sentsore birtual
- es sensor virtual
- en virtual sensor
Software-mota, eskura duen informaziotik abiatuta sentsore fisiko batek prozesatuko lukeen informazioa prozesatzen duena. Zenbait gailuren irakurketak behatzen ditu, eta aldagaien arteko erlazioa interpretatzen ikasten du.
Mundu fisiko errealean ez bezala, simulazio-eredu batean sentsore birtualak nahierara jar daitezke. Esate batera, erradiazio handiko toki batean ezinezkoa da sentsore fisikoak nahi beste gerturatzea, erre egingo liratekelako; bada, kasu horretan sentsore birtualak erabil daitezke. Edo piezak elkarren ondo-ondoan dituen muntaia batean, adibidez, beharbada ez dago toki nahikoa sentsore bat jartzeko, eta hor ere balia daitezke. Beste arrazoi batzuk ere badira sentsore birtualak erabiltzeko, hala nola kostua eta fidagarritasuna.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |