Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 uztaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusaren 2. edizinoaren barritasun nagusia F2P Campus Academy izango da.

Lehen edizinoaren erantzun ona ikusita, datozen hile biotan Artium Arte Garaikideko Euskal Museoak hartuko dau topaketea.
f2p Campus araba alava gasteiz vitoria

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ramiro González Arabako diputadu nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak F2P Campus Vitoria-Gasteiz aurkeztu dabe, free-to-play bideojokoen munduko campus-azeleratzaile bakarra, aurten bigarren edizinoa beteko dauena. Lehen edizinoaren erantzun ona ikusita, datozen hile biotan Artium Arte Garaikideko Euskal Museoak hartuko dau topaketea.

Sektoreko nazinoarteko adituetako batzuk ekarriko ditu ekimenak Euskadiko uriburura, eta aitatzekoa da sektore horrek Espainian dagoeneko urtean 1.530 eurotik gora fakturau eta 6.000 personari baino gehiagori lana emoten deutsela. 11 herrialdetako 19 hautagaietatik aukeratutako 5 taldek, Kanadako, Finlandiako, Errusiako, Serbiako eta Espainiako talde banak, euren bideojoko-proiektuak garatuko ditue, aditu horreen eskutik eta Jon Beltrán de Heredia eta Raúl Herrero zuzendarikideen zuzendaritzapean, azken bi horreek Commandos bideojoko garrantzitsuaren sorkuntzan parte hartu dabelarik.

Gure ustez, holako ekitaldi bati esker, Gasteiz eta Euskadi erreferentziak dira bideojokoen industrian oro har eta free-to-play sektorean (jokatzeko ordaindu beharra eskatzen ez daben bideojokoak). Hori oso garrantzitsua da, etenbarik zabaltzen dagoan jarduera ekonomikoko nitxo bat dan neurrian, izan be, AEVI Bideojokoen Espainiako Alkartearen azterlanen arabera, 2021erako Espainia osoan 12.000 persona egongo dira sektore horretan lanean. Iturri horreen arabera, Euskadin gaur egun Espainiako industriaren guztizkoaren % 5etik gora fakturetan da, beste erkidego batzuen atzetik (Katalunia eta Madril dagoz buruan, alde handiagaz, eta jarraian, atzerago, Valentzia eta Andaluzia), Arabako campusaren antolamenduko arduradunek adierazo dabenez.

Ramiro González, Arabako diputadu nagusiak azpimarratu dau bideo-jokoen arloan dabizen gazteen talentua sustatu behar dala eta F2P Campus lako ekimen barritzaileak eredugarriak dira prestakuntza eta negozio arlo horretan Araba munduan jarten dabelako.

f2p campus vitoria gasteiz

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak sormenari lotutako arloak bultzatzeak dauen garrantzia nabarmendu dau: Kultura eta Sormen Industrien sustapenaren ikuspegitik abiatuta, Euskadiko erakundeetatik ahalegin bat egiten gabiz kulturearen mugetan egon diran sormenari lotutako arloak bultzatzeko. Diseinuaz, modaz, hizkuntzearen industriaz edota bideo-jokoez gabiz. F2P Campusa horren adibide da. Gainera, bideo-jokoen arloak aparteko garrantzia dauka, beste kultur arloetan eragiten dauelako. Bideo-jokoak egiteko irudigileak, diseinatzaileak, musikariak edota gidoilariak behar dira.

Alkateak kanpusaren lehenengo edizinoaren erantzun ona nabarmendu dau: Orain bigarren edizinoa egingo dogu eta badakigu kulturearen arloko industriaren eskutik datorrela etorkizuna, enplegua sortzeko eta ekonomia dinamizeteari begira. Gasteizen ekimen hau egitean mundu mailan sektore honek bere begiradea gure urian jartea lortu eta gure burua ezagutzera emoten dogu Europako eredu legez. Bide batez, kanpoko talentua erakarri eta bertakoa be indartzen dogu. Gasteiz bideojokoen egileentzat aukera-gune bezela sendotu nahi dogu. Gainera, F2P Kanpusean parte hartu eben taldeetatik bat gure urian geratu da lan egiten, azaldu dau Gorka Urtaranek.

Red Meat Games (Kanada), Tuokio (Finlandia), Unnyhog (Errusia), PWNRS (Serbia) eta Evil Zeppelin (Bartzelona) dira gaur euren bideojoko-proiektuak aurkeztu eta F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusean garatu behar dituen 5 taldeen izenak. Danetara, 11 herrialdetako 19 taldek hartu dabe parte hautaketa-prozesuan eta horrexek dira irabazle. Aurten kalidade handiagoa izan da lehen edizinoan baino, eta azken erabagia hartzeko lehia be estuagoa izan da. Finlandiako eta Kanadako zenbait hautagai izan ditugu aurten, eta guretzat hori topaketa honek nazinoarte-mailan urtebete eskasean lortu dauen erantzun onaren adierazgarri da, kontuan hartuta herrialde horreek erreferentzia dirala bideojokoen diseinuaren alorrean, adierazo dabe Gasteizko campuseko zuzendarikideek. Gainera, edizino honetan talde bi gehiagok parte hartuko dabe saio batzuetan. Batetik, Hunters of Magic talde bilbotarra, eta bestetik, Danimarkako beste talde bat.

Kontuak kontu, F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusak ekitaldi-agenda estua izango dau, datorren irailaren 26an azken Demo Day-agaz amaitu arte. Hasi, garagarrilaren 23an hasiko da, hitzordu bikotx baten eskutik. Goizean, Araba Ekinean ekimenagaz alkarlanean, Ekin Breakfast bat izango da, bideojokoen sektorean ekiteko moduaz berba egiteko; Campuseko zuzendarikideek parte hartuko dabe eta, besteak beste, Euskadin kokatutako proiektu biren adibideak jarriko ditue. Batetik, Hypeful Malagako taldea izango dogu, campusaren lehen edizinoan parte hartu eben taldeetako bat, urte-hasieratik egoitza Gasteizera aldatu ebenak eta dagoeneko Erdi Aroko uriguneko enpresen udal-haztegian lanean dabizenak. Bestetik, Hunters of Magic Bilboko enpresea be izango da tartean; euren arduradunek bertaratzen diranakaz konpartiduko dabe bideojokoen merkaduaz daben ikuspegia, kontuan hartuta merkatu horrek dagoeneko nabarmen gainditu dauela zinemearen eta ikus-entzunezko aisialdiko beste alternatiben merkadua. Hitzordua goizeko 09:30ean izango da Villasuso Jauregian, eta jente guztiarentzat edegia izango da; bertaratu nahi dabenek izena emon behar dabe aldez aurretik, Araba Ekinean ekimenaren webgunean: www.alavaemprende.com. Arratsaldean, lehen berbaldi edegia izango da. Berbaldiok campusaren iraunaldi osoan barrena antolatuko dira, campusera mentore lez datozen hemengo eta kanpoko adituen eskutik.

Sven Liebich izango da gonbidatua, Arteko lehendakariordea Social Point sektoreko enpresa nagusietako batean. Liebich sorkuntza-zuzendaria da, eta 1997tik The Settlers edo Lord of Ultima eta sektorean oso ezagunak diran beste bideojoko batzuk sortzeko prozesuan parte hartu dau. Garagarrilean, abuztuan eta irailean, berbaldiok Dendarabako Luis de Ajuria aretoan eta Sokaren Etxean egingo dira, ospe handiko personen parte-hartzeagaz, berbarako, Stephane Assadourian edo Eugene Yailenko, Arabako uriburuan bueltan daukaguzanak igaz bee gurean izan baitziran campuseko parte-hartzaileeakaz euren ezagutzak konpartiduten. Lehena Assassins Creed saga ospetsuaren sortzaileetako bat da, eta bigarrena, barriz, C.A.T.S., King of Thieves, Cut the Rope 2 eta beste bideojoko batzuen diseinugile burua izan zan. Mentore barrien artean beste aditu batzuk dagoz, esaterako Gerard Fernández Omnidroneko CEO eta fundatzailea, edo Carlos Coronado indie garatzailea.

Bigarren edizino honetan parte hartzen dabenek marketinez ikasteko aukerea izango dabe Tilting Point editore amerikar garrantzitsuaren eskutik, urtean 100 miloe dolarretik gorako funtsa daukana plataformetan bideojokoak sustatzeko.

Azkenik, Iñaki Amurrio arabarrak be parte hartuko dau F2P Campusean. Zeppelin TVko animazinoko burua eta Katsulako zuzendaria da, eta, horrenbestez, Laura Gallego idazlearen Memorias de Idhun ipuinean oinarrituta 2020an Neflixek estreinauko dauen animazino-sailaren arduraduna: Guretzat sano garrantzitsua da toki-industriaren eta campusaren artean sinergiak sortzea, lankidetza horreetatik ekimen edo proiektu barriak sor daitekezalako, animazinoa funtsezkoa baita bideojoko bat abiarazoteko prozesuan, Raúl Herrerok azpimarratu dauenez.

F2P Campus Academy

F2P Campus Vitoria-Gasteiz campusaren bigarren edizinoaren barritasun nagusia F2P Campus Academy izango da. Idea sortu da gazteen artean bideojokoen industriagaz bat egin nahi daben bokazino barriak sortzeko asmoagaz, hainbat alorretan profil espezializatuen preminea handituz doala kontuan hartuta. Jente guztiarentzat edegitako tailer horretara bertaratzen diranek euren lehen bideojokoa egin ahal izango dabe, aldez aurretik ezelako ezagutzarik ez badabe be. Tailerra datorren irailaren 21ean egingo da Sokaren Etxean, baina lehenago, garagarrilaren 25ean, lehen tailer pilotu bat egingo da, Euskaltel Fundazinoak antolatutako Euskal Encounterraren esparruan.

F2P Campus Vitoria-Gasteiz Eusko Jaurlaritzeak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatutako eta BIC Arabak koordinautako ekimena da. Edizino honetarako babesle pribatu garrantzitsuak be izango ditu, besteak beste, Euskaltel Fundazinoa, Vital Fundazinoa, ENTI Bartzelonako Unibersidadeari atxikitako bideojokoen Unibersidade Eskolea edo Amazon.

+info: www.f2pcampus.com

Free-to-play games campus accelerator Vitoria-Gasteiz

 

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
ALOECEUTICALS: El cuidado más natural 18 Marzo, 2024 Ekintzailetza
ALOECEUTICALS: “Zaintzarik naturalena”
Irakurri gehiago
Cybosense 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Cybosensek biharko gizarte digitalerako bidea errazten du
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Barne-ekintzailetzarako programa bat jarri du martxan COIIAk Araban
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak