Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urria, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

European Data Incubator-en hautatu dute Zylk Industry

Industria 4.0rako Big Datako proiektuetara bideratutako dago inkubazio-programa

 

Industria 4.0rako Big Datako proiektuetara bideratutako dago inkubazio-programa

 

Euskal startup-a daZylk Industry EDIren lehen edizioan parte hartuko duten 30 enpresetako batEuropean Data Incubator. Ekimen honen helburua da enpresa handiek proposatutako erronkei erantzungo dieten proiektu berritzaileei laguntzea Big Data erabilita. Programak 3 urteko iraupena du, zenbait fasetan banatua, eta adituen laguntza, inbertsioetarako sarbidea eta proiektu bakoitzeko 100.000 eurora arteko laguntza eskaintzen ditu.

 

Volkswagen Navarraren erronkari erantzungo dio Zylk Industryk, karrozeria-tailerretako robot industrialetarako mantentze-lan prediktiboa egiteko eredu berrietan oinarritua. Euskal startup-ak Big Datan eta industrian duen jakintza aplikatuko du IRI produktuaren (Industrial Robots Insights) garapenerako. Tresna honen lehen bertsioak aukera ematen du KUKA robotetara eta FANUC gailuetara konektatutako Siemensen edozein PLCtatik datuak irakurtzeko, prozesatzeko eta bistaratzeko. Zylk-ek sortutako sistemak iragarpenak eta alarmak sortuko ditu denbora errealean, plantako lana optimizatzeko; horrez gain, jakintza sortuko du ekipoen errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko.

 

Inkubazioko lehen faserako hautatua izan ondoren, Zylk Industry Berlinera joango da urriaren 17an eta 18an, datathon batean parte hartzera. Mentoria jasoko dute, enpresa lankideekin elkartuko dira eta haien prototipoak aurkeztuko dituzte. Topaketaren amaieran, epaimahaiak 16 startup hautatuko ditu programaren hurrengo fasean parte hartzeko.

 

EDI ekimena Europako Horizon 2020 programaren barruko ekimen bat da, eta Europako Batzordeak eta industriako eta hezkuntzako bazkideek sinatutako hitzarmen baten ondorioz sortu zen, Big Datan oinarritutako produktu- eta zerbitzu-belaunaldi berri bat sustatzeko helburuarekin. Proiektuak Europako 20 bazkide ditu.

 

Zylk Industry startup bat da, Big Datan oinarrituta industriarako kode irekiko irtenbideen garapenean zentratuta dagoena, eta automozioan eta aeronautikaren eta energiaren sektorean aritu da lanean. Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak bultzatutako startupen azelerazio-programaren –Bind 4.0ren– lehen edizioan hautatu zuten.

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak