Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 uztaila, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Arabako gazte batek neoprenoa lehortzeko sistema berritzaile bat asmatu du

Dryfing proiektuak Explorer Araba lehiaketa irabazi du

 

Dryfing proiektuak Explorer Araba lehiaketa irabazi du

Dryfing neoprenozko jantziak garbitu, lehortu eta desinfektatzeko sistema ekologiko bat da. Proiektuaren arduradun Naia Espinosa, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak egiten ari den gazte arabarra, premia horretaz jabetu zen surf-zalea delako. “Hondartzara goazenean, neopreno busti eta zikinarekin itzuli behar izaten dugu autoz. Oso deserosoa da, eta jende askok du arazo hori” dio Dryfing enpresako zuzendari nagusiak.

 

Hauxe da Naia Espinosak proposatzen duen konponbidea: makina bat jartzea uretako kirolak egiten diren tokietan, erabiltzaileek aukera izan dezaten neoprenoa minutu gutxitan garbitu, lehortu eta desinfektatzeko, horrela prest egon dadin garraiatu edo berriro erabiltzeko. Enpresa Adminstrazioko ikasle Naia Espinosa izan zen Explorer Araba lehiaketaren azken edizioko 10 parte-hartzaileetako bat. Ekintzaileei laguntzeko programa hori Estatuko 53 zentrotan egiten da CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento) bultzaturik, eta Araban SPRI Taldeak koordinatzen du BIC Araba zentroaren bitartez.

 

Prozesu horri esker, bere proiektua garatzeko laguntza, prestakuntza eta aholkularitza jaso ditu aurtengo urtarrila eta maiatza bitartean. “Izugarri ikasi dut, baina batez ere prozesuak proiektua eboluzionatzeko balio izan du; ideia bat nuen, baina orain forma hartu du, egia bihur daitekeela ikusteraino” azaldu du.

 

Explorer programaren bidez negozio-eredua garatu du, eta orain hurrengo urratsa eman behar du: finantzaketa lortu lehenengo Dryfing prototipoa sortzeko ingeniaritza-talde baten laguntzarekin. Explorer Araba lehiaketako lehen saria irabazi duenez, Naia Espinosa Silicon Valleyra joango da datorren azaroan. Berarekin joango dira Estatu osoan Explorer lehiaketa irabazi duten beste ekintzaile batzuk ere, eta bidaian aukera izango dute nazioarteko konexioak egiteko eta finantzaketa-aukera berriak irekitzeko beren proiektuentzat.

 

Dryfing Explorer Araba

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak