Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hau da euskal enpresentzako arreta- eta laguntza-gunea
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatuz hasi zaitezke, edo gurekin harremanetan jar zaitezke lehen laguntza-gune gisa, zure kontsulta konpontzeko edo bideratzeko.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Adimen artifiziala programa-ri buruzko ohiko galderak
Enpresa onuradunek industria-enpresak edo industria-produktu-prozesuari lotutako zerbitzu-enpresak izan behar dute; Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentroa izan behar dute eta proiektuak bertan izan beharko du eragina eta han bideratu beharko dira diruz lagundutako jarduketak; eta Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon behar dute.
Kanpoan geratuko dira:
- Nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetan jarduera garatzen duten enpresak.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari (ZTBES) edo antzeko izaera duten I+G sareei atxikita dauden erakundeak.
- Sektore publikoko erakundeak.
Deialdi honetan onuradun izendatutako enpresa bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 100.000 €-koa da, eta proiektu bat edo gehiago jaso ditzake.
Bai, baldin eta deialdi bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badituzu eta, hiru urteko tartean, de minimis laguntzen 300.000 €-ko muga gainditzen ez baduzu.
Ekitaldi bakoitzean, enpresa bakoitzeko gehieneko laguntza 100.000 €-koa da.
Bai. Deialdi honetan, enpresa onuradun bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 100.000 €-koa da eta proiektu batean edo gehiagotan bana daiteke.
Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, eskabide berean edo eskabide desberdinetan aurkez daitezke, baldin eta batera muga hori gainditzen ez bada.
Bai. Enpresa bakoitzeko 100.000 €-ko gehieneko dirulaguntza globalaren barruan, diruz lagun daitekeen kontzeptu bakoitzeko muga hauek ezartzen dira:
- Aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastuak: gehienez 100.000 euro.
- Hardwarea eta/edo software-lizentziak: gehienez 80.000 euro.
Nolanahi ere, aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuek proiektuaren diruz lagun daitekeen oinarriaren % 20 izan behar dute, gutxienez.
Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 60 estaltzen du; enpresa bakoitzeko 100.000 €-ko gehieneko zenbatekora arte deialdi honetan.
- Ezingo dira gastu hautagarri berberetarako SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak emandako beste laguntza batzuekin pilatu.
- Bai, metatu daitezke beste erakunde batzuetatik datozen laguntzekin edo Erkidegoko beste finantzabide batzuekin, baldin eta, gastu hautagarri berberetarako, gehieneko laguntzaren intentsitate-mugak errespetatzen badira.
Proiektuaren edo diruz lagundu daitekeen gastu baten kostua 15.000 €-koa edo handiagoa bada (BEZik gabe), enpresak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak izan beharko ditu kontzeptu horretarako.
Diru-laguntzaren xede den proiektuaren jarduketa eremuetan espezializatutako enpresak izango dira eta antzeko proiektuetan esperientzia dutela frogatu beharko dute.
Haren gastuek diruz lagundutako proiektuarekin hertsiki lotuta egon beharko dute (aholkularitza, garapena, hardwarea, lizentziak edo proiekturako beharrezkoak diren hodeiko zerbitzuak).
Ezingo dira sektore publikokoak izan.
Eskaintzak informazio hau izan behar du, gutxienez:
- Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionez).
- Hautemandako arazoa/beharra eta lortu nahi diren helburuak.
- Egin beharreko aholkularitza- eta/edo garapen-lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
- Dirulaguntzaren xede den proiektuan egin beharreko hardware, lizentzia eta/edo hodeiko zerbitzuen inbertsioen deskribapena, proiektuarekin duten lotura eta horien beharra argituz.
- Ezarriko den Adimen Artifizialeko eta Datuaren Estrategiako soluzioaren azterketa zehatza.
- Adimen artifizialeko proiektua bada, adimen artifizialeko algoritmoen erabilera egiaztatzen duten ebidentziak sartu beharko dira.
- Aurrekontuaren banakapena, aholkularitza- eta garapen-kostuak, lizentziak, hardwarea eta hodeiko zerbitzuak barne hartuta (hala badagokio).
- Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).
Proiektua gauzatzeko egutegia.
Memoria teknikoak, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu:
- Konpondutako arazoa edo beharra, eta lortutako helburuak.
- Eginiko aholkularitza- edota garapen-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.
- Aholkularitza-zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora…).
- Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware, lizentzia eta hodeiko zerbitzuetako inbertsioen deskribapena eta ebidentziak (pantaila-harrapaketak, argazkiak, etab.), horien lotura eta premia argituz.
- Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza- edo/eta garapen-kostuak, lizentziak eta hardwarea edo hodeiko zerbitzuak (hala badagokio).
- Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, aholkularitza- eta/edo garapen-kostuak, hardwarea, softwarea eta hodeiko zerbitzuak banakatuta.
- Finantza-erakundeak ordaindu izanaren egiaztagirien kopia.
- Entitate hornitzaileak proiektua gauzatu ondoren egindako lanak frogatzen dituen memoria teknikoa.
- Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, likidazio-eskaera eta oinarri arautzaileetan eskatzen den justifikazio-dokumentazioa aurkeztu eta SPRIk baliozkotu ondoren.
Proiektua gauzatzeko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da, deialdian baimendutako aldiaren barruan.
Proiektuaren gastuak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera sortu edo fakturatu beharko dira, eta, betiere, baimendutako gauzatze-aldiaren barruan. Epe hori ezin izango da 12 hilabetetik gorakoa izan.
Bai. Minimis laguntzen erregimenera biltzen da, eta 36 hilabeteko edozein alditan jasotako minimis laguntzen 300.000 €-ko mugaren mende dago.
Derrigorrezkoa ez den arren, euskarazko softwarearen garapena positiboki baloratzen da, hizkuntzaren erabilera sustatzen baitu teknologia aurreratuetan.
Proiektua amaitu ondoren, enpresa onuradunak softwarea euskaraz benetan erabili duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Horren barruan, softwarearen interfazea, jarraibideak edo edukiak euskaraz eskuragarri dauden frogak egon daitezke, bai eta diruz lagundutako proiektuan funtzionaltasun hori nola ezarri den zehazten duen memoria tekniko bat ere.