Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 urria, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

LEADERS IN TECH: 4.0 talentua Adimen artifizialean, Konputazio Kuantikoan, Blockchain eta Zibersegurtasunean

Startup, enpresa, entitate eta erakundeek bere azken aurrerapenak eta erabilera-aukera berriak aurkeztuko dituzte: 2020, azaroaren 6a.
Leaders in Tech

Adimen artifiziala, konputazio kuantikoa, blockchain eta zibersegurtasuna, gure ekonomia eta gizartea eraldatzen ari diren 4 oinarrizko teknologia digitalizazio eta berrikuntza-prozesuetan.

Gaur egun, industria teknologikoa kultura eta ezagutza transmititzeko bide nagusia da, aldaketa sakonagoak eragingo dituena, eta honekin lotuta, eskari digitalei eta bai berrikuntza zein ekintzailetza kultura zientifikoari buruzko oinarri berriak finkatuko dituena:

  • Zeintzuk dira teknologia honen garapenaren azken aurrerapenak?
  • Zer erabilera-aukera eskaintzen dituzte epe laburrean eta luzean?
  • Zer proiektutan ari dira lanean eremu publikoan eta pribatuan?
  • Nola egokitu behar dira erakundeak teknologiak eskaintzen dituen aukeren aurrean?
  • Zeintzuk dira etorkizuneko erakundeetan eskatuko diren profilak?

LEADERS IN TECH konferentzia online ospatuko da azaroaren 6an. Bere helbururik nagusiena galdera horiei erantzuna ematea da, Adimen artifizialaren, Konputazio Kuantikoaren, Blockchain eta Zibersegurtasunaren garapenaren eta aplikazioen lidergoan dauden pertsona eta erakundeen kezkak eta ezagutzak plazaratuz.

Ahaztu gabe teknologiak eta negozioak batera joan behar dutela benetako eragina lortzeko. Horretarako, euskal teknologia eta enpresa egoera aldatzen ari diren gure ekosistemako erakundeen lidergo-adibideak nabarmenduko dira. Eragile hauek, teknologia garapenaren eta berrikuntzaren eragile gisa dituen erronka eta aukerei buruz duten ikuspegia partekatuko dute.

Ekitaldiaren helburua 4.0 talentua ikusaraztea da, profil digitalak, zientifikoak eta teknologikoen eskaera laborala laguntzeko; funtsezkoak baitira 4.0 industriarako eta euskal ekonomiaren eraldaketa digitalerako.

Egitarau osoa eta izen-emateak:
www.ilb.eus/es/evento/leaders-in-tech-bilbao-conference/

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak