Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 25 Azaroa, 2019

Euskaditik abiatu da adimen artifizialari buruzko doako lehen eskola: The Egg

AIn espezializatuta dagoen Skootik konpainia da proiektu aitzindari honen bultzatzailea, beste erakunde batzuekin batera
-

AIn espezializatuta dagoen Skootik konpainia da proiektu aitzindari honen bultzatzailea, beste erakunde batzuekin batera

Adimen artifizialaren inguruko garapenetan espezializatuta dauden enpresek teknologia berri honi atxikitako erronkei aurre egiteko gai diren profesional trebatuen gabezia egiaztatu dute. Skootik ‘startup’ donostiarrak abiarazi duen doako irakaskuntza-ereduari esker, edozein ikaslek lana aurrera ateratzeko behar dituen ezaguerak eskuratu ahal izango ditu. Unai Martínez Skootik-eko CEOak The Egg deritzon proiektu honi buruz hitz egin digu.

 

Zer da The Egg?

The Egg adimen artifizialari buruzko doako lehen eskola da, irakaslerik eta etikarik gabekoa, eta ez da beharrezkoa informatikari edo adimen artifizialari buruzko aldez aurreko ezaguerak izatea horko iralaskea izateko. ‘Learning by doing’ estiloko eskola dela esan dezakegu, eta irakasleak gero eta konplexutasun handiagoko erronkak gaindituz joango dira pixkanaka-pixkanaka. Eginkizun horiek guztiak mailaka sailkatuta daude eta ikasleek gutxieneko ezaguera-eskakizunak gainditu beharko dituzte hurrengo mailara igarotzeko. Taldekako lana giltzarrizkoa da, eta mailarik baxuenetako ikasleek maila altuagoetako ikasleengana jotzeko aukera izango dute zalantzak argitzeko.

 

Nolako profila bete behar dute The Egg-eko ikasleak izan nahi dutenek?

Programa honetan parte hartzeko ez da ezein titulazio akademikorik edo baliabide ekonomikorik izan behar. Baldintza bakarra 16 urte baino gehiago izatea eta irudimentsua, saiatua eta enpatikoa izatea da. Zenbait fase ezarri dira hautagaiak aukeratzeko. Lehendabizikoan, izangaiek hainbat ariketa egin behar dituzte eskolako atariaren bitartez: https://theegg.ai. AI motor batek profilera ongien egokitutako ezaugarriak dituzten hautagaiak aukeratuko ditu.

 

Bigarrenean, aldez aurretik aukeratutako hautagaiek AIri buruzko asteburu trinkoa bete beharko dute, logika-jokoak eta taldekako programazio-erronkak gainditzeko. Prozesuaren etapa honetarako ez da beharrezkoa aldez aurreko ezaguerak izatea.

 

Azkenik, ‘egger’ berriak eskolako ikasle bihurtuko dira.

 

Nolako ezagutza-maila lortuko dute eskolako mailak gainditzen dituzten ikasleek?

AIko soluzioak hainbat sektoretan eskaintzeko prestakuntza izango duten pertsonak izango dira. Maila desberdinetako zereginak AIren arloko profesionalek gurte ustez konpondu beharko lituzketen arazoak gainditzera zuzenduta daude. Lehenengo mailan, adimen artifiziala oso lotuta dago informazioarekin eta programazioarekin. Ondorioz, lehen mailako zereginek horren inguruko hainbat gairi buruzko ezaguerak hartzea dute helburu: komunikazioak/protokoloak, interfazeak, bezero eta zerbitzarien arteko arkitekturak, sareak, algoritmia/matematika, segurtasuna, programazioa, optimizazioa eta automatizazioa.

 

Aldiz, bigarren mailaren helburua AIren oinarri sendoak eraikitzea da. Lau trebetasun nagusi zehaztu dira horretarako: berez ikasten duten makinak, planifikatzen dakiten makinak, ulertu eta erabakiak hartzen dituzten makinak eta arrazoitzen dakiten makinak.

 

Hirugarren mailaren helburua AIren arloko soluzioen garapenean espezializatzea da. Aurreko etapan landutako oinarrizko lau trebetasunak kontuan hartuz, ikasleak gogokoen duen AIren adarrean sakontzeko aukera izango du.

 

Hiru etapak osatu ondoren, ikasleak AIren arloko proiektu bat garatu beharko du.

 

Prestakuntza-maila nola edo hala akreditatu ahal izango da?

Ikasleak maila guztiak gainditu dituela segurtatzen duen ziurtagiria emango da. Nolanahi ere, gure filosofia ez dago atxikita hezkuntza formalaren formatuari. Adar honetako ezagutza unibertsalizatu eta demokratizatzeko erabiltzen dugun moduak ez du zerikusirik metodologia klasikoekin eta gogoeta sakon baten emaitza da. Gure ustez, pertsona asko izugarri buru-argiak dira, baina ez dute toki egokirik aurkitu hezkuntza arautuaren barruan. Ziur gaude AIren maila altua lortzeko beharko duten informazio guztia Interneten aurki dezaketela. Guk beharrezko tresnak baino ez dizkiegu helarazi behar, informazio eraginkorra aurkitzen laguntzeko.

 

Bestalde, teknologiaren adarrean, tituluak balioa galtzen ari dira. Egun, beste ‘soft skills’ batzuk baloratzen dira; adibidez, erabakitzailea eta buru-argia izatea, taldean lan egiten jakitea, eta abar. Ezagutzarako sarbidea eman nahi diegu gizarte-geruza guzti-guztiei, ikasleek nolako estatus soziala duten kontuan hartu gabe. Adimen Artifizial Etikoa unibertsalizatu nahi dugu, aurrerantzean eliteen esku baino ez dagoen teknologia izan ez dadin. Gureak ikasteko metodologia disruptiboa duen eskola izan behar du, ikaslea ikasketa-ziklo osoko kide aktiboa izan dadin.

 

Zergatik da hain garrantzitsua adimen artifiziala 4.0 Industriaren esparruan?

AIk gaitasun analitikoa ematen die konputagailuei berezko lehengai duten datuetatik abiatuta. Hainbat informazio-iturritatik balioa ateratzeko gai baldin bagara, inguruan duguna hobeto ulertzeko gauza izango gara, eta horixe da lortu beharreko bereizgarri nagusia. Adibidez, energiaren kontsumo arduratsua guztion erantzukizuna da, ondorengo belaunaldiei mundu habitagarria utzi nahi baldin badiegu. Horren harira, AIko tekniken bitartez, ehuneko handietan murriz dezakegu industria-lantegi handien elektrizitate-kontsumoa.

 

Ezagueretatik harantzago, zeintzuk dira adimen artifizialaren arloan kezkarazten zaituzten bestelako gaiak?

Etikarik eza da arazorik handiena, geure iritziz. Modu orokor batean esanda, AIk pertsonen bizimodua hobetzeko tresna izan behar du, besterik ez. Ildo horretan, egiteko asko eta irakasteko asko dago oraindik. The Egg-en bitartez, inola ere aseptikoa ez den zenbait interesen araberako mozkor teknologiko horren aurkako euste-horma eraiki nahi dugu. Gure asmoa da The Egg gogoetarako lekua izatea, beste AI mota bat eraikitzeko xedez.

 

Zeintzuk izango dira zuen hurrengo urratsak proiektu honen inguruan?

Ezagutzera ematea eta ikasleen lehenengo promozioarekin hastea. Orain, izena emateko 1. Fasean murgilduta gaude eta ikasleek gainditu beharreko erronka https://theegg.ai webgunean eskura daiteke dagoeneko, eskolaren funtzionamenduari buruzko PDF batekin batera. Esperientzia honetan parte hartu nahi dutenek xagu-kolpe bakar batean dute horretarako aukera.

 

Skootik, eskola abian jartzeko inbertsio handi samarra egiten ari den enpresa txikia da. Gure baliabideak mugatuak direnez, den-dena eskertzen dugu. Aitorpen publikoa nahiz pribatua garrantzitsua da. Egun, lankidetzen bila gabiltza herrialdearen ikuspegitik estrategikoak diren arloetan.

 

Lotutako albisteak

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

Normo:  postontziak  fabrikatzetik  horiek  berrasmatzera

Normo: postontziak fabrikatzetik horiek berrasmatzera

Gipuzkoako enpresak online erosketak eraikinetan eta familia bakarreko etxeetan jasotzeko postontzi adimendunak garatzen ditu, eta dagoeneko 24.000 instalazio baino gehiago egin ditu Espainian eta Europan.

DNAK  Cycling-ek  simulagailu  bat  garatu  du,  errepideko  benetako  sentsazioa  errepikatzeko
26/06/2026 Ekintzailetza

DNAK Cycling-ek simulagailu bat garatu du, errepideko benetako sentsazioa errepikatzeko

Donostiako enpresak fabrikazio industriala, elektronika eta software propioa uztartzen ditu, txirrindularitza indoor esperientzia errealistagoa eskaintzeko eta orain serieko ekoizpenaren erronkari aurre egiteko.

Biotz-ek  teknologia  propioa  garatzen  du  industria,  energia  eta  mugikortasun  arloko  eraldaketa  digitala  bultzatzeko

Biotz-ek teknologia propioa garatzen du industria, energia eta mugikortasun arloko eraldaketa digitala bultzatzeko

Euskal enpresak adimen artifizialean oinarritutako irtenbideen aldeko apustua egin du, erakundeei efizientzia eta autonomia teknologikoa irabazten laguntzeko.

PlayGress  Labs,  Arabako  berrikuntza  AGHAren  diagnostikoa  hobetzeko
18/06/2026 Ekintzailetza

PlayGress Labs, Arabako berrikuntza AGHAren diagnostikoa hobetzeko

Konpainiak doitasun-soluzioak lantzen ditu neuro-garapenaren nahasmenduak detektatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.