Mondragon Unibertsitatea
Ekintzailetza
Albisteak 19 urria, 2025

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko
-

Mondragon Unibertsitateak programa bat jarri du abian, ekonomia zirkularraren esparruan ekintzailetza-proiektuak sustatzeko, ekonomia soziala eta produkzio- eta kontsumo-modu jasangarriagoak bultzatzeko helburuarekin. Berrikuntzan eta ekintzailetzan liderrak diren Espainiako hiru hiritan gauzatu da programa: Bilbon (Bilbao AS Fabriken), Bartzelonan (Barcelona Circularren) eta Arrasaten (Hirekinen). Bestalde, Espainiako Gobernuaren Ekonomia Zirkularreko EBEPEaren laguntza izan du.

Mondragon Unibertsitateak bultzatu du proiektua: Enpresagintza Fakultateak eta horren nazioarteko ekintzailetza-sareak (Mondragon Team Academyk) eta Goi Eskola Politeknikoak.

 

GAMA, DUARA ETA ARKCUTT: HIRU PROIEKTU EKINTZAILE IBILBIDEAN

Co-op ibilbidearen lehen edizio honetan, hiru ekintzailetza-proiektuk —Gama, Duara eta Arkcutt— hartu dute parte, eta ibilbideko geraleku guztiak bisitatu dituzte.

Kontsumo osteko hondakinei (batez ere kostu txikiko jantzien produkzio azkarretik datozen ehunei) balioa ematen dien startupa da Gama, eta altzari, helburu arkitektonikoetarako plaka eta dekorazio-produktu bihurtzen ditu.

Duara, berriz, berrikuntza jasangarriko agentzia bat da, ehun-hondakinen berrerabilera sustatzen duena, material eta produktu berri bihurtuz, bigarren bizitza bat emateko eta sektorearen ingurumen-inpaktua murrizteko.

Arkcutt, bestalde, leinnerrek bultzatutako proiektua da. Pieza pertsonalizatuak fabrikatzen ditu, materialak mozteko edo grabatzeko potentzia handiko laser-izpi bat erabiliz. Horren plataforma digitalari esker, bezeroek berehala lor dezakete aurrekontua, eta itxarote-denbora murriztu.

 

IBILBIDEA

Ibilbidean zehar, beren garapen-beharrak identifikatzen aritu dira, eta bertatik bertara ezagutu dituzte nodo bakoitzak eskaintzen dituen gune, zerbitzu eta laguntzak, beren proiektuek behar duten estadiorantz jo dezaten beren bilakaeran.

Lehen geldialdia Bartzelonan egin da, Barcelona Circular (BAC) eraikinean, zeina erreferentzia baita berrikuntza arkitektonikoan eta jasangarritasunean. Egunean zehar, taldeek gertutik ezagutu dituzte teknologiak eta irtenbideak, eta taldeen eta ekosistemako eragileen arteko bilera labur eta txandakakoetan hartu dute parte, baita finantzaketa-mahai batean ere. 

Bigarren etapa Arrasaten garatu da, HIREKINen, industria-kooperatiben berrikuntzako gune berrian. Bertan, XRL (Exploitation Readiness Level) tresna sakon landu dute; Otaloran —Mondragon Taldea—, ingurune pribilegiatu batean, diseinatu dute proiektuaren barruan, laguntza teknikoa eta metodologia kooperatiboak konbinatuz. Tresna horren bidez, proiektu ekintzaileak hainbat arlotan ebaluatzen dira, hala nola manufakturan, negozioetan, komunikazioan, inpaktuan, inbertsioan eta teknologian, proiektu bakoitzaren behar zehatzak identifikatzeko eta proiektuak hobetzeko beharrezko ibilbidea diseinatzeko.

Ibilbidea Bilbon, BBFn, amaitu da: Social Factory ekimena, ekintzaileei laguntzen dien Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateko programa, ezagutu dute eta elkarrizketan aritu dira Konfekoopekin (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin) eta Seed Capital Bizkaiarekin (Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailari atxikitako sozietatearekin). Azkenik, BAT dorrea bisitatu dute, eta As Fabrikera joan dira.

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.