Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

SOCak eta Ziber arloko ziurtapenak-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Programaren helburua Zibersegurtasuneko edozein arau, eskema edo estandarren ziurtagiria egokitzea edo lortzera zuzendutako proiektuen fase guztietan laguntzea da.

12 hilabete proiektua hasten denetik, nolanahi ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.

Proiektua egiteko epea luzatu egin daiteke justifikatutako arrazoiengatik, betiere ez badie Berreskuratze Planaren helburuei eta hirugarrengoei eragiten. Luzatzeko, enpresak luzapena eskatu eta justifikatu beharko da, baina ezingo da inolaz ere 2026ko martxoaren 31 baino gehiago luzatu.

SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko ziurtapenak honela ordaintzen dira:

  1. Ordainketa bakarra:
    Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordaintzen da, enpresa onuradunak likidazio-eskaera eta eskatutako justifikazio-dokumentazio guztia behar bezala aurkeztean.
  2. Dokumentazioa aurkeztea:
    Erakunde onuradunak justifikatu beharko du proiektuaren baldintzak bete dituela, eta, horretarako, fakturak, ordainketen egiaztagiriak eta egindako lanak egiaztatzen dituen memoria teknikoa eman beharko ditu.
  3. Baldintzak egiaztatzea:
    Ordaindu aurretik, enpresa onuradunak egiaztatu beharko du bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela.

Ordainketa zuzenean egingo da enpresak eskaera-prozesuan adierazitako bankuko kontuan, dokumentazioa aztertu ondoren.

Likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Fakturen kopia:
    Gastu eta inbertsio hautagarriena, aholkularitzako, ingeniaritzako, hardwarearen eta softwarearen kostuak ondo zehaztuta.
  2. Ordainketen ziurtagiriak:
    Gastuak behar bezala ordaindu direla egiaztatzeko erakunde finantzarioak igorritako ordainketen ziurtagirien kopia.
  3. Memoria teknikoa:
    Erakunde hornitzaileak egindako txostena, egindako lanak egiaztatzeko, exekutatutako jarduerak, konpondutako arazoak, lortutako helburuak eta jatorrizko proiektuarekin izandako edozein desbideratze adieraziz. Horrez gain, ebidentzia-dokumentuak entregatu beharko dira (pantaila-argazkiak, argazkiak, etab.).
  4. Finantza-erakundearen ziurtagiria:
    Dirulaguntzaren onuradunaren izenean dagoen bankuko kontuaren titulartasuna eta zenbakia (IBAN) egiaztatzen duen dokumentua, ordainketa egiteko.
  5. Funts gehigarrien egiaztagiria:
    Proiektua beste funts propio edo dirulaguntza propio batzuekin finantzatu bada, baliabide horien jatorria eta diruz lagundutako jardueretan egindako ezarpena egiaztatu beharko da.

Dokumentazio hori ezinbestekoa da jasotako funtsak dirulaguntzan ezarritakoaren arabera erabili direla justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko.

Bai, hainbat proiektu aurkeztu ahal izango dira bi bideetatik. Edonola ere, deialdi honetan, proiektuarekin lotutako gastu hautagarriekin laguntzeko onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen dirulaguntza 25.000 eurokoa izango da, diruz lagundu daitekeen jarduketa bat edo gehiago egiteko, bi bideetan aurkeztutako eskabideak gorabehera.

Diruz lagundu daitekeen gastu bakoitzeko proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa (BEZik gabe).

Horrek esan nahi du proiektuak muga hori gainditzen badu, enpresak hiru eskaintza lortu eta aurkeztu beharko dituela gutxienez zerbitzua kontratatu edo ondasunak eskuratu aurretik, efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera aukeratzen dela bermatzeko.

Programa honek finantzatutako proiektuetan parte hartzen duten hornitzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Kanpoko enpresak izatea:
    Lanak kanpoko hornitzaileek egin behar dituzte. Horrek esan nahi du eskatzaileek ezin dituztela beren kabuz eta talde bereko enpresen bitartez exekutatu lanak.
  2. Sektore publikoaren parte ez izatea:
    Hornitzaileak ezin dira sektore publikoaren parte izan, ezta arlo publikoaren parte diren elkarteei edo elkargo profesionalei atxikita egon ere.
  3. Enpresa eskatzaileari lotuta ez egotea:
    Hornitzaileek ezin dute lotura gehigarririk edo parte-hartze zuzen edo zeharkakorik izan dirulaguntza eskatu duen enpresarekin.
  4. 1. Lerroarentzat (SOC zerbitzuak):
    Aurreko baldintzez gain, hornitzaileek ezingo dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen, ezta antzekoak diren I+G-ko sareen parte izan.

Irizpide horiekin bermatzen da diruz lagundutako proiektuak modu objektibo eta profesionalean garatzea, interes-gatazkarik gabe eta eskatzailearekin loturarik izan gabe.

SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko Ziurtapenen dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoak elementu hauek izan behar ditu:

  1. Enpresaren jarduera eta egungo egoera:
    Erabilitako teknologiari eta enpresaren azpiegiturari buruzko informazioa.
  2. Detektatutako arazoa edo premia:
    Konpondu nahi den zibersegurtasuneko arazoaren deskribapena eta proiektuarekin lortu nahi diren helburuak.
  3. Ingeniaritzako eta/edo aholkularitzako zereginen deskribapena:
    Egingo diren jardueren, sortzea espero duten produktuen edo zerbitzuen eta lortzea espero duten dokumentuen xehetasuna.
  4. Hardwarean eta softwarean egindako inbertsioen deskribapena:
    Inbertsio horiek proiektuarekin duten harremanaren, bere beharraren eta zibersegurtasuna hobetzeko egingo luketen ekarpenaren justifikazioa.
  5. Zibersegurtasuneko soluzioaren azterketa:
    Proiektuan erabiliko diren teknologien xehetasuna eta identifikatutako beharrak asetzeko nola ezarriko diren.
  6. Aurrekontuaren banakapena:
    Proiektuaren zatien kostuen estimazioa, hala nola aholkularitza, ingeniaritza, sistemen lizentziak, mantentze-lanak eta hardwarea (hala badagokio).
  7. Zeregin bakoitzeko orduen estimazioa:
    Egingo den zeregin bakoitzarentzako estimatzen den ordu-kopuruaren xehetasuna.
  8. Proiektua gauzatzeko egutegia:
    Proiektuaren faseak eta exekuzio-epeak zehazten dituen kronograma.
  1. Konpondutako arazoa edo premia:
    Hasierako arazoaren deskribapena eta proiektuan lortutako helburuak.
  2. Egindako zereginen deskribapena:
    Eginiko ingeniaritza- edota aholkularitza-lanen xehetasuna, eta proiektuan sortutako dokumentuak.
  3. Hasierako proiektuak izandako desbideratzeak:
    Aurkeztutako proiektuarekin alderatuta desbideratzeak izan badira, justifikatu eta azaldu egin beharko dira.
  4. Egindako zereginen deskargu xehea:
    Zereginen informazio espezifikoa, bakoitzean emandako orduak, aholkulariak edo teknikari arduradunak, datak eta igarotako denbora zehaztuz.
  5. Proiektuaren ebidentziak:
    Pantaila-argazkiak, argazkiak edo zibersegurtasuneko proiektuarekin lotuta hardware eta softwareetan egindako inbertsioak eta horiek helburuekin duten lotura erakusten duten beste elementu batzuk.
  6. Fakturen zenbatekoen banakapena:
    Aholkularitzako, ingeniaritzako, sistemen lizentzietako, mantentze-lanetako eta hardwareen (hala badagokio) kostuen banakapena.

Gehieneko dirulaguntza berdina da bi dirulaguntza-lerroentzat: proiektuaren kostuaren % 75, gehienez ere 25.000 euro enpresa bakoitzeko, berdin du 1. lerroa (SOC Zerbitzuak) edo 2. lerroa (Pentesting eta Ziurtagiriak) aukeratu edo bi lerroak batera eskatu.

Hala ere, aurrekontuaren % 80ko gehieneko muga dago arau batera egokitzeko edo zibersegurtasuneko ziurtagiri bat lortzeko hardware eta softwareetan izandako kostuentzat (2. lerroa).

Segidako esleipena denez, dirulaguntzak eskaerak aurkezteko ordenaren eta espedientearen arabera esleitzen dira. Horrek esan nahi du eskaerak indibidualki ebazten direla ondo eta osatuta aurkezten direnean.

Hauek dira baldintza orokorrak:

  1. Administrazioaren baldintzak betetzea (dokumentazio osatua aurkeztea).
  2. Proiektua programaren helburuekin lerratzea, hau da, jarduketak proposatutako bi lerroen barruan (SOC edo Pentesting Ziurtagiriak) diruz laguntzeko modukoak izatea.
  3. Funtsak izatea, dirulaguntzak eskuragarri dagoen aurrekontua amaitu arte ematen baitira.

Baldintza hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainek (ETE), bai pertsona fisikoek, bai juridikoek, eska dezakete dirulaguntza:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kokatuta egotea: Jarduera-zentro bat izan beharko du Euskadin eta aurkeztutako proiektuak inpaktua izan beharko du zentro horretan.
  2. Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea.

Alabaina, ezin dute dirulaguntza jaso erakunde hauek:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari (ZTBES) edo antzeko izaera duten I+G sareei atxikita daudenek.
  • Dirulaguntzarekin diruz lagundutako arloetan zerbitzua eskaintzen duten enpresetan % 25eko edo gehiagoko akzioak edo parte-hartzeak dituztenek.
  • Sektore publikoaren parte direnek.
Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.