Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 ekaina, 2023 Up Euskadi Bind 4.0 SME Connection Start up

BIND 4.0 SME Connection egitasmoari esker ETE-ek startupekin berritu dezakete

SME Connection-ek beste deialdi bat ireki du, digitalizazioa eta berrikuntza euskal enpresaren elementu estrategikoetarako, startup-ekin berrikuntza eginez.
BIND 4.0 SME Connection - ETE-entzako deialdia
BIND 4.0 SME Connection - ETE-entzako deialdia

Bi edizio arrakastatsu izan ondoren, BIND 4.0 SME Connection berrikuntza irekiko plataforma finkatu egin da Euskadiko industriaren sektoreko ETE-etan eraldaketa digitalaren bultzatzaile gisa. Orain hirugarren edizioa abiaraziko da, programan parte hartu nahi duten ETE-entzako deialdia egingo baita. 4.0 Industriaren buru izan nahi duten enpresa txiki eta ertainek, startup berritzaileen laguntzaz, ekainaren 12tik uztailaren 14ra parte hartzeko eskatu ahalko dute Klusterraren Antolakunde Dinamizatzaileen (KADak) eta enpresa-elkarteen bidez.

 BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatua da, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu zuen SPRI taldearen eta Up!Euskadi plataformaren bitartez. Gaur egun hiru ekimen ditu industriaren eta euskal administrazioaren digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko: Bizkortze eta Berrikuntza Irekiko BIND 4.0 programa, korporazio-enpresa handien laguntzaz; BIND 4.0 SME Connection, ETEak eta startup disruptiboak konektatzeko; eta BIND 4.0 GovTech, sozietate publikoak startupekin harremanetan jartzeko ekimena. 

 

Industriaren erronka berriei erantzutea

40 ETE-ek eta 35 startupek baino gehiagok parte hartu dute aurreko bi edizioetan, eta konponbide teknologiko berritzaileak jarri dituzte abian honako arlo hauetan: elikadura, automozioa, eraikuntza, energia, ekipamendua, ingurumena, manufaktura aurreratua, makina-erreminta eta siderurgia. Helburua da industriaren eraldaketa digitalean aurrerapausoak ematea eta lehiakortasuna hobetzea.

Digitalizazioa eta berrikuntza enpresaren elementu estrategiko bihurtzea oso beharrezkoa da teknologia berrien aurrerapen azkarra kontuan hartuta eta AAk (adimen artifiziala) izan duen bilakaerari eta industrian duen goranzko eraginari erreparatuta. Izan ere, panorama etengabe aldatzen ari da, eta hirugarren edizio honetan BIND SME Connection teknologia berrien bultzatzailea da. Bigarren edizioan guztira 118 startup aurkeztu ziren 211 proiekturekin ETE-en 11 erronka sektoriali erantzuteko. 

 

Zer aurki dezake ETE batek BIND 4.0 SME Connection egitasmoan?

BIND 4.0 SME Connection programan parte hartzeak onura asko ematen dizkie ETE parte-hartzaileei, besteak beste, honako hauek:

  1. Zure enpresako erronka teknologikoei erantzun pertsonalizatua aurkitzea, sektorean zure lehiakortasuna hobetzeko.
  2. Zure negozioan konponbide aitzindariak aplikatzea, startup berritzaileekin lankidetzan jarduteari esker.
  3. Azken teknologiak sartzean etengabeko hobekuntza eta berrikuntzako gaitasun berriak garatzea eta negozio-aukerak gehitzea. 
  4. Nazioarte-mailan berrikuntza irekiko ekosistema handienaren kide izatea eta talentu onenera nahiz teknologiarik disruptiboenetara iristea

 

Ezagutu BIND 4.0 SME Connection programaren faseak

ETE-entzako BIND 4.0 ekimenak urtean deialdi bat egiten du, eta urtean zehar fase desberdinak daude. Hona hemen fase horiek:

  • ETE-entzako deialdia: klusterren eta enpresa-elkarteen laguntzaz industriaren buru izateko ETE partaideak hautatzea (ekaina-uztaila).
  • ETE-en erronka teknologikoak definitzea: ETE-ek klusterren eta elkarteen bidez eraldaketa digitalerako eta berrikuntzarako beren beharrak planteatzen dituzte (iraila-abendua).
  • Startup-entzako deialdia: startupek deialdi irekiaren bidez proposatutako erronka bakoitzean izena eman dezakete (urtarrila).
  • Hautaketa eta matching prozesua: konponbiderik onena proposatu duten startupak hautatzea eta ETE batekin edo batzuekin kontratuak egitea (otsaila-maiatza).
  • Programa eta proiektuak garatzea: ETE-en eta startupen artean lankidetzan jardun eta baterako proiektuak abian jartzea (maiatza-abendua).

BIND 4.0 SME Connection egitasmoan parte hartzearen onura guztiak nahiz kasu arrakastatsuak ezagutzeko eta nola parte har dezakezun jakiteko sar zaitez hemen.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
22 apirila, 2024 Up Euskadi
Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak