Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Adimen lehiakorra-ri
buruz jakin behar duzun guztia
Eskuragarri dauden txosten guztiak argitaratuta daude Basquetrade.eus webgunean (Adimen Lehiakorraren atalean) eta euskal enpresaren blogean (spri.eus). Bestalde, gurekin harremanetan jar zaitezke zure intereseko sektoreei buruzko txostenak bidal diezazkizugun eskatzeko.
Guretzat garrantzitsua da euskal enpresaren premia guztiak ezagutzea, BasqueTrade&Investment agentziak kontuan hartzen baititu bere kezka guztiak atzerriko merkatuei buruzko txostenak egiteko orduan. Gainera, enpresa batek azterketa pertsonalizatuak egin nahi baditu, agentziaren zerbitzuak kontratatu ditzake eskaerapean.
Adimen Lehiakorreko Unitateak merkatuei buruzko informazioa ematen dizu zure negozioari buruzko erabakiak har ditzazun, informazio sistema baten bidez. Informazio hori iturri kontrastatuetan oinarritzen da, beraizik prozesatuta eta egituratuta dago eta Euskadiren errealitatera egokituta, ahalik eta errazen aurki dezazun (txosten, ohar tekniko eta behatokien bidez) zure negozioak merkatu eta sektoreei buruz behar duen balio erantsiko informazioa.
Bai. Eskuratuko duzun informazioa guztiz doakoa da.