Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urria, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Alerion, drone adimendunak muturreko kondizioetarako

Euskal startup-ak aireko robotak egiten ditu, teknologia aeroespazialean oinarrituta

 

Euskal startup-ak aireko robotak egiten ditu, teknologia aeroespazialean oinarrituta

 

Oier Peñagaricano eta Pablo Ghiglino sortzaile dituen Alerion enpresa espezializatuta dago nabigazio-teknologia propioa duten drone autonomo eta adimendunak egiten. Startup honek B-Venture topaketan parte hartu zuen; kongresu hori SPRI Taldeak lagundu zuen, eta ekintzaileei laguntzea zuen helburu. Jardunaldi horretan, halaber, plataforma hau aurkeztu zuten: UpEuskadi :–Euskadiko Ekintzaileen Ekosistema.

 

Alerion 2015ean sortu zen, Europako Espazio Agentziaren inkubagailuan (ESA Business Incubation Centre). Sortzaileak nabigazioko espazio-teknologiak garatzen ari zirelarik, aukera ikusi zuten beren proiektua erabilera ez-espazialetara transferitzeko; zehazki, droneen doitasuna hobetzeko. Emaitza aireko robot adimendun eta autonomo bat da, gai dena egiturak ezagutzeko eta datuak denbora errealean aztertzeko.

 

Alerionek garatzen dituen droneek laser bidezko nabigazio-sistema propio bat dute oinarritzat, zeina enpresak berak patentatu baitu. Teknologia honek aukera ematen du zaintza- eta monitorizazio-gailu gisa erabiltzeko, muturreko kondizioetan eta azpiegitura konplexuetan, iristea oso zaila den horietan. “Beste drone batzuek eskuz gidatuta edo GPS-puntuen bidez nabigatzen dute, baina gureek interesatzen zaien egitura identifikatzen dute eta haren arabera nabigatzen dute”, azaldu du Oier Peñagaricano  ingeniaritza aeroespazialeko doktoreak, “eta horrek aukera ematen du asko gertura daitezen eta datu oso zehatzak eta kalitate hobeagokoak lor ditzaten”.

 

Alerionek garatutako teknologiaren beste elementu bereizgarrietako bat da droneek adimena dutela jasotako datuak aztertzeko. “Datuak dronean bertan prozesatuta, aukera dugu datuak denbora errealean jasotzeko, eta horiek zuzenean bidaltzen dira mantentze-lanez arduratzen diren enpresetara, erabakiak bizkorrago har ditzaten”, adierazi du Peñagaricanok.

 

Energiaren sektorean aritzen da batez ere enpresa, aerosorgailuen off shore ikuskapen-proiektuetan. Gaur egun, Iberoamerikako lankidetza-proiektu batean ere parte hartzen du, elektrizitate-dorreetan korrosioa detektatzeko, eta 2019an Europako proiektu bat abiaraziko du beso robotikodun droneak sortzeko, konponketak modu autonomoan detektatu eta egiteko gai izango direnak. Bestalde, etorkizun hurbilera begira, Gipuzkoako startup-aren helburua da nazioartean hedatzen hastea, batez ere Estatu Batuetako, Txinako eta Europako iparraldeko merkatuetan.

 

Iaz, 1,1 milioi euroko diru-laguntza jaso zuen Alerionek Horizonte 2020ren ETE Tresna programaren barruan. Gainera, irailean, EIC Innovator’s Summiten Green Energy kategoriako lehen saria jaso zuen. “Energia-sektoreko enpresa pribatuek osatzen zuten epaimahaia; beraz, guretzat aintzatespen garrantzitsua izan da, eta argi uzten du potentzial handia dugula”.

 

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak