Roberto Viudez, Bideroadeko CEOa eta sortzailea.
Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Elkarrizketak 12 Azaroa, 2025

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa
-

Mantentze-lanak ikusmen artifizialarekin kudeatzeko tresna asmatu duen startupa da Bideroad, baina oraindik ez dago merkatuan. Errepideak, kaleak, bidegorriak eta bestelako instalazio handiak hobetzeko dago pentsatuta, besteak beste, unibertsitateko campusak, golf-zelaiak, portuak eta abar. Arazoa hautematen du (zuloak, pintura falta edo hainbat kalte), soluzioa proposatzen du eta baliabideak planifikatzen ditu. Orain, lan hori guztia eskuz egiten da. Ekintzailetza berritzailea saritzen duten Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa.

Proiektuak SPRI Taldearen laguntza du eta Donostiako Ceiten (irabazi asmorik gabeko zentro teknologikoa) du jatorria: “software-garapen bazkide batzuk zituen eta hainbat proba egin ondoren organismo publikoetan, balio komertziala izan zezakeela ikusi zen”. Trafikoa kudeatzeko sistemen arloko profesional bat bilatu zuten eta nirekin jarri ziren harremanetan”, adierazi du Roberto Viudezek, Bideroadeko CEOak eta sortzaileetako batek.

Enpresa apirilean eratu zuten eta hilabete hauetan identitate korporatibo propioa, webgunea eta marka sortu dute, “eta hainbat kontzeptu-proba egiten ari gara hainbat bezerotan, funtzionamendua ingurune erreal batean egiaztatzeko, probatzeko eta haien benetako iritzia jasotzeko”.

Bideroadek mantentze-lanak kudeatzeko tresna eskaintzen du eta produktu bakar batean uztartzen ditu kudeaketa tradizionala eta ikusmen artifiziala. Bideetako azpiegiturak, errepideak, bidegorriak, kaleak edo, are, golf-zelaiak eta ikastetxea mantentzeko erabil daiteke.

“Adibidez, Donostiako Udalarekin ari gara lanean eta ibilbide bat egin dugu kamerarekin lau autobus-lineetan zehar. Bideoa plataformara igoko dugu, sistemak aztertu egingo du eta GIS baten gainean (geoerreferentzia bidezko planoa) irudikatuko du, seinaleak, espaloiak, bankuak eta bestelako elementuak identifikatuz eta kalteak hautemanez: oinezkoentzako igarobide bat gaizki margotuta baldin badago edo zuloak baldin badaude”.

Orain arte eskuz egiten dute funtzio hori garbiketako langileek eta udaltzainek. Bideroad tresnak arazoa hautemateaz gain, soluzioa proposatzen du eta horretarako baliabideak planifikatzen ditu.

“Denbora asko aurreztu daiteke, aktibo askoren mantentze-lanak egin behar direlako. Efizienteagoa izan dadin lortzen dugu guk. Egunero pasa daiteke kamera”.

Gainera, eremuan bertan erabiltzeko aplikazio bat du tresnak aktiboaren egoeraren gaineko jarraipen osoa egiteko. “Mantentze-lanetako inbertsioak planifikatzeko trazabilitatea eta datuak eskaintzen ditu. Halaber, galtzadan dagoen irristatze-arriskua estimatzeko gai gara eta hala istripuak prebenitu ditzakegu. Inork ez du halakorik. Egun merkatuan ez dago horrelako tresnarik”.

Administrazio publikoentzat, kontserbazio-enpresentzat, hotelentzat, portuentzat, azoka-eremuentzat eta “errepideak dituen edozein enpresarentzat” egiten dute lan.

Tresna irisgarria da edonorentzat eta ez da inbertsio handirik egin behar. “Ez duzu ez zerbitzaririk, ez ekiporik behar. Eta hilabetean kaleko elementu guztien inbentarioa izango duzu, mantentze-lanak egiteko”.

Proiektu honetan, I+G da dena, sentsoreak, adimen artifiziala, ikusmen artifiziala, matching learninga edo deep teacha baititu. “Dirua aurrezteko eta azpiegiturak hobeto mantentzeko, ibilgailuen zirkulazio hobetzeko eta desplazamenduen denbora eta CO2a murrizteko aukera ematen du tresnak. Faktore sozial oso garrantzitsuak ditu. Are, etorkizunean, herritarrek informazioa emateko eta feedbacka jasotzeko aukera eskaini dezake, adibidez, zulo bat noiz konpontzea aurreikusten den jakiteko”.

Enpresaren epe laburreko erronkak dira (proiektu-`pilotuak martxan daude dagoeneko) “bezeroak tresnaren balioa ikustea. Eta, gero, merkatu guztietan komertzializatzeko modukoa izatea, SPRIren, udalen eta aldundien partetik jaso dugun laguntzarekin hasita”.

Asmoa da urtebetean atzerriko merkatuan egotea. “Ez da lekuz aldatu beharrik, hemendik ezarri daiteke. Edozein lekutan erabili ahal izateko produktu orokorra izango da”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Erbi:  “Enpresa  askok  adimen  artifiziala  eskaintzen  dute  benetan  nola  aplikatu  jakin  gabe,  eta  horrek  nolabaiteko  mesfidantza  sortzen  du  merkatuan”
03/03/2026 Ekintzailetza

Erbi: “Enpresa askok adimen artifiziala eskaintzen dute benetan nola aplikatu jakin gabe, eta horrek nolabaiteko mesfidantza sortzen du merkatuan”

Gipuzkoako enpresak adimen artifizialean oinarritutako prozesuen automatizazioa bultzatzen du, enpresek eraginkortasuna hobetu, akatsak murriztu eta lan-karga handitu gabe hazteko aukera izan dezaten.

Fast  Flooding,  uholdeei  aurre  egiteko  plataforma  berritzailea
02/03/2026 I+G+B

Fast Flooding, uholdeei aurre egiteko plataforma berritzailea

IntelliAlertek sortutako plataformak datuak denbora errealean erabiltzen ditu ur-goraldiak iragartzeko eta udal, azpiegitura-operadore eta industrietarako arriskuaren kudeaketa sustatzeko.

Glucovibes-ek  osasun  metabolikoa  farmakoen  mende  egon  gabe  hobetzen  laguntzen  duen  app  bat  garatu  du  Donostian
27/02/2026 Ekintzailetza

Glucovibes-ek osasun metabolikoa farmakoen mende egon gabe hobetzen laguntzen duen app bat garatu du Donostian

Euskal startupak adimen artifiziala, datu metabolikoak eta akonpainamendu profesionala konbinatzen ditu inflamazioa, obesitatea eta glukosaren kontrolarekin lotutako beste arazo batzuk saihesteko.

Teknikerrek  diamantean  oinarritutako  sentsore  kuantikoen  belaunaldi  berri  baten  fabrikazioa  bizkortzeko  sistema  bat  bultzatu  du
26/02/2026 I+G+B

Teknikerrek diamantean oinarritutako sentsore kuantikoen belaunaldi berri baten fabrikazioa bizkortzeko sistema bat bultzatu du

Euskal zentro teknologikoan garatu da oso-osorik, eta teknologia berri horien hiru ikerketa-arlo nagusietako bat den sentsore kuantikoetan dituen gaitasunak agerian utziko ditu.

Berritzea  enpresak  eko-eraginkortasunean  oinarritutako  argiztapen  publikoa  garatzen  du
25/02/2026 Ekintzailetza

Berritzea enpresak eko-eraginkortasunean oinarritutako argiztapen publikoa garatzen du

Start-upak lehendik ezarrita dauden argiak LED soluzio eraginkor eta jasangarri bihurtzen ditu, eta ekonomia zirkularraren oinarriak aplikatzen ditu, haien balio-iraupena luzatzeko eta udalerrien hondakinak murrizteko.

Mausa,  fabrikazio  aurreratuaren  bidez  industriarako  soluzioak  eraldatu  dituen  familiako  ETEa

Mausa, fabrikazio aurreratuaren bidez industriarako soluzioak eraldatu dituen familiako ETEa

Oiartzungo enpresak SPRI Taldearen berrikuntzarako dirulaguntza jaso du eta bederatzi urte daramatza 3D inprimagailuaren teknologiarekin lanean.

New  Stage  Solutions-ek  (NSS)  neurrira  egindako  soluzio  teknologikoak  eskaintzen  ditu  Arrasatetik

New Stage Solutions-ek (NSS) neurrira egindako soluzio teknologikoak eskaintzen ditu Arrasatetik

Euskal konpainiak eskuzko lanak murrizten dituzten eta ETEen eta B2B konpainien kontrol operatiboa hobetzen duten tresna digitalak diseinatu eta inplementatzen ditu.

Cretz  Cargo,  % 14ko  hazkundea  izan  duen  merkantzien  nazioarteko  garraio-enpresa
23/02/2026 Nazioartekotzea

Cretz Cargo, % 14ko hazkundea izan duen merkantzien nazioarteko garraio-enpresa

Irungo enpresak SPRI Taldearen dirulaguntza jaso du eta instalazioak handitzeko asmoa du

Nabla  Wind  Hubek  nazioarteko  parke  eolikoen  bizitza  erabilgarria  luzatzen  jarduten  du  Gasteiztik

Nabla Wind Hubek nazioarteko parke eolikoen bizitza erabilgarria luzatzen jarduten du Gasteiztik

Ingeniaritza eolikoaren talde independenteak eredu aeroelastikoak, egituren azterketa eta zerbitzu aurreratuak uztartzen ditu martxan dauden parkeetan aktiboak optimizatzeko eta arrisku teknikoak murrizteko.

Geograma:  “Zibersegurtasuna  elementu  zentrala  eta  erakundearekiko  zeharkakoa  izan  behar  da,  ez  osagarria”
23/02/2026 Zibersegurtasuna

Geograma: “Zibersegurtasuna elementu zentrala eta erakundearekiko zeharkakoa izan behar da, ez osagarria”

Enpresa arabarrak SafeGIS 2026 urtekaria argitaratu du, sektoreko zibersegurtasunaren egoerari buruz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.