// Ohiko galderak

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu. Bilatu nahi duzun irtenbidea hemen ez badago galdetu iezaguzu, ahal dugun guztia egingo dugu gure programetara erraz eta urrats gutxiren buruan sartzeko.

Ohiko galderak

Dirulaguntzaren onuradunak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZ gabe). Enpresak 3 eskaintza horiek gorde behar ditu espedienteko dokumentazioarekin batera, indarrean dagoen legeriak eskatzen duen denboran. Laguntza-eskaeran soilik atxiki beharko du proiektua gauzatzeko aukeratu duen hornitzailearen eskaintza. Erantzukizunezko adierazpenean aipatu beharko du badauzkala legeak eskatzen dituen 3 eskaintzak.

Kanpoko enpresek eta proposatutako lantaldeak esperientzia egiaztatua izan behar dute proiektuaren esparruan, eta alderdi hauek adierazi beharko dituzte euren eskaintzan:

  • Proiektua gauzatzeko osatu den lantaldeko pertsonen izena, prestakuntza eta esperientzia.
  • Esperientzia antzeko operazioetan: Antzeko zenbat operaziotan parte hartu duen, operazio motak, operazio horiek zein sektoretan kokatzen diren, parte hartu duen 3 operazio garrantzitsuenen azalpen laburra, mota honetako operazioetan birfinantzatutako zorraren bolumena, operazio horietan izandako emaitzak / lorpenak.

Laguntza eskaera telematikoki aurkeztu behar da SPRIren web orriaren bidez. Enpresaren lege-ordezkariaren ziurtagiri aitortu bat behar da digitalki sinatzeko, eta baita ere txartel irakurle bat (ziurtagiriak). Baliozkoak izango dira erakunde hauek emandako ziurtagiriak: Polizia (NANe), Izenpe, FNMT eta Camerfirma.

Laguntza-eskaera dokumentu hauekin batera aurkeztuko da:

a) Erakundearen lege-ordezkariaren erantzukizunezko adierazpena, zeinetan jasoko baitira Lortu laguntzaren oinarrien (SPRIren web orrian daude) 10. artikuluko 6.a puntuan zehazten diren inguruabarrak. b) Lege-ordezkariaren notario-ahalordea (onuraduna langile autonomoa bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udalaren Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatzeko). c) Erakunde onuradunaren IFZ. d) Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna eta zenbakia (IBAN) onuradunaren izenean daudela egiaztatzeko. e) Aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu aditu eta independentea eskatzeko beharra justifikatzen duen memoria, zeinak bere baitan hartuko baititu laguntzaren oinarrietan jasotzen diren puntuak. f) Pertsona edo erakunde aditu eta independenteak eginiko eskaintzaren aurrekontua (7.5 artikuluan azaldutako irizpideen arabera), hari erantsiko zaiolarik aholkularitza-taldearen esperientzia azaltzen eta egiaztatzen duen dokumentazioa (7.10 artikuluan azaldutako irizpideen arabera). g) Enpresaren “negozio-plana”, enpresa laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada.

Justifikazio-memorian puntu hauek jorratu behar dira:

a) Enpresaren jarduera eta egungo egoera. b) Covid-19ak enpresaren arlo desberdinetan sortu dituen arazoak (bere jarduera ekonomikoan izan duen inpaktua). c) Osasun krisiak sortutako egoerari aurre egiteko ekintzak, identifikatu direnak edo dagoeneko martxan daudenak (alderdi operatiboa eta finantzarioa landuz). d) Finantza-posizio garbiaren egoera. e) Finantza-hartzekodunen zerrenda, eta horietako bakoitzaren zorraren posizioa. f) Kanpoko adituen laguntza eskatzeko beharra eta arrazonamendua. g) Dirulaguntza honen xede den zerbitzuarekin lortu nahi diren helburuen azalpena.

Lehen fasea laguntza ebatzi eta 90 eguneko epean egin behar da, beranduenera 2021eko azaroaren 30erako. Bigarren fasea 1. fasea amaitzean egin behar da, beranduenera 2022ko urriaren 30erako.

Dokumentu hauek aurkeztu behar dira likidazio-eskaerekin batera:

a) Eginiko gastuen justifikazio-memoria eta gastu hautagarrien fakturak, kostuak banakatuta. b) Finantza-erakundeak diruz lagun daitezkeen gastuak ordaindu izanaren frogagiriak. c) Finantza-erakundearen egiaztagiria, kontu korrontearen titulartasuna eta zenbakia (IBAN) onuradunaren izenean daudela egiaztatzeko, baldin eta kontu korrontea aurretik adierazitakoaren desberdina bada.

Hasierako likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Onuradunaren abiapuntuko diagnostikoa, bai ikuspegi operatibotik eta bai ikuspegi finantzariotik. b) Ekintza Plan bat, gauzatu beharreko ekintza-multzoa barne hartzen duena eta abiapuntuko diagnostikoan oinarritua dagoena. c) Zorra birfinantzatzeko prozesuan enpresari aholkularitza eta laguntza emateko proposamena. d) Kronograma bat, Ekintza Planeko gauzatze-neurriak jasoko dituena.

Hasierako likidazio-eskaera aurkeztu behar da laguntza eman dela jakinarazi eta gehienez 3 hilabeteko epean, eta nolanahi ere, 2021eko azaroaren 30a baino lehen.

Azken likidazio-eskaerarekin batera aurkeztu behar da eginiko lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du behin proiektua gauzatu ondoren, eta informazio hau jasoko du:

a) Dagoeneko hasita eta gauzatzeke dauden ekintzak edo hobekuntzak, bai operatiboak eta bai finantzarioak, Ekintza (edo Bideragarritasun) Plan eguneratuan jasoko direnak. b) Zorraren birfinantzaketa: hasita dauden eta hasteko dauden ekintzak. c) Aurreko bi puntuetan jasotako ekintzen exekuzioaren behin betiko kronograma. d) Finantza-aholkulariak finantza-pasiboa birnegoziatzeko egindako laguntza-ekintzak eta planean jasotako neurriak gauzatzeko eskaini duen laguntza.

Azken likidazio-eskaera aurkeztu behar da proiektua amaitzen denetik gehienez 2 hilabeteko epean, eta nolanahi ere, 2022ko urriaren 30a baino lehen.

Bai, nahitaezkoa da 1. fasea eta 2. fasea gauzatzea. Bietako bat bukatzen ez bada, ez-betetzetzat joko da.

Baduzu beste galderarik?

Lagundu ahal dizugu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Euskal ETEen hiztegia

Hiztegi espezializatuan aurkituko dituzu euskal ETEarentzako hitz eta kontzeptu guztiak.
Etengabe kontzeptu berriak sortzen ditu eta lehendik daudenak eguneratzen ditu.

Horregatik, ezinbestekoa da berrikuntza horien guztien jarraipena egitea, bai kontzeptuen edukia, bai haiek izendatzeko terminoak ondo finkatuz, horiek espazio komun batean bilduz eta argitaratuz. Horrela, Industria Berriaren esparruan modu batean edo bestean lan egiten dugunok lan-tresna berri bat izango dugu, gure eguneroko zereginetan lagunduko diguna. Baliabide hori sortzeko, SPRI Taldeak lankidetzan jardun du Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia Unitatearekin, eta unitate horrek garatu du hiztegi hau.

 

Zer hitz edo kontzeptu nahi duzu?

icon down svg
//Euskal Enpresentzako Arreta Zerbitzua

Zertan lagun zaitzakegu?

Laguntzen bilaketa errazteko, zure proiektuan laguntzeko edo aholkulari espezializatuekin harremanetan jartzeko lan egiten dugu.