Antonio González, IPM Rubi Taldeko CEO-a.
Elkarrizketak 14 otsaila, 2022

IPM Rubi: “Ziurgabetasunarekin bizi behar dugu nahi eta nahi ez”

Lau lantegi eta 400 profesional dituen Arabako enpresa teknologikoa estanpazioan eta soldaduran espezializatuta dago, eta erreferentziazko hornitzailea da Mercedes, Stellantys edo Wolkswagen bezalako enpresentzat
-

Historikoki atxikia lan diskretuari, etxe barruan aritu baita foku publiko eta mediatikotik urrun,  esan daiteke IPM Rubi Taldea  euskal industriako ezezagun handi  horietako bat dela. Profil zintzoa eta erreserbatua izanagatik, askotan funtsezko papera jokatzen du automobilgintza bezalako sektore estrategikoetan. Halere, deigarria da enpresa ezezaguna izatea, 66 urteko historia duen enpresa-talde bat delako, hiru ekoizpen-lantegi dituena, eta kuartel nagusia Gasteizen. 400 lagun ditu plantillan, espezialistak mihiztatutako pieza eta multzo metalikoen diseinu, fabrikazio eta muntaketan, eta Mercedes, Stellantis edo Wolkswagen bezalako sektoreko multinazionalentzat egiten dute lan. Adibidez, Mercedes-Benz-ek fabrikatzen duen VITO furgonetaren egituraren zati handi batek IPM Rubi Taldearen zigilua darama, zeina plan anbiziotsu batean murgilduta baitago “pandemia latz” honetan. Plan horren helburua da hazten eta zabaltzen jarraitzea Europan eta bere digitalizazio-prozesuak osatzea, dio Antonio Gonzálezek, IPM Rubi Taldeko CEO-ak, bere lehen elkarrizketan.

Enpresa-ingurunetik kanpo ezezagun handi bat izateak, kasu honetan Araban, ez du esan nahi ez zaretenik muntadun ahots bat zuen sektorean…

Hori da. Enpresa komunikazioaren arloan, nolabait esateko, gehiago gatoz kultura erreaktibo batetik kultura proaktibo batetik baino, baina lan asko egitea egokitu zaigu, eta baita ere anbizio handiarekin borrokatzea iritsi garen lekuraino iristeko, eta horrek esan nahi du IPM Rubi marka beharbada ez dela ezaguna publiko zabalarentzat, baina zorionez aspalditik gara erreferente bat sektorean.

Muntadun ahots bat, sektoreko beste euskal erraldoi batzuen pare dagoena, hala nola Gestamp edo CIE Automotive.  Zerk bereizten zaituzte haiengandik?  

Garrantzitsuena da tamaina, eta bakoitzaren jardueraren irismena. Gestamp eta CIE ikaragarri hazi dira eta globalak izatera iritsi dira. Presente daude hainbat kontinentetan eta prozesu eta produktuen teknologiak garatzen dituzte. IPM RIBU Taldearen jarduera-esparrua gehiago da eskualde mailakoa, lantegiak ditu Espainian eta lankidetzak Europan, eta multzoen hotzeko estanpazioan, profilaketan eta mihiztaduran dihardu antzeko OEM bezeroentzat. Eta esan bezala, gure helburua da Europan zabaltzea eta erraldoi horiekin lehiatzen jarraitzea.

Egoera ikusita eta kontuan hartuta azken bi urteak negargarriak izan direla automobilgintzaren sektorearentzat, zein sentipenekin bukatu zenuten 2021a?

Pozik gaude gai izan garelako hain ekitaldi berezi eta konplikatua aurrera ateratzeko, eta batez ere gure plantillak egin duen lanagatik eta erakutsi duen konpromisoagatik. Ez da batere erraza izan gure jendearentzat. Baina sentipena dugu baita ere normaltasun berria, berantetsitako normaltasun berri hori, ez dela iritsi oraindik. Zailtasunez beterik aurre egin genion 2020ari COVIDagatik eta hasierako geraldi eta itxialdiengatik, eta iaz beste arazo batzuk izan genituen, denok ezagutzen ditugunak, hala nola automobilgintzaren sektorean hain beharrezkoak diren txipen gabezia, argiaren garestitzea, lehengaien eskasia eta prezio igoera…

Baduzu esku artean adierazlerik berantetsitako normaltasun hori badatorrela pentsaraz diezagukeenik?

Zaila da, ez dugulako talde handien ikuspegia eta ez dugulako ezagutzen eurek eskura duten informazioa, baina funtsean uste dut 2022 honetan eta 2023aren erdialdera arte ezingo dugula izan COVIDaren aurretik genuen normaltasun hura, besteak beste, pandemiak mundu mailan duen bilakaeragatik eta ekarri dituen ondorioengatik, zeintzuek baldintzatzen jarraituko baitute gure bezeroen lantegietako jarduera.

Nola uste duzu eragin diezaiokeela eraldaketa horrek IPM Rubi bezalako enpresa bati?

Etengabeko erronka da, eta horrek berekin dakar egungo testuingurura azkar eta malgutasun handiagoz egokitu behar izatea, gure bezeroei konponbideak eskaintzen jarraitzeko. Baita ere behartzen gaitu gure estrategia mantentzera, industrian eta prestakuntzan inbertitzen jarraitzera, eta gure giza kapitalaren gaitasunak garatzera.

Uste duzu ziurgabetasun-ingurune batean bizitzen ikasi behar izatea geratzeko etorri den errealitate bat dela enpresentzat?

Epe labur eta ertainean bai, zalantzarik gabe. Egoera berezi samarra bizi dugu 2020tik. Osasun krisialdia, alarma egoera, itxialdia… Eta 2021a horren jarraipena izan zen, gaitzaren olatu berriekin eta Omikron bezalako barianteekin, gainera, gure bezeroek eten egin behar izan zuten euren jarduera industriala eta horrek eragina izan du gure diru-sarreretan jakina. Urte konplikatuak izan dira eta normaltasuna ez da iritsi oraindik… Aipatzekoa da, bestalde, ibilgailu elektriko edo/eta alternatibo eta autonomoranzko eraldaketa, dagoeneko abian dena eta sektorean aldaketa disruptiboak eragiten ari dena.

Harreman historikoa duzue Mercedes-Benz-ekin (Vito furgonetaren egituraren funtsezko zatiak fabrikatzen dituzue, hala nola sabaia edo horma banatzailea), eta horrek aukera eman dizue lehen eskutik egiaztatzeko arazo larriak izan dituztela azken hilabeteetan. Zer ondorio atera duzue ziurgabetasun-egoera honetatik?

Egokitu egin behar dugula ingurune oso konplikatu batera eta etengabe aldatzen ari den sektore batera. Batez ere gai izan behar dugu ziurgabetasunera moldatzeko, lehen ez baitzegoen halakorik. Eta ikasi dugu, edo saiatu gara behintzat, egokitzen, malgutasun handiagoa izaten eta prestatzen, orain nahiz etorkizunean beharrezko antolakuntza-neurriak izateko, eta, neurri horien bidez, ziurgabetasun-egoerei berme guztiekin aurre egiteko, zeren ziurgabetasun horrekin bizi beharko baitugu denboratxo batez.

Aipatu dituzun osagai horiek ezinbestekoak dira Mercedes-Benz bezalako TIER1-en konfiantza irabazteko?

Malgutasuna, erabateko kalitatea, entrega-epeen betepena.. Osagai horiek eta beste batzuk gabe ezinezkoa da horrelako talde handien balio-katean sartzea. Baina hori bakarrik da ikusten den alderdia. Zeren kalitatea eskaini behar da baita ere bezero-taldeekiko harreman eta lankidetzaren arloan proiektu berriak garatu bitartean, eta lehiakorrak izaten jarraitu behar dugu, inbertituz eta konponbideak eskainiz, gai izateko Vito bezalako proiektu irabazleak lortzeko, proiektu zoragarria baita.

Proiektu bat, gainera, nazioarteko mapan kokatu dituena Gasteiz eta Euskadi…

Oso harro gaude! Gure abantailetako bat da fisikoki oso hurbil gaudela euren Gasteizko lantegitik eta, beste OEM batzuek ez bezala, ez dutela estanpaziorako gaitasun industrialik. Eta hori lagungarria da guretzat. Gainera, ondo ezagutzen gaituzte, badakite nolako garapena izan dugun eurekin dihardugulako aspalditik, badakite baita ere dibertsifikatu garela eta makina bat zailtasun gainditu ditugula, eta, hori gorabehera, hementxe jarraitzen dugula, anbizioz beterik eta hazten jarraitzeko gogoarekin.

Zentzu horretan, zeintzuk dira IPM RUBIren erronkak 2022 honetarako?

Gure ekoizpen-jarduera garatu eta sustatzea Espainiatik kanpo, gure industria- eta antolakuntza-prozesuen digitalizazioa bultzatzea eta gure enpresaren malgutasuna hobetzea, batez ere Gasteizen, gorago aipatu dudan guztiagatik.

Eta nolako inbertsioa aurreikusi duzue plangintza hori aurrera eramateko?

Lehiakorrak izateko dugun gaitasunaren eta lortu nahi ditugun proiektuen irismenaren arabera erabakiko dugu hori. Baina 2017-2019 epealdian Taldeak 25 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu bere lantegiak modernizatzeko eta bere gaitasuna industria-baliabide berriekin handitzeko, antolamendua indartzeko, eta horrela, PSA proiektu berrien erronkei aurre egiteko. Anbizio horrekintxe jarraituko dugu aurrera.

Lotutako albisteak

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Kata  School  Euskadik  laguntzaile  digital  adimenduna  eskaintzen  du  industriako  ETE-en  lehiakortasuna  hobetzeko

Kata School Euskadik laguntzaile digital adimenduna eskaintzen du industriako ETE-en lehiakortasuna hobetzeko

Enpresak I+G arlora bideratzen du urtean fakturatutakoaren % 15.

D  &  A  Innovative  Systemsek  beren  digitalizazio-prozesuan  laguntzen  die  enpresei

D & A Innovative Systemsek beren digitalizazio-prozesuan laguntzen die enpresei

Enpresak sektore anitzeko soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, bezeroen esperientzia eta teknologia aurreratuenak batuz

Ikasgelatik  fabrikara:  Innovaek  prestakuntza  eta  eraginkortasun  industriala  bultzatzen  ditu  Errealitate  Birtual  eta  Areagotuarekin

Ikasgelatik fabrikara: Innovaek prestakuntza eta eraginkortasun industriala bultzatzen ditu Errealitate Birtual eta Areagotuarekin

Gipuzkoako enpresak errealitate hedatuko soluzioak garatzen ditu, Lanbide Heziketa eta prozesu industrialak eraldatzen ari direnak, berrikuntza teknologikoa eta pertsonak ardatz dituen ikuspegi praktikoa bateratzen dituztenak.

Lacor-Ibili,  sukaldaritza  profesionaleko  tresnerian  liderra  den  taldea

Lacor-Ibili, sukaldaritza profesionaleko tresnerian liderra den taldea

Bergarako enpresak Kloud programaren SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta 90 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du, eta 500 eskaera izapidetzen ditu egunero.

The  White  Team,  ETE  eta  korporazio  handientzako  transformazio  digital  integrala

The White Team, ETE eta korporazio handientzako transformazio digital integrala

Konpainia bizkaitarra datu-analisian, cloud zerbitzuetan eta ERP edo SAP bezalako enpresa-plataformetan espezializatuta dago.

Sitecok  bezeroari  egokitutako  kobrantza-sistema  automatikoak  eskaintzen  ditu

Sitecok bezeroari egokitutako kobrantza-sistema automatikoak eskaintzen ditu

Gasteizko ETEak SPRI Taldearen Hazinnova programako dirulaguntza jaso du, eta fakturazioaren % 2 eskaintzen dio I+G alorrari.

Beniok  talentua  kudeatzeko  eta  enpresa  kultura  eraldatzeko  eredua  sendotu  du

Beniok talentua kudeatzeko eta enpresa kultura eraldatzeko eredua sendotu du

Enpresak aholkularitza eta sofwarea batzen dituen konponbide integral bat garatu du, garapen profesionala eta laneko ongizatea sustatzeko.

Procomsa,  liderra  eraikinentzako  itxitura-sistemetan

Procomsa, liderra eraikinentzako itxitura-sistemetan

Zamudioko enpresak 27 milioi euroko fakturazioa gainditzea espero du aurten

Entelgy-k  eraldaketa  digitala  bultzatzen  du  pertsonengan  oinarritutako  irtenbide  teknologikoekin

Entelgy-k eraldaketa digitala bultzatzen du pertsonengan oinarritutako irtenbide teknologikoekin

Konpainia enpresen eta erakunde publikoen bazkide estrategiko gisa finkatu da, digitalizaziorako eta adimen artifiziala hartzeko bidean aurrera egiteko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.