Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Inser Roboticak aurrera pausoak eman ditu elkarlaneko roboten segurtasunean

Enpresa bizkaitarrak kutxak manipulatzeko ko-bot zelula berri bat jarriko du martxan 2021ean, eta denbora jakin batez industriak hau 'adoptatzea' eskainiko du
cobots inser robotica

Robotikaren integrazioa enpresek lan egiten duten 4.0 industriaren alderdietako bat da, baina, hura txertatzeko prozesuan, batzuetan zalantzak sortzen dira, betetzen duten espazioari buruz eta segurtasunari buruz hain zuzen ereInser Robotica euskal enpresak, ekoizpen-linearen amaiera automatizatzen espezializatuta dago eta 2021ean beste urrats bat emango du enpresetan elkarlaneko robotak txertatzeko, kasu honetan paletizatzeko diseinatuta daudenak. 

Enpresak berak duela bi urte adierazi zuenez, “ez da nahikoa robota pertsona detektatzea, ekoizpen-prozesuak elkarlanekoak izan behar dira”. Ildo horretatik aurrera egiteko, Inser Roboticak paletak mugitzeko zelula bat sortu duekoizpen-linean beste robot batzuek baino espazio txikiagoa erabiltzen duena, eta, aldi berean, zenbait bezerok Bizkaiko konpainiari robotak sartzeko unean helarazi dizkioten “segurtasunari buruzko zalantzak ezabatzen” dituena. 

Soluzio honek arriskuen ebaluazioak gainditu ditu, eta arau zorrotzenetara egokitu da. Horri esker, elkarlaneko robotak segurtasun-eskanerrik gabe lan egin dezake, 1.500mm-tik behera dagoenean. Kota hori gaindituta – langileen buruen gainetik fardelak mugitzen dituztenean, arriskua areagotzen delako–, bi eskanerrek kobotak lan egiten duen ingurunea behatuko dute, hesien beharrik gabe. 

Eremu horretan inor ez badago, robotak ahalik eta abiadura handienean jarduten du, baina pertsona batek kanpoko eremua inbaditzen badu, bere jarduera murrizten du, eta jarduera hori berreskuratu egiten du eremua irekitzean. Eskanerrek barneko eremu hurbilago batean pertsonak detektatzen dituztenean, jarduera etengo dute eta ez dute berriro hasiko pertsona batek kontrakoa adierazi arte. 

Robot bat adoptatzea 

Inser Roboticak enpresei proposatzen die elkarlaneko robotak “hilabete batzuetan” zehar adoptatzea renting edo ordainketa formularen bidez–, bai erosi aurretik probatzeko, bai unean uneko ekoizpen-gailurrei aurre egiteko. Produktu “estandarra eta pertsonalizagarria” da, konpainiak adierazi duenez. 

Robotak konfigurazio-laguntzaile bat du, programatzaile lana egiten duenapaletizatu nahi diren kaxen tamaina sartuz. Laguntzaile honek errealitate areagotua erabiltzen du kokapena zehazteko, eta “enpresa baten profil tekniko bat” duen edonork kobota martxan jartzeko aukera ematen duInser Roboticak aukera ematen du bezeroak berak instalatzeko eta linea batetik bestera mugitzeko, bitartekaririk behar izan gabe. 

Konpainiak adierazi duenez,  laguntzaile horrekin produktibitatea % 20 handitzen da programazio tradizionalarekin alderatuz, lekualdatze eraginkorrenak kalkulatzen direlako, eta mugimenduak % 30 arinagoak dira. Azken honek “osagai mekanikoen iraunkortasuna hobetzen laguntzen du”. 

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen laguntza. Informazio gehiago hemen 

Lotutako albisteak

6 maiatza, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua egingo du maiatzaren 15ean
Irakurri gehiago
3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak