Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 iraila, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“RELEVO” programa Araban: negozio eskualdaketak eta salerosketak Zerbitzuen sektorean

Programa horrek doako laguntza pertsonalizatua eta konfidentziala eskaintzen die beren negozioa eskualdatu nahi duten pertsonei, eta baita ere enpresa bat erosi eta enpresa horri jarraipena eman nahi dieten ekintzaileei.
relevo alava camara de comercio

Arabako Foru Aldundiak eta Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak bultzatu eta gidatutako Zerbitzuen sektoreko RELEVO programak helburutzat du ZERBITZUEN sektoreko enpresa/saltoki arabarren eskualdaketak erraztea.

Programa horrek doako laguntza pertsonalizatua eta konfidentziala eskaintzen die beren negozioa eskualdatu nahi duten pertsonei, eta baita ere enpresa bat erosi eta enpresa horri jarraipena eman nahi dieten ekintzaileei.

 

ZURE NEGOZIOA TRANSMITITU NAHI BADUZU…

» Helburu hori iristeko jarraitu beharreko bideari buruzko aholkularitza.
» Balizko erosleen bilaketa aktiboa.
» Komunikazio-plana egiteko laguntza.
» Negozioaren salmenta-txostena egiteko laguntza.
» Negozioaren balorazio ekonomikoa egiteko laguntza.
» Transmisioa ixteko prozesuan zehar behar duzun laguntza.

 

NEGOZIO BAT EROSI NAHI BADUZU…

» Negozioen bilaketa aktiboa profil profesional bakoitzaren arabera.
» Aukeratutako negozioaren bideragarritasuna aztertzeko aholkularitza.
» Enpresa-plana eta plan ekonomiko-finantzarioa egiteko laguntza.
» Transmisioa ixteko prozesuan zehar behar duzun laguntza.
» Enpresa berria martxan jartzeko behar duzun laguntza.

Informazio+: www.camaradealava.com

Izen ematea: RELEVO ZERBITZUAK

 

Lotutako albisteak

Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak