Albisteak 27 iraila, 2023

Basque Open Industryk bere ekosistema industriala eta teknologikoa erakutsiko dizkio Europari ETEaren Europako Astean (SME Week) BECen azaroaren 13tik 17ra bitarte

“Let´s meet in Innovation Land” lelopean, hitzordua 13an eta 14an zabalduko da Basque Open Industryrekin. Basque Industry 4.0ren lekukoa hartuko du ekimenak, eta eragile publikoak, pribatuak eta enpresak bilduko ditu
-
    • Arantxa Tapia sailburuak gaur aurkeztu du Euskadi Europako industriaren berrikuntzaren erdigunean jartzen duen ekitaldi hau.
    • Erakusketa eremuan, Kanpoko sareko beste bulego batzuez gain, Ukrainaren standa egongo da jarrita. Bertan, Europar Batasunak babestutako “Rebuild Ukraine” bereraikuntza-programarekin lotuta negozio-aukerak eskainiko zaizkie Euskadiko enpresei.
    • Informazio gehiago Irekian: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/88225

 

Azaroaren erdialdean Europako industria-sektorearen fokuan egongo da Euskadi. Bilbao Exhibition Center-en (BEC) egingo da ETE-en Europako Astea (SME Week 2023). Bere agendan sartuta daude honako hauek: SME Assembly, Enterprise Europe Network (EEN) sarearen urteko bilera eta Basque Open Industry, Euskadiko ekosistema industrial eta teknologikoaren ordezkaritza bat Europako beste txoko batzuei erakusteko baliagarria izango den egitasmoa.

“Europako Batzordeak ‘berrikuntza handiko’ lurralde izendatu du Euskadi, lehen mailako herrialdeen artean kokatua, gure jarduera berritzailea Europar Batasuneko batezbestekoa baino % 10 altuagoa baita, eta, Estatuan, batezbestekoaren oso gainetik baikaude (+% 23)”, adierazi du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailburuak gaur goizean egin duten ekitaldiaren aurkezpenean. “Berrikuntza-maila horietara heltzeko, gure industria ETE-en bitartez sostengatu da nagusiki, eta ETE horiek oso nazioartekotuta daude eta beren lekua aurkitzen jakin dute; batzuetan, gure enpresa handi batzuei lagunduz eta, beste batzuetan, beren bidea eginez, ‘ezkutuko irabazleen’ modura”.

Sailburuak ETE-en Europako Asteko jarduerak aurkeztu ditu. Azaroaren 13an, astelehenean hasiko da, Basque Open Industryrekin. SPRI Taldeak antolatutako bi eguneko ekitaldia izango da eta pandemia hasi arte egiten zen Basque Industry 4.0ren dinamika arrakastatsua errepikatuko du. Gainera, kasu honetan, industriaren zerbitzura dagoen Euskadiko ekosistema teknologikoaren gaitasunak erakutsiko zaizkie Europako ordezkariei.

Ekitaldi honek Euskadi digitalagoa, berdeagoa eta inklusiboagoa lortzeko trantsizioaren errealitatea ikustarazteko espazioa eskainiko du. Manufaktura aurreratuaren eta Euskadiko industria adimendunaren aplikazio berrien azken joerak zuzenean ikusteko behatoki moduko bat izango da. Euskadik azeleragailua zapaldu du berrikuntzan, eta, izatez, 21 postu egin du gora Europako rankingean. “Gure borondatea da goiko kategorian lider gisa kokatzeko lanean jarraitzea”, nabarmendu du sailburuak, eta uste du “herrialde gisa oso harro egon gaitezkeela egindako ahaleginaz, Euskadi berrikuntzarako EBko lekurik onenetako bat bihurtu baita”.

Talentua, nazioartekotzea eta trantsizio energetikoa-ingurumenekoa eta teknologikoa-digitala

Programaren barruan konferentziak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak daude, elkarri lotuta dauden hiru blokeren egiturarekin; batetik, talentua; bestetik, industria adimendunerako joerak eta; horrez gain, trantsizio energetiko-ingurumenekoak eta teknologiko-digitala. Halaber, aukera ona izango da Euskadiko ETE-entzat hainbat sektorerekin eta berrikuntzarekin, nazioartekotzearekin eta ekintzailetzarekin lotutako eragileekin interakzioa izateko.

Lehen egunean, Arantxa Tapia sailburuaren hitzartzearen ondoren, Estatu Batuetako Energia Saileko ordezkari batek eskainiko du konferentzia nagusia eta, ondoren, mahai-inguru bat izango da Euskadiko industria-ekosistemari buruz, nazioarteko ikuspegitik begiratuta.

Gainera, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) talentuak erakundeetan duen garrantziari, industriarekin lotutako bokazio profesionalak sustatzeko beharrari, nazioarteko inguruetan dagoen jarduera profesionalaren gaitasunari eta talentua erakartzeko politika publiko-pribatuak zabaltzeko beharrari erreparatuko dio.

Arratsaldean, BIND 4.0 programaren arrakasta-kasu batzuk hurbiletik ezagutzeko aukera egongo da. Programa horrek ia 200 startup suspertu ditu, hainbat tamaina eta industria-sektoretako Euskadiko beste enpresa batzuekin izandako loturari esker.

Azaroaren 14an, asteartean, industria adimendunaren joera berriei erreparatuko diete, bi gai nagusirekin: AA -(BAIC) Basque Artificial Intelligente Centeren eskutik- eta industriako zibersegurtasuna. Basque Research & Technology Alliancen (BRTA) inguruan bilduta dauden Euskadiko zentro teknologikoen indarra agerian geratuko da digitalizazioari eta industria berdeari buruzko hainbat hitzalditan. BRTA aliantza Basque Open Industryn izango da ikerketaren lau agendekin batera. Ikerketa-agenda horien helburua da gizarteak eta enpresek arlo bakoitzean dituzten erronkak jorratzea, horiei erantzuten dieten ikerketaren eta teknologiaren garapenaren lehentasunak definituz, Industria Adimenduna, Osasun pertsonalizatua, Elikadura Jasangarria eta Trantsizio Energetikoa gisako arloetan.

Halaber, arratsaldean fabrikazio aditiboarekin, material aurreratuekin, robotikarekin, makina adimendunekin eta osasun digitalarekin hainbat arrakasta-kasu azalduko dituzte Basque Digital Innovation Huben (BDIH) barruan.

Trantsizio energetiko-ingurumenekoari eta teknologiko-digitalari zuzendutako espazioan Euskadiko estrategia mikroelektrikoaz (Basque Microelectronics Hubekin), energiaren arloan dauden aukerez (Energia Klusterrak moderatuta), ekonomia zirkularraz (Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak zuzendutako hitzaldi batzuekin) eta nazioartekotzeaz arituko dira.

Erakusketak eta standak BECen: “Rebuid Ukraine”

Hitzaldiez gain, Basque Open Industryn (BOI) erakusketa-eremu bat egongo da, ETE-en Euskadiko ekosistema ordezkatzen duten enpresa batzuen gaitasuna erakusteko. Hainbat espezializazio-arlotan banatuta egongo dira, hala nola zibersegurtasuna; nazioartekotzea; zentro teknologikoak, Basque Research & Technology Alliancen (BRTA) eskutik; adimen artifiziala, Basque Artificial Intelligence Centeren (BAIC) presentziarekin; konpetentzia digitalak eta startupak. Guztira, 80 erakusketari inguru espero dira.

Bind 4.0 programarekin lotura duten startupen standak bertan izango dira, bai iazko ediziokoak, bai 2023ko ediziora aurkeztu direnak; eta kanpoko sareko 18 bulegok ere beren espazioa izango dute, Euskadiko enpresen nazioartekotzeko interesei erantzun ahal izateko, zehazki, Amerikakoak:

  • Estatu Batuak
  • Mexiko
  • Kolonbia
  • Txile
  • Brasil
  • Argentina
  • Uruguai

Europakoak:

  • Erresuma Batua eta Irlanda
  • Frantzia
  • Alemania (baieztatzeke)
  • Italia
  • Polonia eta Ukraina
  • Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Eta Asiakoak.

  • Japonia
  • Hego Korea
  • India
  • Asean (Asiako hego-ekialdeko herrialdeen bulegoa)
  • Txina

 

Halaber, nazioartekotzeari dagokionez, eta, zehazki, Spri Taldearen Euskadiko Nazioartekotze Agentziari (BasqueTrade and Investment) dagokion erakusketa-eremuan, stand bat izango dugu eta Varsoviako bulegoko kideek (Ukrainako merkatuaz arduratzen dira) eta Ukrainako enpresek eta elkarteek negozio-aukerak eskainiko dizkiete Euskadiko enpresei Europar Batasunak babestutako “rebuild Ukraine” berreraikitzeko programaren barruan. Ekitaldian zehar bilerak eskatzeko aukera egongo da, bai BasqueTradeko langileekin, bai Ukrainako enpresa eta elkarteekin.

Izen-ematea zabalik dago eta 150 enpresak parte hartzea espero da hizlari edo parte-hartzaile zuzen gisa, askotariko bisitariez gain. Aurreko edizioetan, ia 2.000 bisitari izan dira ekitaldian.

SME Week 2023

ETE-en Europako Asteak hurrengo egunetan jarraituko du kontinente-mailako beste ekitaldi batzuekin. Alde batetik, SME Assembly izango da (azaroaren 13an eta 15ean), Europako enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) ekitaldirik garrantzitsuena. Formatu hibridoa izango du (aurrez aurrekoa eta online), eta goi-mailako hitzaldiak eta elkarrizketak, adituen mahai-inguruak, tailer interaktiboak eta eskola informatibo magistralak izango dira. ETE-ei jasangarritasunerako eta digitalizaziorako trantsizioa egiteko tresna egokiak eskaintzea da helburua.

Bestalde, Enterprise Europe Network-EEN erakundearen urteko konferentzia egingo da (azaroak 15an eta 17an). Euskadi erakunde horren parte da hasieratik, eta, izatez, SPRI Taldea EENen euskal partzuergoaren burua da. Europako mila ordezkari inguruk osatzen dute erakundea. Enpresa txiki eta ertainentzako munduko babes-sarerik handiena da, mundu osoan dago aktibo eta enpresei laguntzeko bikaintasunagatik ezagunak diren erakundeetako adituak biltzen ditu. Merkataritza-ganberak eta industria, eskualdeko garapenaren erakundeak, unibertsitateak eta ikerketa-institutuak eta berrikuntza-agentziak biltzen ditu.

 

Lotutako albisteak

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza  joeren topagune izango da berriro
03/10/2025 I+G+B

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza joeren topagune izango da berriro

INNOLAB Bilbaok apustu egin du teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko erreferentziazko konferentziaren seigarren edizioaren alde

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Eusko  Jaurlaritzak  ikerketa  industrialerako  aurrekontua  handitu  izana  lagungarria  da  muga-zergek  gehien  kaltetutako  sektoreentzat
18/09/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.