Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 Marzo, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza EIKTak Start up UP Euskadi

CoChallenge! Covid-19aren inpaktu negatiboa murrizteko ideiak

Mondragon Team Academy ha lanzado un programa dirigido a impulsar propuestas de emprendimiento social

Mondragon Team Academy-k programa bat abiarazi du ekintzailetza sozialeko proposamenak bultzatzeko

 

Ikusirik koronabirusaren hedapenak berekin ekarri dituen osasun-, gizarte- eta ekonomia-arloetako erronka handiak, Africa Basque Challenge lantaldeak deialdi bat egin du balizko konponbideen diseinuan parte hartu nahi duten gazteentzat. Ekimen honek hiru asteko onlineko prestakuntza eta laguntza eskaintzen du, eta Euskadi eta Afrikako lantaldeek elkarrekin lan egingo dute bi lurraldeetarako proposamenak lantzeko.

 

Mondragon Team Academy-k eta ekintzailetzari laguntzeko Yu Hub Africa erakundeak bultzatu dute Africa Basque Challenge proiektua. Yu Hub Africa erakundearen helburua da berrikuntza sozialeko ekimenak sustatzea Euskadiko eta Afrikako gazteen arteko lankidetzaren bitartez.  Orain, lantaldeak programa “espres” bat abiarazi du, Covid-19ari aurre egiteko borrokan lagungarri izan daitezkeen proposamenak garatzeko. Africa Basque Challenge ekimenaren Euskadiko arduradun Maialen Mendizabalek dioenez, “deialdi bat egin dugu gaitzak Afrikan nahiz Europan daukan inpaktu negatiboa murrizteko ideiak proposatu nahi dituzten gazteentzat” eta “kultura anitzeko lantaldeak sortuko ditugu online lan egin dezaten”.

 

Programa honek hiru asteko prestakuntza eta tutoretza eskaintzen du Internet bidez. Denbora horretan, kultura anitzeko lantaldeek laguntza jasoko dute ideia definitzeko, ekintza-plan bat diseinatzeko eta proiektu bihurtzeko. Prestakuntzak bere baitan hartuko ditu ekintzailetza sozialarekin lotutako alderdiak, eta baita ere egungo testuinguruekin eta premiekin lotutakoak. “Elkarrekin partekatuko ditugu hainbat herrialdetan dagoeneko martxan dauden ekimen inspiratzaileen adibideak, parte-hartzaileek ikus dezaten nola izan diren sortuak eta zein emaitza ari diren ematen” azaldu du Maialen Mendizabalek. Programa amaitzean, lantaldeek euren proiektuak aurkeztuko dituzte ekintzailetza sozialeko profesional eta erakundeen aurrean, ideia garatzen jarraitzeko laguntzak bila ditzaten.

 

Euskadiko gazteek dagoeneko eman dezakete izena sare sozialen bitartez. Parte hartzeko nahikoa da 18 urteak beteak izatea eta behar besteko ingeles edo frantses ezagutzak izatea. Halaber, ekimen honek helburutzat dauka ideiak babestu nahi dituzten profesional eta erakundeak bilatzea, programa amaitu ondoren ere aurrera jarrai dezaten lanean.

 

Horrekin batera, Africa Basque Challenge ekimenak martxan dauka bere urteko programaren bigarren edizioa. Kasu honetan, lantaldeak Euskadi eta Senegaleko gaztez osaturik daude eta helburutzat dute konponbideak sortzea landa eremuetako osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.  Otsailaren hasieran Senegalen egin zen azken topaketaren ostean, lantaldeek urrunetik lanean jarraitzen dute euren proiektuak garatzen, turismo jasangarriarekin, uren saneamenduarekin eta arrantza industriarekin lotutako ideietatik abiatuta. Lantaldeak espero du proiektuen azken aurkezpena uztailean egin ahal izango dela, eta orduan aukeratuko dira lau proposamen irabazleak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak