Javi Robles.
Elkarrizketak 15 otsaila, 2024

Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean

Zereginak sinplifikatzen dituen eta ekitaldi batera joaten direnen esperientzia hobetzen duen plataforma teknologiko bat garatu du konpainia arabarrak
-

Javier Roblesek Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Kontsultore gisa lan egin zuen hainbat konpainiatan, hala nola PricewaterhouseCoopers eta IBMn. 2006an, ordea, bere kabuz ekitea erabaki zuen. Aspalditik ideia bat zuen buruan eta, lehiaketa bat irabazi zuenean, Infobox Solutions eratu zuen, Interneterako soluzioen diseinuan, garapenean eta programazioan espezializatutako zerbitzu informatikoen konpainia. Gasteizen du egoitza eta diziplina anitzeko 15 langile ditu une honetan. Programazioarekin, diseinuarekin, aholkularitzarekin eta marketinarekin lotutako profesionalek osatzen dute plantilla. Sortzen dituzten soluzio teknologikoak, aplikazioak eta webguneak, batez ere, lehen mailako multinazionalek erosten dizkiete, eta dagoeneko 40 herrialdetan baino gehiagotan saltzen dira.

Zerk bultzatu zintuen aholkularitza atzean utzi eta zure proiektu propioari ekitera?

Beti izan nuen buruan enpresa bat muntatzea. Egia esan, asko erakartzen ninduen neure proiektu bat aurrera eramateko aukerak eta, tira, aholkularitzan lanean igaro nituen urte horiek oinarri gisa balio izan zidaten neure kabuz ekiteko. Une horretan aholkulari gisa lan egiten nuen sektore publikoan. Aldi berean, Adimen Artifizialari buruzko doktoretza egiten ari nintzen nire kabuz, gai horrek asko erakartzen baininduen. Orduan konturatu nintzen enpresei zaila egiten zitzaiela sektore publikoko kontratuen berri izatea. Behar horretatik eta Adimen Artifizialarekin lotuta aplikatu nitzakeen ezagutzetatik abiatuta, Infoconcurso sortu nuen, Estatu mailako lehiaketen, lizitazioen eta esleipenen bilatzaile bat. Gaur egun, Infobox Solutions bilakatu da. Garai hartan oinarri teknologikoko enpresak sortzeko lehiaketa bat zegoen martxan, Caja Vitalek eta SPRIk antolatua. Ideia aurkeztu nuen eta sari bat eman zidaten. Neurri batean, jauzia ematen lagundu zidan horrek.

Nola gogoratzen dituzu lehenengo urte haiek?

Argi dago hasiera ez dela inoiz erraza izaten, baina konfiantza handia nuen ideian, Infoconcurson. Ziur nengoen enpresa askori lagunduko ziela haien intereseko lehiaketen eta lizitazioen berri izaten. Funtsean, alerten eguneroko zerbitzu bat da Infoconcurso, eta sektore publikoko kontratuei buruzko informazio eguneratua jaso nahi duen edo lizitazioen edo esleipenen gaineko txostenak sortu nahi dituen edozein enpresari zuzenduta dago.

Eta zer da gaur egun Infobox?

Gaur egun, Infoconcurso baino zerbait gehiago gara. Beste produktu izar bat dugu etxean: Eventool. Ekitaldietarako plataforma teknologiko bat da. Eguneroko zereginak errazteko eta bertaratuen esperientzia hobetzeko soluzioak nahi dituen edozein ekitaldi-antolatzaileri zuzenduta dago. Gainera, softwarea garatzen adituak garenez, % 100 online inguruneetan oinarritutako hainbat proiektutan parte hartzen dugu. Eta hori guztia ez litzateke posible izango enpresa diziplina anitzeko lantalde batek osatuko ez balu. Programazioaren, diseinuaren, aholkularitzaren eta marketinaren arloko profesionalak ditugu, eta gure bezeroei arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskaintzeko ahalegina egiten dute horiek.

Pisu handia duzue nazioartean…

Bai, hori da. Hasieratik online enpresa gisa aurkeztu ginen, teknologiak ahalbidetzen digun guztiarekin, eta egia da munduko edozein lekutatik iristen zaizkigula bezeroak. Zifrak berrikusi nituen azken aldian, 41 herrialdetan genituen bezeroak. Hala, gure salmenten % 40 baino ez ditugu egiten Estatuan; gainerakoak, atzerrian. Eta atzerriko salmenta horien artean, bolumen handia dugu Alemanian, Frantzian, Brasilen, Portugalen, Mexikon, Suitzan, Italian… Halaber, gure bezero asko gomendatuta etortzen dira, edo ekitaldiren batean gure teknologia erabili dutelako ezagutzen gaituzte.  Lurralde mailan, adibidez, Magialdiarako, Gasteizen urtero egiten den magia jaialdirako, aplikazio mugikorra diseinatzen dugu duela urte batzuetatik. Aurretik, Frantzian egiten duten antzeko ekitaldi baterako aplikazioa egin genuen. Antolatzaileak Magialdiako arduraduna ezagutzen zuen, eta gure soluzioa gomendatu zion; horrela ezagutu gintuen bezeroak.

Zuen webgunean diozue “Ekitaldien munduarekiko pasioa” duzuela. Zer esan nahi du horrek?

Eventoolen bidez lortzen dugu hori. Aurrez aipatu dudan aplikazioa da Eventool, ekitaldien sektorera bideratutako tresna teknologikoa. Horrekin, posible da ekitaldiaren mugikorreko aplikaziotik webgunea, izena emateko formularioak, ekitaldi birtualak, sarreren kontrola, gonbidapenen bidalketa edo bertaratze-ziurtagiriak egitea. Ekitaldi profesionalen (orokorrean, kongresuak, hitzaldiak, azokak, konbentzioak…) antolatzaileei zuzendutako produktu sorta bat da.  Eta, zertan laguntzen diegun? Soluzio hauen bidez antolatzaileek eguneroko zereginak errazago egin ditzaketela uste dut, eta aukera ematen die haien ekitaldia profesionalizatzeko. Ekitaldiak antolatzea lanbide oso polita da, baina, aldi berean, estresagarria. Ekitaldi horretan gerta daitekeen guztia kontrolatuago izaten laguntzen dute gure tresnek; ez maila teknologikoan bakarrik, pertsonei dagokienez ere bai. Enpatia handia dugu antolatzailearekin, eta hark aliatu gisa ikus gaitzan nahi dugu, ez hornitzaile soil gisa.

Pentsatu duzue Infoboxen garatzen dituzuen produktuei Adimen Artifiziala aplikatzea?

Modako hitza da. Adimen Artifiziala leku guztietan dago orain eta guk, enpresa teknologiko bat garen heinean, arretaz jarraitzen ditugu azken berriak. Karreran zehar beka bat jaso nuen, arlo horretan lan egiteko aukera eman zidana. Horregatik matrikulatu nintzen gero Adimen Artifizialari buruzko doktoretza batean. Eta bai, gaur egun Infobox izena duen enpresaren jatorrian egon zen eta, zalantzarik gabe, etorkizunean ere egongo da.

 

Lotutako albisteak

Seigarbost,  hondakinen  edukiontzietan  sarraila  adimendunak  eskaintzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
17/02/2026 I+G+B

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko

SEIN,  urtean  industriako  hornikuntzen  43.000  eskari  kudeatzen  dituen  ETEa

SEIN, urtean industriako hornikuntzen 43.000 eskari kudeatzen dituen ETEa

Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu Euskadiko trakzio-enpresa nagusientzat

Proinac,  automatizazioaren  aldeko  apustua  egiten  duen  ingeniaritza  akustikoa

Proinac, automatizazioaren aldeko apustua egiten duen ingeniaritza akustikoa

Erandioko ETEak SPRI Taldearen industriako zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso du.

Eralki  Engineeringek  bibrazio-makineriaren  diseinuan,  fabrikazioan  eta  ezarpenean  oinarritutako  industria-eredua  sendotu  du

Eralki Engineeringek bibrazio-makineriaren diseinuan, fabrikazioan eta ezarpenean oinarritutako industria-eredua sendotu du

Gipuzkoako enpresak solidoen manipulaziorako neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, bere prozesuen digitalizazio integralaren bidez.

Amebi:  “Erabakiak  hartzeko  bilerak  nolakoak  izango  lirateke  proposamenen  eragina  denbora  errealean  ikusiko  balitz?”

Amebi: “Erabakiak hartzeko bilerak nolakoak izango lirateke proposamenen eragina denbora errealean ikusiko balitz?”

Gipuzkoako startupak optimizatu egin du bere Erabakiak Hartzeko Sistema Digitala, Axon, zer gertatuko den aurreratzen duen eta erabakiak automatizatzen dituen eredu digitala. Bertsio berriak abiadura eta zehaztasuna hobetzen ditu, eta simulagailuak ditu, Zuzendaritzaren arloak agertokiak probatu ahal izan ditzan exekutatu aurretik.

2.0  web-etik  adimen  artifizial  sortzailera:  hamarkada  bat  baino  gehiagoko  bilakaera    donosTIK-en

2.0 web-etik adimen artifizial sortzailera: hamarkada bat baino gehiagoko bilakaera donosTIK-en

Donostiako enpresak marketin digitala, prestakuntza eta prozesuen automatizazioa uztartzen ditu, enpresa txiki eta ertainei zein profesionalei beren eraldaketa teknologikoan laguntzeko.

Procesim,  ETE-en  administrazio-zereginak  automatizatzen  dituen  startupa

Procesim, ETE-en administrazio-zereginak automatizatzen dituen startupa

Urtebete eta apur bat gehixeagoko enpresak fakturak prozesatzeko sistema integralak edo bezeroen arretarako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Wrappers  AI,  adimen  artifiziala  ETE-entzat  egokitzen  duen  startupa
19/01/2026 Ekintzailetza

Wrappers AI, adimen artifiziala ETE-entzat egokitzen duen startupa

Bizkaiko enpresak ezagutza teknikorik behar ez duen plataforma intuitiboa eskaintzen du

Bombas  Trief,  industria  digitalizatu  bihurtutako  tailerra

Bombas Trief, industria digitalizatu bihurtutako tailerra

Erandioko enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza baliatu ditu bere modernizaziorako

Aston  &  Wolf:  “Teknologia  jada  ez  da  tresna  bat  bakarrik,  gure  DNA  da”

Aston & Wolf: “Teknologia jada ez da tresna bat bakarrik, gure DNA da”

Turismo-ostatuak kudeatzen dituen Bilboko enpresak bere software-soluzioak garatu ditu profesionalizatzeko beharra duten beste kudeatzaile edo jabe batzuen kudeaketa eta esperientzia optimizatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.