Euskara industrian
Albisteak 27 ekaina, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual
-
BIKAIN ebaluaziorako bigarren fasea abian, ebaluatzaileentzako prestakuntza deialdia ireki da. Dagoeneko EAEko sektore pribatuan BIKAIN ziurtagiria lortu nahi duten erakundeak ebaluatzeko 2025eko bigarren prozesuari ekin zaio. Prestakuntza jaso eta ebaluatzaile aritu nahi dutenek izena emateko aukera irekita dago. Bikain ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, eta erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du. Bikaineko ebaluatzaile izateak euskara kudeatzeko praktika onak ezagutzeko aukera ematen du, baita euskara eta kudeaketa aurreratua lotzen duen sarearen parte izatea ere.
‘Elgoibarko Lanbide Heziketak 125 urte: iragana, oraina eta etorkizuna’ uztailaren 3an, UIKen eskaintzaren barruan. Uda Ikastaro honek Elgoibarko Lanbide Heziketaren (LH) 125. urteurrena ospatzen du, bere historia, egungo eragina eta etorkizuneko proiekzioa aztertuz. LHk garapen sozioekonomiko lokalean duen eginkizunaren ulermen integrala sustatzea du helburu, bere ibilbidea, protagonistak eta egokitzeko gaitasuna baloratuz. Helburuen artean daude bere bilakaera aztertzea, funtsezko mugarriak aitortzea, komunitatearen harrotasuna bultzatzea, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko hezkuntza eta enpresa sektoreen arteko berrikuntza eta lankidetza sustatzea.
ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzen ikasteko aukera Enpresa Digitalaren eskutik, uztailaren 10ean. Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu. Azken urteotan, adimen artifizialak azkar egin du aurrera, eta, horri esker, makinekin interakzioan aritzeko modu berriak ezagutu dituzte erabiltzaileek. Bereziki, ChatGPTren teknologia oso tresna erabilgarria da aplikazio askotarako, hala nola bezeroarentzako arreta, testu-sorkuntza eta, are, laguntzaile birtualak. Hala ere, eraginkorra izan arren, ChatGPT erabiltzea erronka bat izan liteke adimen artifizialarekin ohituta ez dauden erabiltzaileentzat.
“Sentsore birtual” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Software-mota, eskura duen informaziotik abiatuta sentsore fisiko batek prozesatuko lukeen informazioa prozesatzen duena. Zenbait gailuren irakurketak behatzen ditu, eta aldagaien arteko erlazioa interpretatzen ikasten du. Mundu fisiko errealean ez bezala, simulazio-eredu batean sentsore birtualak nahierara jar daitezke. Esate batera, erradiazio handiko toki batean ezinezkoa da sentsore fisikoak nahi beste gerturatzea, erre egingo liratekelako; bada, kasu horretan sentsore birtualak erabil daitezke. Edo piezak elkarren ondo-ondoan dituen muntaia batean, adibidez, beharbada ez dago toki nahikoa sentsore bat jartzeko, eta hor ere balia daitezke. Beste arrazoi batzuk ere badira sentsore birtualak erabiltzeko, hala nola kostua eta fidagarritasuna.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Emakume Zientzialarien argitan, Enpresa Digitalaren ikastaroa, Adimen Artifiziala eta PGP zifratze-sistema.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Udako Ikastaroak, Enpresa Digitala eta Adimen Artifiziala, BAIC eta Inklusio digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta Copilot ikastaroa, BIKAIN eta HARROBI ziurtagiriak, AMPO, Arabako Enpresen Foroa eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.