Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 otsaila, 2021 Ekintzailetza

Zazpi enpresa berrirekin itxi du pasa den urtea Garaia Parke Teknologikoak

"PTGaraiak ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen jarraitzen du, sareen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, Debagoienarentzat garapen ekonomiko eta sozial iraunkorra eta kalitatezkoa lortzeko helburuarekin".
PT GARAIA

Garaia Parke Teknologikoarentzat “urte zaila” izan den arren, larrialdi-egoerari eta konfinamenduari “aurre egitea” lortu diotela azaldu dute, eta proiektu, ekitaldi eta zerbitzu berriak sortu dituztela.

Batzar Orokorraren ekitaldia aurrez aurre eta era telematikoan jarraitzeko aukera izan dute bazkideek. Balantzeari erreparatuta, 2020an, zazpi enpresa-jarduera berri sartu dira PTGaraian (DosSetenta, Erabat, Generali, Mikros, SILO, BerEKIN eta B-Lokal) eta horiei beste bi enpresa berri batu zaizkie 2021ean (A+G, Prakagorri).

Bestetik, Idurre Albizu Garaiako Negozio Garapeneko arduradunaren arabera, 239 ekitaldi egin dituzte (aurrez aurrekoak, telematikoak eta hibridoak) eta 7.800 lagunek parte hartu dute horietan.

“PTGaraiak ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen jarraitzen du, sareen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, Debagoienarentzat garapen ekonomiko eta sozial iraunkorra eta kalitatezkoa lortzeko helburuarekin”.

Hala, aurten ere, ekitaldietarako espazio guztiak formatu hibridora egokitu eta areto eta lan-espazio berriak prestatuko dituztela aurreratu du.

www.ptgaraia.eus

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak