UBYKO solución
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 9 otsaila, 2024

Ubyko, ‘azken miliako’ logistika hobetzen duten biltegi adimendunak

Euskal enpresa gazteak erabilera mistoko eta erabat automatiko den lehen sistema garatu du, bai ‘click & colllect’-erako, bai kutxazain automatiko baten bidez produktuak saltzeko.
-

Produktuen eskaera hangiagoa denez, gero eta kolapsatuta daude hiriak. Kontsumitzaileek entrega-denbora laburragoak eta kostu altuagoak dituen zerbitzua eskatzen dute, eta sektore logistikoko enpresentzat baldintza hauek betetzea zaila da. Ubykotik esan digutenez, “Smart Cityren logistika berriak kontsumitzailearengandik gertu biltegiratzea eskatuko du, kontsumitzailearengandik gertu dauden merkataritza-lokaletatik bidalketa laburrak eta azkarrak egiteko”.  

Hamarkada honetan, logistikari aplikatutako Adimen Artifizialak zehaztasun handiz iragarri ahal izango du zer kontsumituko dugun, eta, Europan, leku asko dugu hutsik dauden merkataritza-lokaletan: Ubyko enpresak 24/7 sistema automatiko bat eskaintzen du, hain zuzen, kutxazain automatiko baten bidez hiri-logistika berri horiek posible egiten dituena.

Enpresa asko gai dira hiriko eremu bakoitzean zenbat salduko duten aurresateko; horrela, askoz eraginkorragoa da energiari dagokionez, aurreratzea eta bildutako produktuak azken kontsumitzailearen hurbileko nodoetaraino sartzea. Horri esker, askoz denbora gutxiagoan bidal daitezke, eta, gainera, zerbitzua hobetzen zaio bezeroari.

Belaunaldi berriei ez zaie axola zer erosiko duten aldez aurretik jakitea, horrek zerbitzu hobea badakar; IArekin lortuko duten onuretako bat hiri-logistika hobetzea da, entrega azkartzearekin batera”.

Sistema bakarra da munduan. “Orain arte kutxazain automatikoak garatu dira, klik&collect-erako soilik. Guk hiriguneko merkataritza-lokaletan biltegiratzeko ere pentsatutako irtenbidea merkaturatu dugu“… Baina, nola egiten dute?: Ubyko hirian sartu ditu orain arte industria-sektorearentzat lan egiten zuten robotak. “Ohituta gaude robotak ibilgailuak egiten ikustera, baina robotikaren aroan sartu gara zerbitzu gisa. Robotika funtsezkoa izango da smartcity-an, hiri iraunkorragoak ahalbidetzeko, gure banakako logistika gauzatzeko tresnak emango dizkigulako”.

Ubyko ordezkariek ecommercerako soilik pentsatutako nodo automatikoak ez direla argitzen digute: “hurbileko merkataritzari edo tokiko ekoizleei zerbitzuak eman diezazkiekete bezeroei emateko. Partikularrek ere erabil ditzakete kontsigna edo objektu nodo gisa erabiltzeko”.

Une honetan, Ubyko lehen ‘UB1’ modeloa merkaturatzen hasi da, eta Correosekin elkarlanean ari da teknologia hori bere bulegoetan ezartzeko.

info+: ubyko.com 

UBYKO equipo

Lotutako albisteak

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

Voon  Sports,  teknologia  adimenduna  duen  kirol  entrenamenduaren  irtenbidea
13/10/2025 Nazioartekotzea

Voon Sports, teknologia adimenduna duen kirol entrenamenduaren irtenbidea

Donostiako konpainiak kirolarien entrenamendu teknikoa eta kognitiboa hobetzen duten gailuak eta app propioa garatzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.