri gunera. Honekin batera, Euskal Herriko zeruaren lehen planisferioa Aranzadi Zientzia Elkarteak, Elkano Fundazioak eta Kutxa Fundazioak lankidetzan garatutakoa, eta Mimukai, tokiko garapenerako proiektu komunitarioa, oztopo indibidualei irtenbide kolektiboak emateko sortutako egitasmoa.

“Euskararen diskurtsoak enpresetan” jardunaldia egingo da irailean Lan-munduan euskararen gainean dauden diskurtso nagusiak aztertzeko jardunaldia da “Euskararen diskurtsoak enpresetan”, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutakoa. Eremu sozioekonomikoan euskara nola edo zenbateraino aldatu den aztertuko da bertan, kontuan izanik pertsonak, enpresen egoera eta ingurua ere aldatu egin direla.
Euskal Herriko zerua miniaturan Munduari egindako lehen itzuliaren 500. urteurrenarekin bat eginez, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Elkano Fundazioa eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, Euskal Herriko zeruaren lehen planisferioa aurkeztudu, 43º-ko ipar latitudean kokatua eta oso-osorik euskaraz idatzia.
MIMUKAI tokiko garapenerako proiektu komunitarioa MIMUKAI Larraun-Leitzaldean elkarlana bultzatzeko eta tokiko garapena bultzatzeko proiektu komunitarioa da, oztopo indibidualei irtenbide kolektiboak emateko sortua. Eskualdea osatzen duten 11 Udaletako ordezkariek, herri guztietako herritarrek eta sektore guztietako eragileek parte hartu dute prozesuan.
IndeusBerriren bannerra
Indeusberri 10 iraila, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Ekonomilari Euskaldunek azaroan egingo duten Biltzarra ekarri dugu aste honetan IndeusBerri gunera;...Leer más

IndeusBerriren bannerra
Indeusberri 15 uztaila, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Enpresa Digitalak Google Tag Manager tresnari buruz irailerako antolatu duen ikastaroa, Zientzia...Leer más

IndeusBerriren bannerra
Indeusberri 2 uztaila, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak argitaratu berri duen Kudeaketa...Leer más

IndeusBerriren bannerra
Indeusberri 18 ekaina, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Aste honetako IndeusBerrik honako albiste hauek nabarmendu ditu: alde batetik ekainaren 17an...Leer más

Indeusberri 11 ekaina, 2021
Kaixomundua.eus, sormena, hizkuntza eta teknologia ezagutzak lotzen dituen egitasmoa

  Kaixomundua.eus lehiaketaren bigarren edizioaren irabazleak joan den maiatzean izendatu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?