Zatoz Ekintzailetzaren Azokara! Sarekin
Bizkaiko ekintzailetzarekin zerikusia duten eragile guztien arteko topagunea izango da Ekintzailetza Azoka. Topagune horren bidez, enpresa sare bat sortuko da, sinergiak sustatuko dira eta prestakuntzaren zein ekintzailetzaren egungo egoerari buruzko ezagutza zabalduko da
Ekintzailetza Azoka Prestik enplegu azokarekin batera egingo da: Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu eta finantzatuko du, eta planifikatu, kudeatu eta koordinatu, berriz, sail horrek sustatutako DEMA-Enpresa Garapenak, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak.