Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 Marzo, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

RE-RUB, Foam-surfing eta Diverse hautatu dituzte 2021eko Wanted-en bigarren deialdian

"Lagundu egin behar diegu beren ideiak aurrera atera ditzaten eta horiek gure udalerrian gauzatu daitezen”
Wanted Getxo

RE-RUB, Foam-surfing eta Diverse proiektuak, ordena horretan, aukeratu dituzte praktikara eramateko 2021eko Wanted Lehiaketaren bigarren deialdian. Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Gazteria Zerbitzuek, biek batera deitutako lehiaketara aurkeztu diren sei proposamenetatik hiru aukeratu dira eta diru kopuru hauek jasoko dituzte euren proiektuak errealitate bihurtzeko: 9.350€ (RE-HUB), 9.789€ (Foam-surfing) eta 859€ (Diverse). “Wanted”ek 18 eta 30 urte bitarteko gazteen proiektuak babesten ditu.

Gonzalo Ayo Gazteria Zerbitzuko zinegotzi arduradunak azpimarratu duenez, “gazteei ekintzailetza-aukerak eta sormen-espazioak eskaintzen jarraitu behar dugu, etorkizuneko profesionalak eta sortzaileak direlako. Sormena sustatzea eta asmo handiko proiektuen alde egitea modurik onena da getxotarren talentua atxikitzeko. Horregatik, lagundu egin behar diegu beren ideiak aurrera atera ditzaten eta horiek gure udalerrian gauzatu daitezen”.

 

RE-RUB

Jon Guisasola Uriartek, Gonzalo Pardo Isasik eta Gabriel Coca Fernándezek sustatuta, proiektuaren helburu nagusia da gizarteak sortutako hondakin plastikoei bigarren bizitza bat ematea. Estrusio- eta injekzio-prozesu baten bidez eta diseinu-oinarri batekin batera, ekonomia zirkularrean oinarritutako emaitza bat lortuko da. Sustatzaileek adierazi dutenez: “Horrela, plastiko birziklatuz egindako hiri-altzariak sortuko ditugu, kanpokoak zein barrukoak. Gure produktuen ezaugarri nagusiak, alde batetik, diseinua izango dira, birziklapenetik eta jasangarritasunetik abiatuta sortutako piezei balio erantsia ematen diena eta, bestetik, mantentze-lanetako saldu ondoko zerbitzu bat, non gure produktuen elementuetako batek kalteak jasango balitu, higaduragatik edo hausturagatik, kaltetutako pieza baino ez da ordeztuko, eta pieza hori berriro birziklatuko da, berrerabiltzea sustatzeko eta hondakin gehiago ez sortzeko”.

 

Foam-surfing

Proiektu hau Luis eta Tatiana Martínez de las Rivas Álvarezek sustatzen dute, eta mugikorrerako webgune eta aplikazio bat sortzean datza, surflarientzako hiru funtzionalitate nagusi (eta antzekoak) izanik:

* olatuen aurreikuspena askoz ere zehatzagoa izatea, munduko hizkuntza nagusietan emanez.

* hondartza bakoitzaren gida bat sortzea: hareatza bakoitzaren ikuspegi osoa ematen duen xehetasuna eta mapa erakusten dira, Facebookeko profila balitz bezala, bertan hondartzaren informazio guztia emanez. “Mapa hau Google Maps-en antzeko mapa da eta arroka arriskutsuen, korronteen, olatu-punten, (zaintza-zerbitzurik badago) sorosleen eta abarren kokapena erakusten du. Halaber, zer olatu mota aurki daitezkeen eta zer zailtasun dauden azaltzen du, surflariek espero dutenarekin bat datorren egiaztatu ahal izateko”, diote.

*hondartzatik gertu surfaren industriarekin zerikusia duten negozioak erakustea: surf eskolak, dendak, ostatuak, shaper-ak; web/aplikazioan promozionatu ahal izateko kuota bat ordainduko dute.

 

Diverse

Asociación Estudiantil Junior Empresa Riven elkartea dago ekimen honen atzean. Bizkaiko moda, kultura, artea eta entretenimenduaren arloan jende gazteak egiten duen lana ikusarazi nahi du, eta, ondoren, Euskal Herri osora zabaldu. “Gazte sortzaileen artean loturak sortzea eta baterako sorkuntza erraztea bilatzen dugu, bai eta haien lana ikusaraztea eta haientzako edukia sortzea ere”, ziurtatu du.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
Flybble Drones Soccer 13 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Flybblek Drone Soccer Euskadira hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak