Kevo Technologies enpresak ahots-laguntzaileak industria, osasuna eta  turismoaren sektoreetara hurbiltzen ditu

Oiartzungo “startupean” uste dute etorkizunean gizakiaren eta makinaren arteko interakzioa  elkarrizketa-laguntzaileen bidez egingo dela
-

Oiartzungo “startupean” uste dute etorkizunean gizakiaren eta makinaren arteko interakzioa  elkarrizketa-laguntzaileen bidez egingo dela

 

4.0. industriako etorkizuneko joeren artean bezeroei arreta eskaintzeko edo ahozko aginduen bidez makinak maneiatzeko ahots-laguntzaileak daude. Oiartzunen dagoen  Kevo Technologies  konpainiak mota horretako erreminten garapenaren aldeko apustua egin du hala industrian nola osasuna edo turismoa bezalako arloetan aplikatzearen ondoreetarako. Javier Manzanok, Kevo Technologies enpresako CDO denak, elkarrizketa-laguntzaileetan aplikatzen den adimen artifizialaren gako batzuk eskaintzen dizkigu.

 

Zer egiten duzue Kevo Technologiesen?

Kevo Technologiesen adimen artifiziala, ‘chatbots’-ak, Big Data, laguntzaile birtualak, IoT  eta VoIP-ak integratzen dituzten plataformak eraikitzen ditugu. Interakzioa eta kudeaketa eskatzen duten atazetan gizakiaren ekintzak erreplikatzen dituen elkarrizketa-interfaze adimendunak sortzen ditugu Prozesuen Automatizazio Robotikorako, horrela  giza baliabideak negozioari balioa emateko atazetarako  erreserbatuz.

 

Noiz eta nola sortu zen enpresa?

Gure konpainia 2019an sortu zen, Grupo K35-ren ekimen bati esker. ‘Cloud’ teknologien esperimentazioan espezializatuta geundenez  IoTen munduari oso lotuta dauden ‘cloud’ teknologiak frogatzen hasi ginen eta horren ondorioz elkarrizketa-interfazeak sortzen hasi ginen. Gure iritziz ahotsaren bidez makinekin elkar-eragiteko era hau etorkizuneko joera bat da eta  sektore jakin batzuetarako ahots-laguntzaileetan  egiten dugu lan. Oso argi daukagu  aukerak norantz abiatzen gaituen. Oraintxe bertan egon daude mota honetako teknologiak aplikatzeko helduago dauden sektoreak, berbarako  osasuna, adineko pertsonen arreta edo Silver Economy-a eta turismoa; dena dela, jakin dakigu industriaren munduan ere teknologia hauek beharko direla makinekin edo  robot  kolaboratzaileekin komunikatzeko.

 

Nolako garapenak burutu dituzue?

Angara IA deritzon ‘bot’  bat merkaturatu dugu, SAT gaietan komunikatzeko dena, bezeroekin  komunikatzeko. ‘Bot’  hau gauza da aldi berean 10.000 telefono dei egiteko eta jasotzeko  bezeroekin elkar-eragiteko, eskabideak jasotzeko, fakturak jaulkitzeko, eta abar. Abantaila nagusien artean esan genezake mota honetako zerbitzu batek 24 orduko eskuragarritasuna duela, merkataritzako kudeaketaren arloko lana azkar eta ia giza baliabiderik gabe egiten dela eta lana eragingarriagoa dela. ‘Bot-ak’ berak hartzen ditu bezeroen datuak eta zuzenean agintzen dizkie fakturak mugikorrera. Elikagaien sektorean erabiltzen ari dira, adibidez eskabideen bilketa automatizatzeko eta  logistika hobetzeko.

 

Beste alde batetik konplexuagoa den ‘bot’ baten proiektua ari gara garatzen, Cicerone deritzona; proiektu honetan Dualia Teletraducciones itzulpen enpresarekin, Deustuko Unibertsitateko Turismo Departamentuarekin eta informazio-iturri digital eta monitorizazio teknologia aurreratu berriei esker ostaturatze turistikoaren industriako datuen etekina neurtzen dituen Lurmetrika Labs startuparekin jarduten dugu. Bi urtetan garatuko den proiektu honen helburua telefonogune adimenduna sortzea da, erabiltzaileen eskura 67 hizkuntza baino gehiagoko itzultzailea jartzeko kapaz izango dena. Hori guztia   Dualia Teletraducciones plataformari esker da. Beste alde batetik  sistemak  hotelen okupazioarekin edo Europako hegoaldeko hotelen prezioekin lotuta dagoen informazio turistikoa ematen du. Laguntzaile honek erabiltzaileentzako gomendioak egin ditzake eta, aldi berean,  sistema hauek datuak biltzen dituzte   eta kapaz dira  lurraldean bertan fluxu turistikoak berriz bideratzeko informazioa sortzeko. Adibidez, Donostia beterik dagoela detektatzen badugu aukera izango genuke turismoa hurbileko eskualdeetara bideratzeko eta horrela sektorearen beraren jasangarritasuna  sustatu. Mota horretako ‘bot’ batek, aldi berean,  aplikazioa izan dezake etorkizunean beste esparru batzuetan, adibidez, industrian edo  adineko pertsonen arretan.

 

Zeintzuk dira elkarrizketa-laguntzaile bat garatzerakoan aurkitzen dituzuen  erronka nagusiak?

Uste dugu mota honetako teknologietan funtsezkoak direla ‘bot-arekiko’ interakzioa eta erabiltzailearen esperientzia. Harremanetan gaude zentro teknologikoekin gure produktuka  hobetzeko. Kontuan hartu behar da oraindik ere teknologia hau oso berria dela eta erabiltzaileak ez daudela   ahots-laguntzaileekin elar-eragitera ohituta. Sistema  ‘machine learningetik’ deribatzen den entrenamenduan oinarritzen da, baina erabiltzaileak ere ikasi egin behar du makinarekin elkar-eragiten.

 

Beste alde batetik, beste hizkuntza batzuetan mota honetako sistemak daude, besteak beste gaztelaniaz edo ingelesez, eta euskararen kasuan oso gutxi landu da. Guretzat estrategikoa da gure  produktuak euskaraz garatzea eta horretan ari gara oraintxe bertan.

 

Garatzen ari zareten proiektu horietatik aparte, zure iritziz zein da elkarrizketa-laguntzaileek industriaren sektorean izango duten eragina?

Etorkizunean fabriketako langileak ahotsaren bidez komunikatuko dira makinekin. Zentro batzuetan robotika malguko proiektuetan ari dira lanean eta horrelakoetan gizakiaren eta makinaren arteko   interakzioa ahotsaren bidez egiten da elkarrizketa-laguntzaileen bitartez. Uste dugu iritsiko dela mota honetako sistemen zabalkuntza kontsumo masiborako. Datozen urte  hauek funtsezkoak izango dira eta dagoeneko gauza interesgarriak ikus ditzakegu esparru batzuetan, adibidez teleitzulpengintzan edo kotxeetako informazio turistikoan.

 

Zein da gaur egun teknologia horiekiko dagoen heldutasun-gradua?

Nik neuk ez dakit datozen urteetan ahotsarekin edo testuarekin elkar-eragin ahal izateko aplikazio baten barruko edo web baten bidezko bozgorailu adimenduen edo ‘chatboten’ formulak garrantzitsuak izango diren. Ordea, oso argi dago joera pantailak ezabatzen eta makinekin eta objektuekin era erosoagoan elkar-eragiten joatea dela, hau da, aldi berean beste gauza batzuk ere egiteko aukera izatea, eta hori ezinezkoa da zer gertatzen den ikusteko pantaila bati itsatsita zaudenean. Duela urte batzuk sortu ziren lehen webetatik  edo garatu ziren     hasierako app-etatik  jauzi itzela eman da  gaur egunekora arte eta gauza bera gertatuko da ahots-laguntzaileekin.

Lotutako albisteak

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

ADI  Revolutionek  Egia  sortu  du,  B2B  influencer  marketineko  lehen  plataforma

ADI Revolutionek Egia sortu du, B2B influencer marketineko lehen plataforma

Euskal enpresak B2B enpresak beren sektoreetako erreferentziazko profesionalekin konektatzen dituen tresna bat merkaturatu du, LinkedInen dituzten edukien sinesgarritasuna eta irismena indartzeko.

Spyrok  datuetan  eta  AAn  oinarritutako  ERP  adimendun  baten  bidez  lehiakortasun  industriala  bultzatzen  du

Spyrok datuetan eta AAn oinarritutako ERP adimendun baten bidez lehiakortasun industriala bultzatzen du

Gipuzkoako enpresak adimen artifiziala, datuen analitika eta automatizazioa integratzen dituen enpresa-kudeaketarako plataforma bat garatzen ari da, konpainia industrialei eraginkortasuna irabazten, trazabilitatea hobetzen eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Bikainek  produktu  berri  batekin  hasi  du  bere  jarduera,  kirol-osagarrien  sektorean
15/07/2026 Ekintzailetza

Bikainek produktu berri batekin hasi du bere jarduera, kirol-osagarrien sektorean

Azukrerik gabeko kreatinazko gominolak merkaturatu ditu, eta kirol-osagarritasuna sinplifikatu nahi du, kontsumitzeko formatu praktikoagoak eta atseginagoak erabiliz.

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.