Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 iraila, 2023 Digitalizazioa

Amie Consulting, enpresa industrialak digitalizatzen espezializatutako ETEa

Donostiako enpresak Toyotaren enpresa-eredu arrakastatsua aplikatzen du
Amie Consulting-ko taldea.

Amie Consulting enpresen digitalizazioan espezializatutako Donostiako aholkularitza industrialeko enpresa da. Konpainiak Toyotaren enpresa-eredu arrakastatsua aplikatzen du eta, bezeroentzako soluzioak diseinatzeaz gain, horiek aplikatzeko tresnak eskaintzen ditu.

Informazio hau “Zutaz mintzo gara” ekimenaren bidez sortu da. SPRI Taldeak Euskadiko enpresei haien proiektuak beren plataforma bidez ezagutarazteko aukera eskaintzen die.

Konpainia 2007an sortu zen enpresa industrialentzako aholkularitza-enpresa gisa. “Emaitzak hobetzeko deitzen digute, eta gai operatiboarekin lotutako laguntza ematen diegu. Gerente batek arazoak dituenean, alokairuan hartutako zuzendari moduko zerbait gara, eta gero ezarpenean laguntzen diegu. Zuzendaritzako lanak egiten ditugu, baina produktibitate-gaietan sartu beharra badago, higadura ekiditen dugu”, azaldu digute Jose Manuel Jauregui gerenteak eta Annie Narváezek, zuzendaritzako aholkulariak.

Amie Consultingek digitalizazioaren laguntzari esker negozioa garatu du. “Hasiera batean, datuak beti eskuz hartzen genituen eta horrek eraginkortasunik ezak sortzen zituen datuak prozesatzeko lanaren ondorioz. Hala, orain zazpi urte, kudeaketa arintzeko asmoz, lehen aplikazio informatikoa jarri genuen abian. Eta aurten makina industrialetako datuak jasotzen hasi gara; hau da, 4.0 industriaren inguruan”.

Enpresak sektore industrialarentzat egiten du lan eta, batez ere, neurri ertaineko enpresekin (40 langiletik aurrerakoekin), baina baita multinazionalekin ere. Horietako batzuk dira, adibidez, Cie Automotive edo Gestamp. Era askotako sektoreak dira.

Errentagarritasuna hobetzea

Eskaintzen duten zerbitzua honela laburbil daiteke: enpresen errentagarritasuna hobetzeko kudeaketa aurreratuko teknikak aplikatzen dituzte eta, gero, beharrezko tresnak eskaini. Hala, enpresaren kudeaketarekin lotutako plan estrategikoa prestatzen eta gero beheko mailetara bideratzen dute ezarritako helburuak lortzeko. “Batez ere, kostuak gutxitzea eskatzen digute eta gehienbat fabrikaziokoak. Produkzioa modu eraginkorragoan antolatzen dugu: Lean Manufacturing-a deitzen zaio horri. Orain istripu-arazoak dituen enpresa batekin lanean hasi eta horiek gutxitzeko plana prestatzen ari gara, adibidez.

Kalitatea hobetzea, akatsak gutxitzea edo bulegoko eta produkzioari laguntza emateko sailetako lan guztia antolatzea eskaintzen dute, sail komertzialaren eta salmenta-sailaren artean harreman arina lortu ahal izateko. “Eta 4.0 industrian ezagutzen ditugu jarduera digitalagoa izan dadin erabili beharreko metodoak. Hala, produktu akastunak dituen enpresa batean, kausak ikusi behar dituzu, eta gero produktu akastuna atera aurretik, identifikatu eta esku hartu”.

Bere elementu bereizgarrietako bat da Toyotaren enpresa-eredu arrakastatsua aplikatzea. Gerenteak 10 urte eman zituen kalitateko Europako lehen saria irabazi zuen Burgoseko enpresa batean lanean, eta “Toyotaren produkzio-sistema sortu zutenak, Shigeo Shingo eta Kyyoshi Suzaki, ezagutzeko zortea izan nuen. Haiek izan ziren hobetzeko aholkularitza eman zigutenak”.

Bere lana konpainiaren maila guztietara iristen da. “Guk eskuak zikinduko ditugu; zuzendaritzarekin plan estrategikoa egin dezakegu, baina langileekin batera egiten dugu lan, laneko jantzia soinean dugula”.

Amie Consultingek lau langile ditu eta urteko fakturazioa 300.000 euro ingurukoa da. I+Ga da bere negozioaren gakoa eta fakturazioaren % 40 inguru osatzen du. “Etengabe gaude edozein berritasunen aurrean adi. Merkatuaren zati handiena Euskadin dago, baina bezeroak Europako beste herrialde batzuetan ere baditu: Suedian eta Polonian, esate baterako.

Bere enpresa-arrakastaren erakusgarri dira Kataluniako enpresa baten eta energia berriztagarrien arloan lan egiten duen beste baten kasuak. Izan ere, lehen enpresak ez zuen irabazirik eta bi urteko epean “Ebitdaren % 20 zuen; bigarrenarekin, aldiz, urtarrilean hasi ginen lanean eta Taldearen mundu mailako operazioetako zuzendariak zoriondu egin gaitu lortutako emaitzak direla eta”.

Lotutako albisteak

20 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Proiektu batek parke eolikoen mantentze-lanak optimizatu nahi ditu software baten bidez
Irakurri gehiago
16 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Arkikusek denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen du, errealitate birtualari esker
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Layde Steelek isuririk gabe modu berritzailean altzairua produzitzeko aukera sustatu du
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua egingo du maiatzaren 15ean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak