Román Orús, director científico de Multiverse Computing.
Román Orús, Multiverse Computing enpresako zuzendari zientifikoa

Multiverse Computingek munduko liderra izan nahi du ‘software’ kuantikoen garapen-sektorean

"Ez gara jaio txikitxoak izateko", esan dute Donostiako enpresako arduradunek, Euskadin konputazio kuantikoko ekosistema bat sortzearen alde daudenak
-

Orain dela urte batzuk arte, konputazio kuantikoa multinazional handi eta boteretsuentzat bakarrik eskuragarri zegoen, eta teknologia konplexuaz aritzea zen. Gaur egun, konputagailu kuantikoak konpainia handientzat bakarrik diren arren, online-hodeiko plataformen bidez horietara sartzeko aukerak ‘startup’-ak sortzeko aukera ematen du, hainbat sektoretarako software kuantikoa garatzera bideratuak. Multiverse Computing donostiarraren kasua da hori, 2019an jaio zena.

Konpainia horren bultzatzaileak Quantum World Association irabazi-asmorik gabeko elkarteko eta Quantum for Quants lantaldeko kide izan ziren, eta 2018an artikulu aitzindari bat argitaratu zuten finantzen munduari teknologia kuantikoak aplikatzeko aukerei buruz. Dokumentu honek, mundu osoko bankuak konputazio kuantikoarekiko interesa izatea suposatu du, eta Multiverse Computingen sorreraren hazitzat har daiteke.

‘Startup ‘honen lehen urratsak BIC Gipuzkoa, SPRI, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eman ziren. Handik gutxira, Toronton dagoen Creative Dresoltion Labera, teknologia kuantikoen startup azeleragailurik garrantzitsuena, gonbidatu zituzten. “Urte oso batez egon ginen programan. Hardware kuantikoaren hornitzaileekin, bezeroekin eta inbertitzaile posibleekin harremanetan jarri ginen, eta ikusi genuen garatzen ari ginenak balio ikaragarria zuela. Hona itzuli eta milioi eta erdi euroko finantzaketa-erronda itxi genuen, eta horri esker ireki ditugu Donostiako bulegoak. Toronton ere baditugu bulegoak eta Parisen beste bat irekiko dugu”, azaldu du Román Orús Multiverse Computing enpresako zuzendari zientifikoak.

Donostiako enpresaren ibilbidea dela eta, munduko aitzindarietako bat da konputazio kuantikoa finantza-sektoreari aplikatzen. “Finantza arloan arazo matematiko oso gogorrak daude, eta ezin dira ordenagailu arrunt batean sartu. Adibidez, inbertsio-zorro bat optimizatzea etekinak maximizatzeko, enpresa edo herrialde baten ekonomiaren arriskua baloratzea, balore-merkatuak edo finantza-krisia aurreikustea, finantza-produktu konplexuen prezioa ebaluatzea… Bankuek milioika dolar inbertitzen dituzte konponbidean. Inbertsio-zorroa hobetzeko orduan, banku bat gai bada bere kudeatzaileek beste bankuak baino errentagarritasun handiagoa ematen duten produktuak eskaintzeko, abantaila lehiakorra da eta negozio handiagoa izango dute. Hori oso zaila da gaur egun ezagutzen diren teknikekin, baina konputazio kuantikoarekin egin daiteke”, nabarmendu du Orúsek.

Finantzen sektoretik haratago, Multiverse Computingek software kuantikoaren garapenean ere lan egin nahi du, Industria 4.0, Energia, Logistika edo Farma bezalako sektore bertikaletara bideratuta. “Konputazio kuantikoaren eragina globala da, paradigma aldaketa bat da. Ordenagailu kuantiko aski handi batek datu kopuru handi bat manipulatu ahal izango du gaur egungo beste ezein superordenagailuk egin ahal izango ez duen abiaduran. Adimen artifizialarekin zerikusia duen guztiak aldaketa bat izango du”, aurreratu dute Multiverse Computingetik.

Román Orúsek aurreratu duenez, beste aldaketa nabarmen bat baldintzatuko du zibersegurtasunak eta ordenagailu kuantikoek egungo segurtasun neurriak hausteko duten gaitasunak: “Gaur egun erabiltzen ditugun segurtasun protokoloak aldatu beharko dira, ez baitira sendoak ordenagailu kuantiko batekin egindako eraso baten aurrean. Hacker bat, ordenagailu kuantiko batekin zure kodeak deszifratu dezake. Nazioartean eztabaida asko daude gaur egun erabiltzen diren kriptografiako estandarrak aldatzeko”.

Hain zuzen ere, konputazio kuantikoaren inguruan dagoen eragozpen nagusietako bat, ‘Hardware’ edo prozesadore kuantikoen garapenaren egungo egoera da, Multiverse Computingeko zuzendari zientifikoak azaltzen duen bezala: “Prozesadore kuantikoak, urte askoan, linbo akademikoan egon dira maila esperimentalean, sistema kuantikoak oso sentikorrak direlako, berehala ezegonkorrak dira eta gainbehera doaz. Isolatuta, hoztuta, zarata gutxirekin eduki behar dira, eta hori erronka teknologikoa izan da. Azken urteotan aurrerapen esperimental handia izan da, Microsoft, Google, IBM, Fujitsu edo Alibaba bezalako konpainia pribatuen kapital-injekzio baten ondorioz”.

Hala eta guztiz ere, ordenagailu kuantiko bat fabrikatzeko modu ezberdinak daude eta, gaur egun, gailu hauek 30eko hamarkadan egin ziren lehen ordenagailuen antza dute, espazio handiak hartzen zituzten horiek. “Ordenagailu kuantiko bat egiteko 20 edo 30 proposamen ezberdin daude, eta 4 edo 5, itxura hobea dutenak, baina ez dago makina hori nola fabrikatuko den adierazten duen estandarrik. Badira Google, IBM, D-Wave, IonQ, Pasqal, IQM, Kilimanjaro… bezalako prozesadore kuantikoak fabrikatzen ari diren hornitzaileak. Konpainia horietako bakoitzak hardware mota ezberdin baten aldeko apustua egiten du”, Orúsek azaldu duenez.

Gure ingurunean, konputazio kuantikoarekin lotutako beste euskal enpresa eta erakunde batzuek, hala nola Quantum Mads bizkaitarrak edo UPV/EHUko QUTIS taldeak, halako teknologien erreferente egiten dute Euskadin, Espainian eta Europan, Multiverse Computing enpresako zuzendari zientifikoaren arabera: “Ezagutza kuantikoaren eremu bat sortzen ari da, bere garaian Paris, Baviera edo Toronto eskualdeetan sortu zen bezala. Laguntza eta dirua behar dira, eta munduko onenak etorri nahi izatea: enpresak, startup-ak, enpresa-azeleragailuak… Hemen dauden konpainiek kontzeptu-probak egin ditzaten, azeleragailuetatik ateratzen diren enpresekin. Hardwarearen hornitzaileekin kontratuak eta akordioak lortzea ere behar da. Honetan sinetsi behar da eta, gero, bermatu. Oso erraza da hemen horrelako ingurune bat sortzea, eragile guztiak lerrokatuta daudelako eta osagai guztiak daudelako ekosistema kuantiko oso indartsua ateratzeko; Europako eta munduko onenetakoak”.

Zentzu horretan, Román Orúsentzat ez da ezer asmatu behar, Toronton edo Parisen egindakoaren euskal bertsioa egin besterik ez. “Aukera paregabea da, eta behin bakarrik gertatzen da. Hori orain egin behar da; izan ere, hurrengo urteetarako uzten badugu, aukera galduko dugu. Sekulako aukera da, eta gehiegi pentsatzen badugu, aurreratu egingo gaituzte eta atzean geratuko gara”.

Konputazio kuantikoaren euskal ekosistemaren parte izatetik harago, Multiverse Computingen etorkizuneko erronkek berehalako finantzaketa-erronda berriak ixtea dute helburu, hazten jarraitzeko eta munduko lider bihurtzeko, konputazio kuantikoaren arloan. “Ez gara jaio txikitxoak izateko”, ohartarazi du Orúsek.

Lotutako albisteak

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

ADI  Revolutionek  Egia  sortu  du,  B2B  influencer  marketineko  lehen  plataforma

ADI Revolutionek Egia sortu du, B2B influencer marketineko lehen plataforma

Euskal enpresak B2B enpresak beren sektoreetako erreferentziazko profesionalekin konektatzen dituen tresna bat merkaturatu du, LinkedInen dituzten edukien sinesgarritasuna eta irismena indartzeko.

Spyrok  datuetan  eta  AAn  oinarritutako  ERP  adimendun  baten  bidez  lehiakortasun  industriala  bultzatzen  du

Spyrok datuetan eta AAn oinarritutako ERP adimendun baten bidez lehiakortasun industriala bultzatzen du

Gipuzkoako enpresak adimen artifiziala, datuen analitika eta automatizazioa integratzen dituen enpresa-kudeaketarako plataforma bat garatzen ari da, konpainia industrialei eraginkortasuna irabazten, trazabilitatea hobetzen eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Bikainek  produktu  berri  batekin  hasi  du  bere  jarduera,  kirol-osagarrien  sektorean
15/07/2026 Ekintzailetza

Bikainek produktu berri batekin hasi du bere jarduera, kirol-osagarrien sektorean

Azukrerik gabeko kreatinazko gominolak merkaturatu ditu, eta kirol-osagarritasuna sinplifikatu nahi du, kontsumitzeko formatu praktikoagoak eta atseginagoak erabiliz.

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.