Guillermo Barredo Bromalgae
Elkarrizketak 27 iraila, 2023

Guillermo Barredo “Iruditu zitzhigun BIC BIZKAIA EZKERRALDEA gune egokia…”

"...zela kokapenari, eraikinari eta batzartzeko tokiari zegokienez; gainera, zure proiektua ezagutarazteko erraztasunak ere maten ditu."
-

Guillermo Barredok, Bromalgae enpresaren sortzailea (Bilbo, 1947), Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zuen Deustun. Nazioarteko zuzendari izan zen SPRIn lau urtean. Ondoren, Iberduerora jo zuen, gerora Iberdrola izango zen enpresara. Iberdrolan zela, IBVn lan egin zuen zenbait urtean, BBVAk eta Iberdrolak elkarrekin duten sozietatean, eta industria-talde handia sortu zen horrela; Gamesa ere barnean zen, esaterako. Hainbat postu bete zituen han, eta haren azken proiektua Frantzian enpresaren ordezkaritza bat sortzea izan da.

 

Nola hasi zen Bromalgae?
Erretiroa hartu nuen, eta, orduan, Iberdrolan nenbilela gurekin lankidetzan aritu zen lagun zahar batek, Douglas Charltonek, ingurumena zaintzera bideratutako enpresa bat sortzeko gonbita egin zidan. Iparramerikarra da Douglas. Geologoa da, eta oso sartuta dago start-upen munduan. PBI izeneko sozietate bat sustatu zuen, ingurumen-arazoei sistema kimiko eta biologikoekin irtenbidea bilatzen hasi ziren lehen enpresetako bat.

Europar Batasunaren laguntza bat lortu genuen, eta, 2018an, abian jarri genuen Bromalgae. Enpresa sortzeko teknologia, hasiera hartan, amerikarrek laga ziguten, bai ikuspegi teknikotik eta bai ikuspegi finantzariotik. Gerora, enpresa garatzean, kapital-zabaluntza egin genuen, eta pertsona gehiago hasi ziren gurekin lanean; horrez gain, laga ziguten teknologian ere, gauza dezente aldatu genituen.

 

Zertan aritzen zarete?
Errekuntzan sortzen diren gasak biltzen ditu Bromalgaek. Prozesu kimiko bat egiten dugu gas horiekin; zenbait ezpurutasun garbitzen dizkiegu, eta tenperaturak jaitsarazten ditugu, Scrubbers izeneko iragazki batzuen bidez. Gero, gas horiek fotobiorreaktore batera doaz, tanke moduko batera. Mikroalgak daude tanke horretan. Fotosintesi-efektua dute mikroalga horiek, eta NOx gasak jaten dituzte, ia erabat suntsituz.

Prozesuren amaieran, CO2-aren zati bat eta oxigenoaren soberakina atmosferara askatzen dute. Gero, mikroalga horiek atera eta lehortu egiten dira, eta hainbat erabilera ematen zaizkie. Ongarri gisa, kosmetikagintzarako, elikadurarako… balio dezakete. Diru apur bat lortzen da hortik. Horrela, atmosfera garbitzeaz gain, inbertitzaileari ere aukera bat ematen diogu, mikroalgen salmentaren bidez.
Prozesua egiteko erabiltzen ari garen sistema bat hiri-zuhaitz artifiziala da, eta zuhaitz hori gai da mila bat zuhaitz gaztek suntsituko luketen berotegi-gasen kopuru bera suntsitzeko.

 

Zer helburu zenituzten hasieran?
Gure helburu nagusia teknologian zorroztasun handiagoz lan egitea zen. Ikusi genuen ezinezkoa zela betiko fotobiorreakorea erabiltzea enpresa batean, ez baitago lekurik. Horregatik, tratamendu guztia bertikalean egitea pentsatu genuen. BIC-en kanpoaldean dugun zuhaitzari dagokionez, enpresetarako pentsatu genuenaren emaitza izan zen. Pentsatu genuen hiri-ingurune batean kokatutako fotobiorreaktore batek, batik bat zuhaitz ekologikoak landatzea ezinezkoa denean (zirkulazio handiko guneetan, esaterako), funtzio garrantzitsua izango zuela gizartearen eta osasunaren ikuspegietatik.

Gainera, ideiak garapena izan dezake ondorenean ere; tuneletan edo gainazal handiagoetan jar daiteke, edo eredu hori hainbat neurritan egin daiteke, etab. Beraz, gure helburua teknologian irabaztea zen, hainbat elementu eraikitzeko eta, horrekin batera, gure taldea osatzeko; izan ere, garrantzitsua da algak eta horien erabilera ondo ezagutzen dituzten pertsonak izatea taldean. Horrez gain, gure azken helburua errekuntzaren ondoriozko gasak suntsituko zituen enpresa bihurtzea zen, biorremediazio-enpresa bat izatea.

 

Bete duzue helburu hori?
Bai, zuhaitzaren erreplika bat badaukagu enpresan, eta oso emaitza onak lortu ditugu CO2-aren beheratzean, NOx gasen kasuan gutxiago, hemen kutsadura ez baita horren handia. Laster kanpoan zuhaitz gehiago ezartzea espero dugu, eta ikusiko da zer emaitza datozen.

Hala ere, polikiago goaz industriaren munduan, horrelako gauzetan urrunago baitabil. Zenbait enpresarekin hizketan ari gara, planta pilotu bat jartzeko. Eduki genuen bat Zabalgarbin, Bizkaiko hiri hondakin solidoak tratatzen diren gunean; eta hondakin asko eta konplikatuak dira tratamendurako. Bete beharreko hainbat arau ezarri zizkiguten, baina oso emaitza ona lortu zen, bai NOx gasen eta bai CO2 gasen beheratzeri dagokionez.
Teknologiaren egokitzapena ere kostatu egin zaigu. Orain, garapen-fase batean gaude, funtsak bildu eta horien bidez taldea handitzeko unean, eta, bereziki, ekipamendu teknologiko zenbait erosteko fasean.

 

Zer proiektu dituzue etorkizunerako?
Etorkizunari begira, gure proiektuak zuhaitz horien eraikuntza dute oinarri, ikuspegi hiritar batetik. Jada kontsultak egin dizkigute zenbait erakundetatik, hala nola Eivissatik, Kordobatik, etab. Horrez gain, Bilboko Udalarekin eta Barakaldokoarekin ere hizketan ari gara. Industriaren arloan, zenbait enpresarekin hizketan ari gara, eta produktu modular bat ari gara eskaintzen horiei. Hau da, planta txiki bat eraikitzea, planta handiaren kostu guztiaren % 10-20ko kostua lukeena.

Planta horrek lortu nahi den emaitza lortzen duen ikus dezake enpresak, eta, ondoren, gainean moduluak jartzen joan daiteke, bertikalak baitira. Horrek abantaila bat adierazten du muntaketarako, baina baita desmuntatzeko ere; izan ere, uneren batean moduluetako bat hondatzen bada edo algak kutsatzen badira, beste batez ordeztu daiteke, inolako arazorik gabe.

Horrez gain, esan beharra dago urri amaieran edo azaroan zuhaitz bat muntatuko dugula Baionan, Euskal Hirigune Elkargoan; Iparraldeko hainbat udalerri biltzen ditu komunitate horrek. Beraz, horixe izango da nazioarteko gure lehen abentura.

 

Sumatzen duzue ekimenik jendearengan?
Bai, jendeak oso elementu positiboa dela ikusten du, ez dela oso garestia, eta osasuna sustatzen duela.

 

Azkenik, zergatik egin zenuten bat BIC Bizkaia Ezkerraldearekin? Zer ekarpen ari zaizue egiten?
2022. urtearen amaieran etorri ginen BIC-era. Gure enpresa, berrikuntza-enpresa gisa, itunpekoa da. Iruditu zitzaigun BIC Bizkaia Ezkerraldea gune egokia zela kokapenari, eraikinari eta batzartzeko tokiei zegokienez; gainera, zure proiektua ezagutarazteko erraztasunak ere ematen ditu. Eta horregatik etorri ginen batik bat.

Lotutako albisteak

Bikainek  produktu  berri  batekin  hasi  du  bere  jarduera,  kirol-osagarrien  sektorean
15/07/2026 Ekintzailetza

Bikainek produktu berri batekin hasi du bere jarduera, kirol-osagarrien sektorean

Azukrerik gabeko kreatinazko gominolak merkaturatu ditu, eta kirol-osagarritasuna sinplifikatu nahi du, kontsumitzeko formatu praktikoagoak eta atseginagoak erabiliz.

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

DNAK  Cycling-ek  simulagailu  bat  garatu  du,  errepideko  benetako  sentsazioa  errepikatzeko
26/06/2026 Ekintzailetza

DNAK Cycling-ek simulagailu bat garatu du, errepideko benetako sentsazioa errepikatzeko

Donostiako enpresak fabrikazio industriala, elektronika eta software propioa uztartzen ditu, txirrindularitza indoor esperientzia errealistagoa eskaintzeko eta orain serieko ekoizpenaren erronkari aurre egiteko.

PlayGress  Labs,  Arabako  berrikuntza  AGHAren  diagnostikoa  hobetzeko
18/06/2026 Ekintzailetza

PlayGress Labs, Arabako berrikuntza AGHAren diagnostikoa hobetzeko

Konpainiak doitasun-soluzioak lantzen ditu neuro-garapenaren nahasmenduak detektatzeko.

Reinspira-k  berrikuntza  teknologikoaren  aldeko  apustua  egiten  du  ongizate  emozionalaren  eredu  berri  bat  sortzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

Reinspira-k berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten du ongizate emozionalaren eredu berri bat sortzeko

Plataforma digitalak laguntza emozionala adimen artifizialarekin, edukien dibulgazioarekin eta komunitate anonimoarekin konbinatzen du, Bizkaian laguntza-sare bat sortzeko helburuarekin.

TrebezIAk  robot  mugikor  autonomoak  garatzen  ditu  intralogistikaren  zailtasunak  gainditzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

TrebezIAk robot mugikor autonomoak garatzen ditu intralogistikaren zailtasunak gainditzeko

Donostiako startup-ak produktu konplexuen eskaerak ingurune logistikoetan automatikoki prestatzeko gai diren soluzioak eskaintzen ditu, Adimen Artifizaileko irtenbide garatuekin.

Visual  Parts  Service,  segundo  gutxitan  motorrentzako  ordezko  piezak  identifikatzen  dituen  aplikazioa
05/06/2026 Ekintzailetza

Visual Parts Service, segundo gutxitan motorrentzako ordezko piezak identifikatzen dituen aplikazioa

Adimen artifizialean eta ezagutza bisualean oinarritutako Bilboko plataforma honek bi argazkirekin bakarrik bateragarriak diren piezak aurkitzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.