Albisteak 9 urria, 2025

WOMEXen Eskualde Taldea martxan da Euskadin, nazioartekotzean genero-berdintasuna sustatzeko

Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta elkarte arloko eragileak joan den astean bildu ziren Euskadiko Eskualde Taldearen lehen saioan, WOMEX - The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektu europarraren esparruan.
-

Topaketa modu birtualean egin zen, eta Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI taldearen parte den euskal enpresa nazioartekotzeko agentziak antolatu zuen.

Jardunaldian parte hartu zuten erakundeek erronkak, esperientziak eta ekimenak partekatu zituzten, emakumeen talentua euskal enpresa sarera erakartzen laguntzeko eta lidergo orekatua sustatzeko.

Lehen saio horien helburua Euskadin dauden ekimenak bateratzea, haien arteko lotura puntuak identifikatzea eta ETEen nazioartekotzean genero berdintasuna indartuko duten ekintza bateratu berriak garatzeko aukera aztertzea da.

Eskualde Taldearen lanaren jarraipena etorkizuneko bileretan ziurtatuko da, eta hurrengoa 2026ko hasierarako programatuta dago.

WOMEX proiektua Interreg Europe programa europarrak kofinantzatzen du, lau urteko iraupena du (2025-2029) eta aurrekontua, guztira, 1.738.950 eurokoa da. BasqueTrade-k Euskadi ordezkatzeaz gain, Katalunia, Austria, Hungaria, Polonia, Serbia eta Lituaniatik etorritako zortzi bazkidek parte hartzen dute.

Eskualdeen arteko lankidetzaren bidez, WOMEXek genero berdintasuna integratu nahi du Europako ETEen nazioarteko lehiakortasuna bultzatzen duten politika publikoetan eta zerbitzuetan. Horretarako, eskualdeen arteko trukeetan eta analisi konparatuetan oinarritutako praktika egokien katalogo bat egitea aurreikusten da, oztopoak identifikatzeko, irtenbideak partekatzeko eta hazkunde inklusibo eta jasangarria sustatzeko.

Lotutako albisteak

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroaren 27, 28, 29 eta 30ean: enpresa arduratsuak, B-Corps, entidades, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, de nuevo Ekongreso 2025ean.

Aerobladeko  langileen  % 52  emakumezkoak  dira  dagoeneko
20/11/2025 Berdintasuna

Aerobladeko langileen % 52 emakumezkoak dira dagoeneko

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Txileko  eta  Euskadiko  zibersegurtasun  arloko  enpresek  lankidetza  sendotu  dute
06/11/2025 Nazioartekotzea

Txileko eta Euskadiko zibersegurtasun arloko enpresek lankidetza sendotu dute

SPRI Taldearen Basque Trade & Investment erakundeak antolatutako lan-saio baten esparruan

Alemaniako  CDI  Delegation  Tour  2025  ordezkaritzak  berrikuntzari  eskainitako  jardunaldi  batekin  amaitu  du  bere  programa  Euskadin
05/11/2025 Nazioartekotzea

Alemaniako CDI Delegation Tour 2025 ordezkaritzak berrikuntzari eskainitako jardunaldi batekin amaitu du bere programa Euskadin

Bisita horien bidez, Euskadiren gaitasun teknologiko eta industrial handia eta trantsizio energetiko eta klimatikoari aplikatutako berrikuntzarekiko konpromisoa nabarmendu ziren.

Atzerriko  erakunde  publikoekin  bideratu  beharreko  proiektu  pilotuetarako  finantzaketa  bila  ari  al  zara?  Pilotu  programaren  deialdia  ireki  dugu
04/11/2025 Nazioartekotzea

Atzerriko erakunde publikoekin bideratu beharreko proiektu pilotuetarako finantzaketa bila ari al zara? Pilotu programaren deialdia ireki dugu

Programa honek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen dizkie nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatu nahi dituzten euskal enpresei. 300.000 euroko aurrekontua du laguntzak eta atzerriko erakunde publikoekin lankidetzan metodologia berriak edo irtenbide berritzaileak probatu nahi dituzten ekimenak laguntzeko diseinatuta dago.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.