Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Dokumentu hauek aurkeztu behar dira likidazio-eskaerarekin batera:
a) Dirulaguntzarekin finantzatu diren jarduerak gauzatu izanaren justifikazio memoria.
b) Ekintza bakoitzaren gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatua.
c) Onartutako gastuen fakturak, kostuak banakatuta, jaulkipen-data adierazita eta hornitzailea identifikatuta, eta baita ere ordainagiriak, bakoitza bere zenbatekoarekin eta ordainketa-datarekin.
d) Egindako bidaiak justifikatzeko, beharrezkoa izango da garraio-txartelak edo ostatuaren fakturak aurkeztea -benetako kostuak egiaztatuta- bidaiaren egiaztagiri gisa.
Egiaztagiriak telematikoki aurkeztu behar dira, enpresa onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta, laguntza esleitu izanaren ebazpena jasotzen denetik 2023ko otsailaren 28ra bitartean.
Dirulaguntza bi zatitan ordaintzen da, honela:
Dirulaguntzaren % 25 emandako laguntza onartu ostean edo, hala badagokio, Sakondu laguntzen programaren oinarrietako 15. artikuluan zehaztutako hamabost eguneko epea igaro ostean.
Gainerako % 75aren likidazioa, dirulaguntzaren xede diren ekintzak burutzean egindako gastuak justifikatu ostean.
Ez.
Ez, Sakondu programak ez ditu diruz laguntzen lankidetza-proiektuak.
Bai, enpresak eska dezake merkatu-azterketa bat. Horretarako, zerbitzu hori emateko eskaera bidali behar dio Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziari, info@basquetrade.eus helbide elektronikoaren bidez.
Ez, jomuga herrialdeko langile komertzialen gastuak ez dira sartzen Sakondu programan.
Enpresa bakoitzak 2 herrialde barne hartzen dituen eskaera bakar bat aurkeztu dezake deialdi honetan.
Enpresa bakoitzak gehienez 6 prospekzio-bidaia sar ditzake gastu gisa.
Enpresa bakoitzak gehienez 6 alderantzizko misio sar ditzake gastu gisa.
Eskaera bakar bat aurkeztu daiteke.
Sakondu programaren deialdi honetan enpresa eskatzaileek eskaera bakarra aurkeztu eta 2 herrialde aukeratu ditzakete gehienez.
Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 50erainokoak izan daitezke, eta dirulaguntza gehienez 45.000 eurokoa izango da enpresako.
Sakondu laguntza eskatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Eskaera telematikoa, behar bezala beteta eta erakunde eskatzailearen behar besteko ahala duen legezko ordezkariak sinatuta. Eskaera horretan erakundeari nahiz proiektuari buruzko datuak jasoko dira, eta horiek izango dira berau egoki baloratzeko oinarria.
b) Proiektua baloratzeko galdetegi normalizatua, Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren zuzentarauen arabera definituta (ikusi Sakondu laguntza programaren oinarrietako 5. eranskina).
c) Enpresako eskriturak edota ordezkaritza ahalordea.
d) Emandako kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.
e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta ez bazaio baimenik eman erakunde-emaileari egiaztapen hori zuzenean lortzeko.
f) ETEa dela egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan (2003-05-20ko L 124, 0036 – 0041 or.) adierazitakoaren arabera.
g) Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (BaqueTrade & Investment) kanpo-sareko bulegoaren bitartez erantzun ezin diren zerbitzuak (5. artikuluko B atalean jasotakoak) jasotzen dituzten eskaerek inguruabar horren berri eman beharko dute erantzukizunpeko adierazpen baten bidez.
h) Aurreko bi zerga ekitaldietan eta indarrean dagoen zerga ekitaldian jasotako minimis laguntzak, Batzordearen minimis laguntzei buruzko 1407/2013 (EB) Araudiaren menpe daudenak.
i) Laguntza bat eskatzen bada ezarpenak egiteko eta exijitzen bada ezarpena 2022. urtean egitea, eskatzaileak ezarpena deialdiaren urtean egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Era berean, enpresaren nazioartekotze-proiektuaren balorazioa egoki egiteko, eskatzaileak ziurtagiri hauek aurkeztu behar ditu: ingurumen-jasangarritasun, genero berdintasun, euskararen sustapen eta erantzukizun sozial korporatiboko ziurtagiriak, eta baita ere lankidetza-modalitatea edo elkarte edo/eta kluster bateko kide izatea egiaztatzen duen ziurtagiria.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.