Giovanna Nocentino y María Paz Silva acompañan a empresas que buscan ser más competitivas y sostenibles en su camino hacia la excelencia
Giovanna Nocentino y María Paz Silva, Mosaikus by Rombus
Elkarrizketak 31 uztaila, 2025

Mosaikus by Rombus: zure erakundearen kudeaketa integratua digitalizatu, sinplifikatu eta hobetzen duen plataforma

Giovanna Nocentino eta María Paz Silvak bikaintasunerako bidean lehiakorragoak eta jasangarriagoak izan nahi duten enpresei laguntzen diete, kalitatean, ingurumenean, segurtasunean, laneko osasunean eta araudia betetzean ikuspegi argi batekin.
-

Mosaikus Santiagon (Txile) jaio zen, non bere fidegarritasun teknologiko eta industria sektorerako eskaintzen dituen onurengatik hautatua izan zen Europan bere jarduera  proiektatzeko eta Euskaditik erronka berriak garatzeko.

Bilboko ‘BAT, B Accelerator Tower‘, enpresaren ekosistema da gaur egun Mosaikus enpresaren egoitza operatiboa. Konpainia teknologiko honek erakundeen eraldaketa digitala bultzatzen du, digitalizazioaren eta kudeaketa sistemen kontrol integralaren bidez.

Enpresak lantalde zabala du, 40 profesional baino gehiagorekin osatutakoa, eta hauek eskarmentu handia daukate sektore industrialaren arriskuaren kudeaketan, akuikulturan, meatzaritzan, basogintzan, paperetan eta kartoietan, botilaratzeko makinetan eta bioteknologian, besteak beste. Profesional hauek garapen propioko soluzio teknologikoak eskaintzen dituzte, arau eta borondatezko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko operazio kontrolak eginez, hala nola ISO, EMAS, ESG, GJH, KORE eta B Corp ziurtagiriak, besteak beste.

Erakundeei bikaintasunerako bidean laguntzeko asmoz, Mosaikusek hainbat sektore eta herrialdetako konpainientzako erronkak konpontzen dituzten soluzioak garatu ditu, erreferentziazko konpainiak barne, hala nola Compañía Minera Zaldívar (Antofagasta Minerals), Coca Cola Embonor, Masisa eta John M. Phillips, meatzaritzan, elikaduran, energian eta manufakturan liderrak diren beste enpresa batzuen artean.

Giovanna Nocentino y María Paz Silva acompañan a empresas que buscan ser más competitivas y sostenibles en su camino hacia la excelenciaGure web eta mugikorrerako Mosaikus SaaS plataforma, Rombusek sortua eta garapen propiokoa, kudeaketa-sistemen integrazioa eta estandarizazioa kudeatzeko diseinatua izan zen. Interkonektatuta dauden 20 baino gehiago moduluak funtsezko prozesuak digitalizatzeko aukera ematen dute, hala nola ingurumeneko arriskuen kudeaketa, laneko segurtasuna eta osasuna, eta, horretarako, hainbat tresna erabiltzen dituzte, hala nola ikuskapenak, oharrak, programak, desadostasunen kudeaketa, arriskuen matrizeak, konpetentzien kudeaketa, lan baimenak, aktiboak kudeatzeko QR kodeak, enpresa kontratisten kontrola, besteak beste”, azaltzen du Giovanna Nocentino, kofundatzailea eta eta negozio berrietako eta nazioartekotzeko gerentea.

Kudeaketa sistemen administrazioa digitalizatzea, sinplifikatzea eta hobetzea da plataforma hau sortzera eraman zituen helburua. Izaki bizidun gisa, eboluzionatzen jarraitzen du, enpresen benetako beharretara egokituz, bere aplikazioa naturala, bereziki erabilgarria eta onuragarria izan dadin: “Gaur egun, enpresen lehiakortasuna beren datu eta adierazle nagusien ezagutza zehatzean eta denbora errealean oinarritzen da; datu eta adierazle horiek gabe ezinezkoa dute erabakiak behar bezala hartzea eta, are gutxiago, etengabeko hobekuntzei ekitea”, azaltzen du María Paz Silvak: “Gure plataforma garapen propioko %100 da, eta, horri esker, enpresa bakoitzaren eskakizun espezifikoetara egokitu gaitezke, operatiba mugatu gabe”.

Enpresak berrikuntza teknologikoaren alde egiten du, jarduera arintzen, prozesuak optimizatzen eta kostuak murrizten dituzten negozio eredu jasangarriekin. “Elkarlaneko ikuspegiarekin eta ezkutuko kosturik gabe lan egiten dugu, etengabeko hobekuntza eta bikaintasun operazionala sustatuz…”,  azpimarratzen du María Paz Silvak, nekazaritza ingeniaria, nork adiezten duenez “kalitatea eta ingurumena helburu duten kudeaketa-sistema integratuen ziurtapenean esperientzia handia dugu, batez ere, eragiketarako aldagai kritikoen informagarritasunaren, etengabeko hobekuntzaren eta jarraipenaren arloan”.

Mosaikusen ikuspegia argia da: “Bezero bakoitzaren beharrak identifikatzen ditugu, arriskuaren kudeaketaren betetze maila ikusarazten duten lineako adierazleak sortuz”, azaltzen du Giovannak. “Egia esan, soluzio teknologiko honek modu sistematiko eta ordenatuan heltzen dio erakundeen kudeaketa integratuari; izan ere, hauei laguntzen die denboran zehar emaitza jasangarriak lortzen, etengabe hobetzeko aukera ematen dieten datuen analisirako eredu iragarleekin”.

info+: MOSAIKUS.com

Lotutako albisteak

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Kata  School  Euskadik  laguntzaile  digital  adimenduna  eskaintzen  du  industriako  ETE-en  lehiakortasuna  hobetzeko

Kata School Euskadik laguntzaile digital adimenduna eskaintzen du industriako ETE-en lehiakortasuna hobetzeko

Enpresak I+G arlora bideratzen du urtean fakturatutakoaren % 15.

D  &  A  Innovative  Systemsek  beren  digitalizazio-prozesuan  laguntzen  die  enpresei

D & A Innovative Systemsek beren digitalizazio-prozesuan laguntzen die enpresei

Enpresak sektore anitzeko soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, bezeroen esperientzia eta teknologia aurreratuenak batuz

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Photokrete,  eraikuntzan  energia  aurreztu  ahal  izateko  materialak  garatzen  dituen  startupa
06/11/2025 Ekintzailetza

Photokrete, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko materialak garatzen dituen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da

Ikasgelatik  fabrikara:  Innovaek  prestakuntza  eta  eraginkortasun  industriala  bultzatzen  ditu  Errealitate  Birtual  eta  Areagotuarekin

Ikasgelatik fabrikara: Innovaek prestakuntza eta eraginkortasun industriala bultzatzen ditu Errealitate Birtual eta Areagotuarekin

Gipuzkoako enpresak errealitate hedatuko soluzioak garatzen ditu, Lanbide Heziketa eta prozesu industrialak eraldatzen ari direnak, berrikuntza teknologikoa eta pertsonak ardatz dituen ikuspegi praktikoa bateratzen dituztenak.

Lacor-Ibili,  sukaldaritza  profesionaleko  tresnerian  liderra  den  taldea

Lacor-Ibili, sukaldaritza profesionaleko tresnerian liderra den taldea

Bergarako enpresak Kloud programaren SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta 90 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du, eta 500 eskaera izapidetzen ditu egunero.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.