Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 21 iraila, 2018

Munduko bostehun startup baino gehiagok parte hartu nahi dute BIND 4.0 euskal azelerazio-programaren hirugarren ekitaldian

BIND 4.0 programa industria 4.0ren arloko startupen euskal azeleratzaile publiko-pribatua da. Programaren hirugarren ekitaldi honetako 2018ko deialdian, % 36 gehitu dira aurkeztutako proiektuak, aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
-

 

BIND 4.0 Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea buru dituen ekimena da, eta zuzentzen da industria 4.0ren teknologia berrietan oinarritutako soluzioak (Big data, errealitate birtuala/handitua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet of things, 3D inprimaketa, eta abar) dituzten munduko startup onenen garapena sustatzera

2018ko deialdian 524 proiektu jaso dira, aurreko deialdian baino % 36 gehiago. Proiektu guztietatik, % 76 nazioarteko hautagaiak dira, eta nabarmen gehitu dira munduko maila goreneko ekintzailetza-guneetako startup hautagaiak (Estatu Batuetakoak, Israelgoak, Erresuma Batukoak eta Alemaniakoak)

Hirugarren ekitaldi honetarako berritasun gisa, planteatu da Osasunaren Teknologien sektorea barnean hartzea, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian ezarritako lehentasunekin bat eginik

Ekitaldi honetan, nazioartean erreferentzia diren 40 trakzio-enpresek parte hartuko dute BIND 4.0 programan. Enpresa horien asmoa da elkarlanean jardutea fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta osasunaren arloko industria 4.0ko soluzioak aplikatzen dituzten startupekin

Programak laguntzaile teknologiko handi ditu oinarri: Amazon Web Services, Microsoft, Siemens etabar. horrez gain, Foru Aldundien eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eta euskal ekintzaile ekosisteman barruan dauden pertsona eta agente pribatu askoren laguntza izango dute

 

BIND 4.0 programa industria 4.0ren arloko startupen euskal azeleratzaile publiko-pribatua da. Programaren hirugarren ekitaldi honetako 2018ko deialdian, % 36 gehitu dira aurkeztutako proiektuak, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Guztira 63 herrialdetako 524 startupek aurkeztu dituzte soluzio teknologikoki aurreratuak —zehazki euskal industria-enpresa handien prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzera zuzentzen diren soluzioak—.Joan den urtean 385 proiektu iritsi ziren Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta SPRI Taldearen ekimen honetara.

Jasotako hautagaiak honela banatzen dira jatorriaren arabera: 69 hautagai Euskal Autonomia Erkidegokoak dira (30 Bizkaikoak, 29 Gipuzkoakoak eta 10 Arabakoak), aurreko ekitaldian 50 aurkeztu ziren. Estatuaren gainerakotik 57 startup jaso dira, joan den urteko ekitaldian 43 izan zirenean. Nazioarteari dagokionez, 63 herrialdetako 398 (93 Europakoak, 185 Hego Asiakoak, 41 Hego Amerikakoak, 24 Ipar Amerikakoak. 23 Mendebalde Asiakoak, 22 Afrikakoak, 8 Hego-Ekialde Asiakoak eta 2 Ozeaniakoak) aurkeztu dira, hau da, iaz baino %37 gehiago, iaz 291 aurkeztu baitziren.

 

40 trakzio-enpresa handiren partaidetzak bermatzen du proiektu hau

Nazioartean erreferentziakoak diren trakzio-enpresen parte-hartzea handia da, eta horixe da, hain zuzen ere, programaren arrakastaren eta erakargarritasunaren funtsezko faktoreetako bat. Hartara, nabarmen gehitu dira munduan buru diren ekintzailetza-guneetako startup hautagaiak (Estatu Batuetakoak, Israelgoak, Erresuma Batukoak eta Alemaniakoak) eta Estatuko ekosistemetako startup hautagaiak.

BIND 4.0 programaren hirugarren ekitaldiak bi berrikuntza handi ditu. Batetik, trakzio-enpresak 24 izatetik 40 izatera pasa dira; Euskadin erreferentziako enpresei, hala nola Siemens Gamesari, Mondragon Korporazioari, Tubacexi edo Oronari, beste izen handi batzuk gehitu zaizkie, esate baterako Mercedes-Benz, Arcelor, ABB, Iberdrola, Michelin edo Euskaltel.

Bigarren berrikuntza izan da osasunaren arloko teknologiaren sektorea deialdi berrira txertatzea. Horrela, ekimenak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak ezarritako  lehentasun estrategikoekin, zehazki ikerketako eta berrikuntzako RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiarekin. Estrategia horrek, beraz, BIND 4.0 programaren aurreko bi ekitaldietan jada barnean hartzen ziren arloez gain —fabrikazio aurreratua edo energia, adibidez—, osasun-arazoen detekzio goiztiarrerako eta tratamendu berritzailerako HealthTech sektorea ere hartuko du aintzat. Horri dagokionez, Euskadin kokatzen diren eta programari aurten atxiki zaizkion trakzio-konpainien artean daude Onkologikoa, BTI, Quirón Salud, Faes Farma edo Grupo IMQ.

 

BIND 4.0 programa

Bind 4.0 azelerazio programa publiko-pribatu bat da eta 24 asteko iraupena du. Programa horretan parte hartzen duten startupek 150.000 €-ra arteko ordainsaria duen proiektu bat garatzeko aukera dute, industria-enpresa laguntzaileekin batera, eta, horretarako, laguntza-zerbitzuz eta jardueraz osatutako programa trinko bat dute eskura.

BIND 4.0 programak helburu bikoitza du: startupen ikuspegitik, edozein azeleratzailek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez baliatzeko aukeraz gain (lan-espazioak, prestakuntza, mentoring-a, diru-laguntzak, finantzaketa…), BIND 4.0 programak aukera ematen die programako enpresa laguntzaile batekin edo batzuekin lanean hasteko, betiere bezero/hornitzaile formatu batean, hau da, ordaindutako kontratu bidez.

Enpresa laguntzaileen ikuspegitik, programari esker, 4.0 industriaren esparruko munduko startup berritzaileenak ezagut ditzakete; hartara, haien talentua, teknologia edota soluzioak kontrata ditzakete eta, bide batez, enpresaren lehiakortasuna hobe dezakete.

 

Apustu estrategikoa

BIND 4.0 da Euskadin Laugarren Industria Iraultza garatzearen aldeko apustuaren emaitza, betiere talentua eta startup onenak erakartzeko munduko lehiaren esparruan —produkzio-prozesuen eraldaketa digitalak ezaugarritzen du Laugarren Industria Iraultza—.Helburu horretan biltzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko agente publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI, Foru Aldundiak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroak), Euskadin egoitza duten 40 enpresa-korporazio pribatu nagusiak, eta laguntzaile teknologiko gisa parte hartzen duten punta-puntako nazioarteko konpainiak, hala nola Google, Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services.

BIND 4.0 herri-apustu estrategiko bat da, helburu duena Euskadi ekintzailetza aurreratuaren munduko mapan kokatzea. BIND 4.0 programa publiko-pribatua da eta horrek bereizten du beste startup azeleratzaile batzuengandik; gainera, maila goreneko industria-bezeroei startupak helaraztea bermatzen duen munduko lehen azeleratzailea da.

 

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.