Euskara industrian
Albisteak 10 urria, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun
-
Etorkizun lehiakor baterako Adimen Aritifiziala izango da urriaren 22ko hizketa-gai ETEKIN Ekonomia Topaketan. 2025ean ETEKIN zikloaren bi saio egin ostean, (Donostian, martxoaren 26an eta Gasteizen, ekainaren 18an), urteko azken geltokia Bilbo izango da urriaren 22an. Bertan adimen artifiziala finantza- eta ekonomia-sektorea nola eraldatzen ari den aztertuko da, lehiakortasunari eusteko aukera eta erronka berriak sortuz. Eusko Jaurlaritzako Elixabete Garcia, Fagor Arrasateko Amaia Iñurria eta ADI-Data Center Euskadiko Alex Etxeberria izango dira hizlari saio honetan.
Adimen Artifizialari buruzko lau ikastaro eskainiko ditu Enpresa Digitalak euskaraz urriaren 20, 21, 23 eta 24an. 4.0 ekintzailea: Automatizatu, berritu eta eskalatu gaur bertan AArekin; Programatzailea izan gabe: esperimentatu eta sortu aplikazioak eta webguneak AArekin; Nola galdetu AAri erantzun erabilgarri eta egiazkoak lortzeko; eta Power BIrako sarrera: ikasi zure datuak bistaratzen eta aztertzen dira Enpresa Digitalak urrian euskaraz eskainiko dituen ikastaroak. Guztiak daude publiko profil anitzari zuzenduta herritar zein ikasle, langile zein langabe, profesional edo enpresari.
Zer da hizkuntzen-kudeaketa eta zergatik da garrantzitsua niretzat? Onlineko saioa Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaliten eskutik. Zure erakundean oraindik hizkuntzak kudeatzen ez badituzue, edo honetan “hasiberriak” bazarete, saio honetan gako nagusiak entzuteko eta bi kasu praktiko ezagutzeko aukera izango duzue: BRUSS (Durangoko industria enpresa) eta Sirimiri Servicios Socioculturales SL (Arabako gizarte sektoreko erakundea). Bi erakunde hauek hasi dira hizkuntzak modu planifikatuan, ordenatuan eta sistematikoan kudeatzeko lehen pausoak ematen eta ikasitakoa konpartituko dute gurekin.
“Erabilgarritasun” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Webgune edo programa informatiko baten egokitasuna, neurtzen dena kontuan hartuta erabilera errazten eta atsegin egiten duten hainbat ezaugarri, hala nola diseinua, edukiak, testuen irakurgarritasuna, informazioa erakusteko azkartasuna, erabiltzailearen beharrak asetzeko gaitasuna eta abar.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Emakume Zientzialarien argitan, Enpresa Digitalaren ikastaroa, Adimen Artifiziala eta PGP zifratze-sistema.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Udako Ikastaroak, Enpresa Digitala eta Adimen Artifiziala, BAIC eta Inklusio digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta Copilot ikastaroa, BIKAIN eta HARROBI ziurtagiriak, AMPO, Arabako Enpresen Foroa eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.