Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Marzo, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Kuvu, belaunaldi arteko plataforma bat etxebizitza partekatzeko

Proiektu hau SPRI Taldeak bultzatzen duen UpEuskadi-Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren barruan dago

Proiektu hau SPRI Taldeak bultzatzen duen UpEuskadi-Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren barruan dago

 

Kuvu startup-ak bi helburu ditu: batetik, bakarrik bizi diren pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzea eta, bestetik, gazteei alokairu duina eskaintzea arrazoizko prezioan. Kuvu plataformak harremanetan jartzen ditu etxean logela bat hutsik duten 55 urtetik gorako pertsonak eta alokairu bila dabiltzan ikasle edo profesional gazteak, eta bizikidetza-harremanak lehenesten ditu.

 

Ideia hori 2017an sortu zen, Eduardo Fierro, Jon Ander eta Haize Trueba ekintzaile gazteek bultzatuta. “Argi geneukan gure aletxoa jarri nahi genuela pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzeko, eta ikusi genuen nahi gabeko bakardadea dela euren kezka-iturri garrantzitsuenetako bat” dio Eduardok. Eta erabaki zuten enpresa sozial bat sortzea horrelako egoerei erantzuteko.

 

Kuvu plataformak oinarritzat hartu ditu hiri askotan duela 30 urte baino gehiagotik erabiltzen diren ostatu solidarioko programak, pertsona nagusiek eta unibertsitateko ikasle gazteek erabiltzen dituztenak. Homeshare International sarearen barruko programa horietan, ikasleek ez dute ordaintzen alokairurik, baina, trukean, astean ordu batzuk eskaini behar dizkiete pertsona nagusiei. “Ikuspegi berri bat eman nahi izan diogu eredu horri, eta eskalagarri egin”, azaldu du Kuvu-ko fundatzaileak, “gure plataforman badago truke ekonomiko bat eta gaztea pisukide bezala sartzen da, ez dauka zaintza-lana egin beharrik”. Hala, enpresak dio berdintasunezko harremanak sortzen direla eta bizikidetza lehenesten dela, alokatzailea pertsona guztiz autonomoa delako, soilik konpainia nahi duena.

 

Hori lortzeko, Kuvu-ko lantaldeak ahalegin handia egiten du bikote bateragarriak sortzeko, eta laguntza ematen du prozesu osoan zehar. “Pertsona nagusiek gure webgunean iragarki bat jartzen dutenean, bizikidetzari buruzko alderdiak jasotzen dituen test bat egiten dute” azaldu du Eduardo Fierrok, “hortik abiatuta, bateragarritasunaren araberako hautagaiak aurkitzen dira”. Enpresak aldizkako jarraipena egiten du, bai bisita presentzialekin eta bai telefonoz, eta bi alderdien artean sor daitezkeen gatazkak konpontzen laguntzen du. “Ohartu ginen pertsona nagusiek hainbat beldur dituztela logela bat alokatzeko orduan, beldurra dute etxean ezezagun bat hartzeko, konprometitzeko eta zailtasun legalei aurre egin behar izateko” dio Fierrok. Horregatik, enpresak laguntza ematen die prozesu osoan, beren beharrei egokitutako kontratu batekin.

 

Gaur egun, Bizkaian eta Madrilen eskuragarri dago zerbitzu hau; 15 bikote inguruk bizi izan dute esperientzia hori, eta 12 elkarrekin bizi dira oraindik. “Goiz da oraindik, baina dagoeneko esan dezakegu proiektuan parte hartzen duten pertsonen bizi-kalitatea hobetu egin dela”. Jende gaztearentzat ez da bakarrik alokairu merkeagoa lortzeko modua, baizik eta aukera bat beste mota bateko harremanak sortzeko. “Parte hartzen duten gazteek bizikidetza bare bat bilatzen dute, edo agian iritsi berriak dira eta hemengo kultura ezagutu nahi dute” dio Kuvu-ko bazkideak.

 

Lantaldea negozioa handitzeko finantzaketa bila dabil, eta helburutzat dute zerbitzua beste hiri batzuetara zabaltzea, Kanariar Uharteetatik hasita. Bestalde, marka zuriko eredu bat garatzen ari dira, erakunde publikoek eta GKEek programa gisa eskain dezaten. Kuvu-k hainbat erakunderen laguntza jaso du martxan-jartze prozesuan, hala nola, BBK, Ship2B (Venture Philantrophy programaren bitartez) eta Openvalue Foundation-ena, eta Eusko Jaurlaritzak belaunaldi arteko jardunbide egoki gisa aitortu ditu.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak