Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 uztaila, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

IndeusBerriren bannerra

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak argitaratu berri duen Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketari buruzko gida eta Euskaraz, balioa erantsi lanari! egitasmo berria nabarmendu ditugu aste honetako IndeusBerri gunean. Baita Euskararen Ingurune Digitala, euskara ingurune digitalean sustatzeko gomendioak jasotzen dituen liburua, eta Node.js praktika onen gidaren euskarazko bertsioa ere.

Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketari buruzko gida argitaratu du Eusko Jaurlaritzak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskalit Fundazioarekin batera landutako gidak, erakundeen lehiakortasuna hobetzeaz gain, euskara sustatu nahi du, beste hizkuntzekin batera, ohiko lan hizkuntza izan dadin.
Euskaraz, balioa erantsi lanari! Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala Euskaraz sustatzeko egitasmo berria Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa Sailburuordetzak eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzak eta LANEKI elkarteak abiarazi dute.
Euskara ingurune digitalean sustatzeko bide orria Hainbat adituk, erakundek eta elkartek lankidetzan garatutako dokumentuak 4 lan lerro estrategiko, 10 gomendio eta 24 ekintza-proposamen biltzen ditu.
Node.js-ren Praktika Onak gida euskaraz Interneteko aplikazio eskalagarriak, batez ere zerbitzariak sortzeko diseinatutako programazio ingurune bat da Node.js. 80tik gora praktika, estilo eskuliburu eta arkitektura aholku biltzen dituen gida, orain euskaraz ere badago!
IndeusBerriren bannerra
Indeusberri 10 iraila, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Ekonomilari Euskaldunek azaroan egingo duten Biltzarra ekarri dugu aste honetan IndeusBerri gunera;...Leer más

IndeusBerriren bannerra
Indeusberri 22 uztaila, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Datorren irailean egingo den Euskararen diskurtsoak enpresetan jardunaldia ekarri dugu aste...Leer más

IndeusBerriren bannerra
Indeusberri 15 uztaila, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Enpresa Digitalak Google Tag Manager tresnari buruz irailerako antolatu duen ikastaroa, Zientzia...Leer más

IndeusBerriren bannerra
Indeusberri 18 ekaina, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Aste honetako IndeusBerrik honako albiste hauek nabarmendu ditu: alde batetik ekainaren 17an...Leer más

Indeusberri 11 ekaina, 2021
Kaixomundua.eus, sormena, hizkuntza eta teknologia ezagutzak lotzen dituen egitasmoa

  Kaixomundua.eus lehiaketaren bigarren edizioaren irabazleak joan den maiatzean izendatu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?