Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 Azaroa, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Naiz Fit, arropa-neurri egokia aurkitzeko algoritmoak

Euskal startupak modako markei zuzendutako B2B soluzioak eskaintzen ditu

Arroparen neurria aukeratzean izandako hutsegiteak dira arropa online erostean gertatu ohi diren itzulketen arrazoi nagusietako bat. Kontsumitzaileen erosketa-esperientzia gaiztotzen duen eragozpena ez ezik, erantsitako kostua dakarkie markei. Naiz Fit neurrien hautaketa hobetzeko eta aldi berean online salmentan diharduten denden mesedeko informazioa biltzeko soluzioak garatzen dituen enpresa gazte gipuzkoarra da.

Borja Cembrero eta Sara López ekintzaileek bultzatuta, startupak pertsona bakoitzaren neurri zehatzak lortzea ahalbidetzen duen sistema sortu du, erabiltzaileak emandako informaziotik, datu estatistikoetatik eta machine learning teknologien erabileratik abiatuta. Soluzioa marka bakoitzaren salmenta-atarian txerta daiteke, gomendio-emaile gisa, eta datuak aztertzeko plataforma bat ere eskaintzen die arropa-markei, produktuak bezeroen lehentasunetara eta ezaugarri anatomikoetara egokitzeko aukera izan dezaten.

“Markei eskaintzen diegun aplikatiboa beraien online dendetan txerta daiteke”, adierazi du Borja Cembrero Naiz Fiteko CEOak; “informazio horretaz baliatuta, datuak aztertzeko palataforma bat elikatzen dugu, eta honi esker, markek zehaztasun osoz jakin dezakete nolako harremana duen bezero-profil bakoitzak neurriekin, zeintzuk diren ongien funtzionatzen duen arropek edo noiz agertzen den neurrien inguruko arazoren bat”. Soluzioak itzulketak azkarrago kudeatzeko sistema bat ere atxikia du, eta honen laguntzaz, itzulketak murrizteko informazio baliagarria lor daiteke.

Datu horiek guztiak sentiberak direnez gero, haien teknologiak “diseinuaren pribatutasuna” du ardatz. Sistemaren egitura pertsonen pribatutasuna erabat babesteko moduan sortua da, eta startupek edo markek ez dute bezeroen neurrietarako sarbiderik. “Informazioa zenbaki bati lotuta jasotzen dugu, ez pertsona baten izenari lotuta, eta sistemak neurri egokia esleitzen duenean, online dendara bidaltzen du, baina pertsonaren neurriak bistaratzeko aukerarik gabe”, argitu du startuparen sortzailekideak. Sistemak informazio hori modu anonimoan eta agregatuan eskaintzen du erosketa-esperientzia hobetzeko.

Startupak urte hasieran ekin zion soluzioa eskaintzeari eta egun 14 markarentzat lan egiten du. Momentuz, estatuan lan egiten dute, baina harremanetan hasiak dira dagoeneko Estatu Batuetako, Latinoamerikako eta Europako hegoaldeko bezero potentzialekin. Horregatik, 2020ra begira, nazioartekotzen hastea izango da enpresaren helburu nagusietako bat.

Ecommerceko ildo horrez gain, Naiz Fitek uniformeak edo laneko arropa hornitzeko zerbitzu espezifikoa garatu berri du bezero handiak dituzten enpresa hornitzaileentzat. “Hauen kasuan, oso lan luze eta gogorra da langile guztien arroparen neurriak lortzea”, ziurtatu du Borja Cembrero, “eta horren harira, gure gaitasunek, enplegatuen neurriak hartzen laguntzeaz gain, uniformeak hobetzen ere laguntzen du bildutako datu horien arabera”. Egun, soluzioaren testa egiten dihardute arropa profesionalaren arloko hiru hornitzaile handirekin batera.

Startupa 2017an sortu zen Spri Taldearen eta BIC Gipuzkoaren babespean, enpresa berriei laguntzeko Ekintzaile programaren bitartez.

Lotutako albisteak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak