Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 ekaina, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

SPORTEK HUBek Sports-Tech proiektuak dituzten ekintzaile eta startupentzako lehenengo deialdia egin du

Datorren uztailaren 22ra arte aurkez daitezke kirol digitalaren, osasunaren, nutrizioaren eta ongizatearen, kirol-eremu adimendunen, kudeaketaren eta material berrien arloetan konponbideak ematen dituzten proiektuak.
Sportek HUB

Sportek Hub kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologia guneak Sportek Hub 2022 deialdia, lehenengoa, jarri du abian. Deialdia zabalik egongo da ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean, jarduera fisikoaren eta kirolaren industrian proiektu berritzaileak dituzten Gipuzkoako ekintzaileei eta startupei zuzenduta.


Lehenengo edizio honetarako, Sportek Hub ekimenak jarraian adierazten diren arloetan aplikatu daitezkeen proiektu teknologikoak aukeratuko ditu. Arloak dira kirol digitala, jarduera fisikoa, osasuna, nutrizioa eta ongizatea, kirol-espazio adimendunak, kudeaketa eta material berriak.
 

Sportek Hub ekimena sustatzen duten erakundeak arduratuko dira lehenengo edizio honetako enpresa-proposamenik onenak aukeratzeaz.

Sportek Hub Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kirolaren eta Ekonomiaren Sustapenaren/Ekintzailetzaren arloetatik), Eibarko Udalak, Donostiako Udalak, Real Sociedad Fundazioak eta SD Eibar Fundazioak, BIC Gipuzkoa organo kudeatzailea dela, abian jarritako ekimena da, kirolaren industriari hazten laguntzeko eta industria horren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.  

Lotutako albisteak

F2P campus demo day Vitoria-gasteiz 25 iraila, 2023 Ekintzailetza
F2P Campus munduko Free-To-Play bideojokoen lehen campusak amaiera eman dio bere 4. edizioari azken Demo Day batekin
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 21 iraila, 2023 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Re4dy 21 iraila, 2023 Ekintzailetza
RE4DYk industriari jasangarriagoa eta lehiakorragoa izaten laguntzen dio, datuen kudeaketa digitalaren bidez
Irakurri gehiago
Carlos García, coordinador principal del Instituto Politécnico de la Universidad de Mondragón; Lander Beloki, decano de la Facultad de Empresariales de Mondragon Unibertsitatea, y Nuria Agirre, directora de Gestión Social de LABORAL Kutxa, son las personas que han firmado este convenio 19 iraila, 2023 Ekintzailetza
Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentu gazteak trebatzeko hitzarmena sinatu dute
Irakurri gehiago
Cultzyme Equipo 15 iraila, 2023 Ekintzailetza
Cultzymek biorreaktore adimendunak ekoizten ditu elikadura eta farmaziaren sektoretarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak