Euskara industrian
Albisteak 27 iraila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira EKIN Kooperatiba, Enpresa Digitala, Eusko Ikaskuntza, Euskarabildua eta AA etiko.
-

Buruileko azken IndeusBerrik atzo argitaratutako elkarrizketa dakarkigu gogora: Ekin kooperatibako Agurtzane Gerediaga eta Oscar Barañano solaskide. Enpresa Digitalak urriaren lehen egunerako antolatutako tailerra ere albiste da: Microsoft Copilot praktikan. Biharamonean, urriaren 2an hasiko da hiru egun iraungo duen Eusko Ikaskuntzaren XIX.kongresua, Elkartzen Gaituena leloarekin. Euskarabildua ere ate-joka dugu, urriaren 17an egingo da eta. Amaitzeko, hiztegiko kontzeptu berria: AA etiko.

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua: “Elkartzen gaituena”.Urriaren 2, 3 eta 4an egingo du Eusko Ikaskuntzak bere hitzordu nagusienetako bat, bere kongresua, alegia. Aurtengoa 19.a izango da eta Gasteiz izango da topagune. Euskal Herriaren jendartearen eta lurraldearen kohesioa hobetzeko Herri Itun baterako egingarriak izan daitezkeen proposamenetarako baldintzak sortu nahi ditu erakundeak kongresu honetakin. Martxan jarri behar diren politiken edo/eta hartu behar diren erabakien inguruko adostasun zabalak bilatuko ditu, guztion ongizatea hobetzeko, desberdintasunak murrizteko eta gizarte-kohesioa handitzeko. Halaber, eredu sozio-ekonomikoa birdefinitzeko eta ingurumen-jasangarritasunean oinarritutako ekonomia berri baterantz igarotzeko premian oinarritutako hausnarketa egingo da.

“Microsoft Copilot praktikan” tailerra urriaren 1ean Enpresa Digitalaren eskutik.Aurkitu ezazu Copilot PRO-ren potentziala, OpenAI eta Microsoft-ek abiarazitako plataforma berritzailea, indartsu GPT-4-rekin hornitua. Tailer intentsibo honen bidez, Copilot Pro-ren sekretuak argituko ditugu, bere funtzio garrantzitsuenak eta enpresa-ingurunean eraginkortasun eta sormenean izan dezakeen eragin iraultzailea azpimarratuz. GPT-4-ra esklusiboki sartzeko gaiak, Microsoft 365-ekin sinergiak, eta DALL-E 3-ren aurreratutako irudi-generazio gaitasunak sakonki aztertuko ditugu. Gainera, aztertuko dugu zehatz-mehatz nola desberdintzen den Copilot Pro beste aukera batzuetatik merkatuan, ChatGPT 3.5 doakoa barne, eta baloratuko dugu hileko inbertsioa tresna honetan zure negoziorako justifikagarria den ala ez.

Indeus Elkarrizketak – EKIN: “Euskara gure nortasun agiria da”.1963.urtean sortu zen Ekin Kooperatiba Zornotzan (Bizkaia) hamar bat lagunen ekimenez. Sei hamarkada igarota, dibertsifikazio eta nazioartekotze prozesuak tarteko, Euskal Herrian ezezik Indian eta Mexikon ditu ezarpenak eta 300dik gora langile hemen eta atzerrian. Automozioa, Aeronautika eta Energia dira enpresaren jarduneko sektoreak. Agurtzane Gerediaga, Pertsonen kudeatzaileak eta Oscar Barañano, Negozio-unitateko arduradunak ireki dizkigute enpresako ateak Indeus Elkarrizketa hau egiteko. Aurten egin da Ekin INDEUS Industriaren Euskal Plataformako kide, euskararen aldeko apustuan plataformako gainerako enpresekin batera indar gehiago egiteko asmoarekin. “Ekinen DNAn badago euskara bultzatzeko gogo eta indarra. Euskara gure nortasun agiria da.”

“AA etiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Joan den astean hasitako bideari jarraituz, alegia Adimen Artifizialarekin zerikusia duten kontzeptuak aintzat hartuz, gaur adiera berri bat aukeratu dugu. Hau da gure hiztegian jasotako Adimen artifizial etikoaren definizioa: Adimen artifiziala arau etikoak betez —oinarrizko eskubideak barne, hala nola eskubide moral bereziak, printzipio etikoak eta horiei lotutako funtsezko balioak— garatu, hedatu eta erabiltzea. AA fidagarri bat errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren hiru elementuetatik bigarrena da.

EUSKARABILDUA, urriaren 17an, “Artifiziala ez den teknologia” hizpide hartuta.Urtero bezala aurten ere Donostiako San Telmo Museoak hartuko du Euskarabildua jardunaldia datorren urriaren 17an. “Artifiziala ez del teknologia: datuen kudeaketa eta algoritmoen demokratizazioa” izango da ardatz nagusi: makinek pertsonak ordezkatuko gaituzten mamua nonahi dagoen aro honetan, adimen aritifizialaren eztandaren sasoian, teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriago aldarrikatzen dutenen ahotsak entzun behar ditugula dio jardunaldiaren aurkezpen-testuak.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.