Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 otsaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Orekan Sakonduz – BEAZ-ek Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren inguruko ideien Lehiaketa jarri du abian

Lehiaketak Itsasoa eta Irristaketa industriaren merkaturatzea eta garapena sustatzea eta kalitate handiagoa eta jasangarriagoak diren produktu eta prozesuak proiektatzea du helburu.
Deslizamiento Ideas Bizkaia

Orekan Sakonduz / BEAZ Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren lantaldeak, Deustu, Mondragon eta EHU Unibertsitateen laguntzarekin, Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa inguruko ideien lehiaketa zabaldu du:

¨Itsasoa eta Irristaketa Innovation Comp¨, surfaren, belaren, nautikaren, skatearen eta beste kirol batzuen industrien osagarriak, ekoizpen-prozesuak, produktuak edo zerbitzuak hobetzeko ideiak.

Lehiaketak Itsasoa eta Irristaketa industriaren merkaturatzea eta garapena sustatzea eta kalitate handiagoa eta jasangarriagoak diren produktu eta prozesuak proiektatzea du helburu. Unibertsitateko berrikuntza irekiko prozesuak enpresara gerturatzeko asmoa du, helburu bikoitzarekin: batetik, unibertsitateko ikasleentzat profesionalki landu daitekeen sektore bat dela agerian jartzea; eta, bestetik, berrikuntza hori etorkizuneko enpresa ekimenetan edo produktu berritzaileetan eraldatzea, egungo industriak barnera ditzakeenetan.

EHUko, Mondragon Unibertsitateko, eta Deustuko 3. eta 4. mailako ikasleek eta masterretako ikasleek har dezakete parte, nahi duten adarretakoek.

Hurrengo alderdiak hartuko dira kontutan:

  • Ideia berritzailea izatea.
  • Proiektuaren aurkezpena eta irudia.
  • Itsasoa eta Irristaketa sektorearen garapenari ekarpena egitea.
  • Erosotasun handiagoa eskaintzea erabiltzaileei.
  • Proiektua praktikoa izatea.
  • Proiektua merkatuan abian jartzeko egon daitekeen zailtasuna.
  • Proposaturiko soluzioa modu argian azaltzea.
  • Taldeak diziplina anitzekoak izatea.
  • Aztarna ekologikoa.

3.000 euroko saria banatuko da hiru proiektu onenene artean. Gainera, talde irabazleak tutoretza / aholkularitza jasoko du proiektuarentzat, Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa sektoreko enpresen eskutik.

Izena emateko epea irekita egongo da 2022ko otsailaren 28ra arte.
Argibide HEMEN

Lotutako albisteak

BIND SME Connection 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez
Irakurri gehiago
ERALDALAN Impact Hub Donostia 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa
Irakurri gehiago
LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak