Amie Consulting-ko taldea.
Eraldaketa digitala
Albisteak 16 urria, 2025

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du
-

Gipuzkoako Amie Consulting aholkularitzak software tresna berri bat garatu du enpresen produktibitatea hobetzeko, instalazio konplexuen beharrik gabe. Amieren soluzioa digitalizazioaren, makinen sentsorizazioaren eta datuak eskuz jasotzeko orriaren bitarteko urrats bat da; ondorengo datuen prozesamendua lan nekeza da eta ez du balio makinetan gertatzen diren arazoen aurrean garaiz erantzuteko.

Donostian kokatutako enpresa aholkulari industriala da, enpresen digitalizazioan espezializatua. Konpainiak Toyotaren enpresa-eredu arrakastatsua aplikatzen du eta, bezeroentzako soluzioak diseinatzeaz gain, horiek aplikatzeko tresnak eskaintzen ditu.

Software berriak lanpostuen eta makinen OEEaren datuak jasotzen ditu.  OEE industriako adierazle oso ezaguna da, eta ekoizpeneko eraginkortasuna eta galerak neurtzen ditu. Galerak hiru bloketan daude banatuta: ekoizpeneko etenak, abiaduraren galerak eta bazterketek eragindako galerak. Galera garestienak zehazteko eta horiek murrizte aldera irtenbideak aplikatzeko oinarrizko adierazleetako bat da, makinen gaitasunak areagotzeko eta fabrikatzeko gastuak murrizteko xedearekin.

Oraingo arazoetako bat informazioa lortzeko beharrezko azpiegitura konplexua eta garestia bihurtu izana da, eta horrek askotan beharrezkoak ez diren inbertsioak egin behar izatea dakar. Gainera, soluzioa garatzeak parametrizazioko eta programazioko tarte oso luzeak eskatzen ditu.

Amie Consultingeko softwareak ekoizpenaren, jazoeren, birprozesuen eta bazterketen datuak denbora errealean jasotzea lortzen du, eta inoiz baino azkarrago ezartzen da —bi aste baino gutxiagoan—. Horrez gain, oinarrizkoa da merkataritzako alorrak denbora errealean izateko abian dauden produktuak amaitzeko aurreikusten den eguna.

OEE softwarea ekoizpen-prozesuko galerak eskuz jasotzeko aukera ematen duen Cloud tresna bat da. Baina, gainera, datuak jada jasotzen badira, harengana konektatu daiteke datuak jarraitzeko eta aztertzeko interfaze ikusgarri moduan, erraza, intuitiboa eta beste sistema batzuekin (MES, ERP…) integratzeko modukoa

Bestalde, datu gehigarriak ustiatzen dira —esaterako, produktibitatea, «lead time» edo entrega-epea— fabrikazioa garatzen den moduari buruzko ikuspegi osoa izateko.

Azkenik, oraindik eta garrantzitsuagoa da informazio osoa eskuragarria dela hala langileentzat nola erakundeko beste edozein mailarentzat, eta horrek sustatu egiten du bai talde-lana, bai langileek lehiakortasuna hobetzen parte hartzea.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Aerobladeko  langileen  % 52  emakumezkoak  dira  dagoeneko
20/11/2025 Berdintasuna

Aerobladeko langileen % 52 emakumezkoak dira dagoeneko

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Smart  Industry  programa  berritu  egin  da  Teknologia  Kuantikoetako  proiektuak  bultzatzeko

Smart Industry programa berritu egin da Teknologia Kuantikoetako proiektuak bultzatzeko

Azaroaren 7an irekiko da Smart Industry – Teknologia Kuantikoak 2025eko laguntza-programaren hurrengo deialdia. Smart Industry programa historikoak teknologia kuantikoen esparrura egindako bilakaera jasoko du deialdi berriak. Teknologia horiek beren prozesuetan aplikatzeko interesa duten enpresek 2025eko abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Jarri  konponbidea  zure  enpresaren  Interneterako  konexio-arazoei.  Eskura  ezazu  Banda  Zabala  Euskadiko  enpresa  guztietara  zabaltzeko  laguntza,  eta  mugarik  gabeko  konektibitatea  izango  duzu

Jarri konponbidea zure enpresaren Interneterako konexio-arazoei. Eskura ezazu Banda Zabala Euskadiko enpresa guztietara zabaltzeko laguntza, eta mugarik gabeko konektibitatea izango duzu

Zure enpresak oraindik arazoak baldin baditu abiadura handian Interneten sartzeko, laguntza honek 30.000 €-raino emango dizkizu Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatzeko, baita estaldura txikiko eremuetan edo zuntz optikoa oraindik iritsi ez den lekuetan badago ere. Eskatu abenduaren 5a baino lehen.

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.