Bilenko-ko taldekideak.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 2 abendua, 2025

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.
-

Bizkaiko Bilenko enpresak konektagarritasuneko soluzio osoak eskaintzen ditu operadore handiak iristen ez diren industria-eremuetan eta landa-eremuetan, hala nola wifia edo zuntz optikoa. Proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Bilenko 2022an sortu zen konektagarritasun aurreratuko soluzioak eskaintzeko kalitatezko aukerarik ez zegoen lekuetan. Industriako eremuetan eta landa-eremuetan telekomunikazioen azpiegituren eskari geroz eta handiagoa hauteman ostean sortu zen enpresa. “Ingeniaritza, zabalpena eta kudeatutako zerbitzuak uztartzeko apustua egin genuen hasieratik, ingurune teknologikorik onenek duten kalitatezko sarea eskaintzeko enpresei, administrazioei eta landa-eremuari”, aipatu du Iban Villar CEOak.

Hiru urtetan, tokiko enpresa izatetik balio handiko produktuetan espezializatutako enpresa teknologia izatera igaro da. “Zuntz optikoa, WiFi sare profesionalak, FTTR (Fiber to the Room) sistemak eta Euskadiko eta Kanarietako digitalizazio-proiektuak gauzatu ditugu”.

Urte hauetan inpaktu handiko proiektuak garatu ditu Bilenkok, besteak beste, Tenerifeko ingurumen-instalazioko eraldaketa digitala, El Hierroko Kabildoaren wi-fi sareak eta Euskadiko landa- eta industria-eremuetan neurrira egindako zuntz optikoaren hedapenak. “Konektagarritasuna sustatu dugu baserrietan, landako osatuetan, industrietan eta apartamentu turistikoetan, eta alternatibarik ez zuten eremuetara iritsi gara. Gure jarduera Bizkaira, Gipuzkoara, Arabara, Nafarroara, Kantabriara eta Tenerifera zabaldu da. Horrez gain, hitzarmen estrategikoak sinatu ditugu; esaterako, Nekaturrekin egindakoa, landako ostatuak digitalizatzeko. Ingeniaritza, obra zibila, telekomunikazioak eta zerbitzuaren mantentze-lanak erabiltzeko prest dagoen zerbitzuan integratzeko gai den enpresa gisa dugun posizioa indartzen dute mugarri horiek guztiek”.

Enpresak administrazio publikoentzat, industriarentzat, ETE-entzat eta landa-ingurunean bizi diren bezeroentzat egiten du lan. Konektagarritasuneko soluzio osoak —zuntz optikoa, WiFi6, GPON, LAN sareak—, bideo-zaintza sistemak, sarbideen kontrola eta industriako IoT eskaintzen ditu. Erabiltzeko prest dauden proiektuetan oinarritzen da bere proposamena eta diseinua, exekuzioa eta mantentze-lanak integratzen ditu, “ingurune bakoitzera egokitutako errendimendu handiko azpiegiturak bermatuz”.

Bilenkok hazkunde jarraitua izan du sortu zenetik eta proiektuen kopurua eta negozioaren zifrak handitu ditu urtez urte. Fakturazioaren % 5 eta % 10 artean inbertitzen du sare adimendunetara, IoT-ra eta belaunaldi berriko konektagarritasunera bideratutako berrikuntza-jardueretara.

SPRI Taldearen Banda Zabala programako dirulaguntzak landa-eremuetan eta sakabanatutako eremuetan zabaltzeko erabili dira, enpresek, baserriek eta ostatuek ez baitzuten kalitatezko soluziorik. “Laguntza horri esker, FTTH sareak eta gaitasun handiko zerbitzuak ezartzeko prozesua azkartu dugu, eta, hala, tokiko negozioek, nekazaritzako ustiategiek eta urruneko etxebizitzek hiri-inguruneetako konektagarritasun berbera dute. Bultzada hori garrantzitsua izan da arrakala digitala murrizteko eta lurraldearen lehiakortasuna hobetzeko”.

Etorkizuneko erronka Euskadiko erreferentziazko bazkide teknologikoa izatea da, enpresetako, baserrietako, landa-ostatuetako eta negozio txikietako digitalizazioa indartuz. “IoTn oinarritutako soluzio berriak, sare adimendunak eta landa-eremuei zein industriakoei egokitutako zerbitzuak sustatu nahi ditugu eta neurrira egindako zuntz optikoa zabaltzeko gaitasuna handitu nahi dugu. Gure helburua lurraldean inpaktu erreala sortzen jarraitzea da eta konektagarritasun aurreratua jarduera ekonomikoa, pertsonen egunerokoa eta tokiko lehiakortasuna gehien eraldatzen duen lekura eramatea”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren fabrikatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Carnegiek    ozeanoaren  indarra  energia  garbi  bihurtzen  du

Carnegiek ozeanoaren indarra energia garbi bihurtzen du

Enpresa, gaur egun, CETO prototipo bat hedatzeko prestatzen ari da, bere teknologia nagusia, Armintzan dagoen Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) delakoan.

Begoña  Echaburu  (Mondragon  Unibertsitatea):  “Euskadin  onak  gara  negozio-plangintzan,  orain  erronka  talentua  kudeatzea  da”
26/11/2025 Berrikuntza

Begoña Echaburu (Mondragon Unibertsitatea): “Euskadin onak gara negozio-plangintzan, orain erronka talentua kudeatzea da”

Pertsonak eta Talentua I+T Taldearen koordinatzaileak, Enpresagintza Fakultatean eta Negozio-Berrikuntza Ikerketa Zentrotik (MIK), pertsonak enpresa-estrategian integratzeko beharra azpimarratu du.

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.