Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 abendua, 2021 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Foilchemy euskal startupak ‘NAIA’ garatu du, foiletan oinarrituta egindako barkuen belaunaldi berriaren aitzindaria, Euskadin osorik ekoiztua

‘NAIA’-k hidro-hegalak dituen kontrol-sistema (Airy) dakar, zailtasun egoeretan foilak gidatu gabe nabigatzeko.
Foilchemy naia barcos

Gipuzkoan 2017ko udan fundatua den Foilchemy startupak itsasontzietan hidro-hegalak garatu eta erabiltzeko helburua du. Hala, itsasontziek sortutako berotegi-efektuko gasen igorpena gutxiagotzeko konponbidean lagundu nahi du.

 

Hidro-hegalak uretan funtzionatzen duten hegalak dira eta ontzien kaskoa itsasoaren gainazalera igotzeko gaitasuna dute. Honela, aurrera egiteko erresistentzia asko gutxitzen dute eta, ondorioz, kontsumoa ere gutxitzen dute. Baina honelako itsasontziak oraindik ez dira orokorrean erabiltzen, bi arrazoi direla medio. Lehenik eta behin, olatu esanguratsu edo handiko baldintzetan nabigatzeko zailtasuna, urperatutako hegalak kanpoko baldintzetara egokitzeko kontrola behar baita. Bigarrenik, operazioaren kostu altua.

Foilchemy osatzen duten 10 profesionalek esperientzia handia dute hainbat esparrutan (robotika-injinerutza, programazioa, analisia eta aerodinamika…). Elkarlanari eta 1.2 milioi euro bildu dituzten hiru finantzaketa-errondari esker, Folchemy startupak bere injinerutza-zerbitzu aurreratuenak merkaturatu ditu hidro-hegalen erabilera bultzatzeko. Folchemyk olatuekin nabigatzeko ‘hidro-hegalen’ kontrolerako sistema berria garatu eta patentatu du: ‘Airy’. Aldi berean, hidro-hegalak dituzten itsasontzien diseinu-programa martxan jarri du: ‘Navstok’, diseinua optimizatu eta operazioaren kostuan gutxitzea ahalbidetzen duena.

Hugo Ramosek, Foilchemyko ko-fundatzaile eta injinerutza-zuzendariak, hala azaltzen du: “ontzien merkatura sartu gara foiletan espezializatutako injinerutza-zerbitzuak eskaintzeko, foil diseinuko geure softwarea (Navstok) eta geure kontrol-sistema (Airy) edozelako itsasontzietan ezarriz. Hala, geure bezeroei denbora eta garapenerako eta operaziorako kostuak gutxitzen laguntzen diegu, baita motordun barkuen karbono aztarna ere. Merkantzia-itsasontzien kasuan, abiadura handitzeak eta kontsumoa gutxitzeak itsasoko garraioa nahiko aldatuko dute. Itsasontzi arinen linea berria garatuko da, hegazkinen eta ohiko itsas-garraioen denborak izango dituztenak, baina azken hauen kostuekin”.

 

NAIA, %100ean Euskadin egindakoa

Startupak bere zerbitzuen eskaintza bi profileko bezeroengan zentratzen du: ontziolak eta itsasontzien diseinua. Foilchemyren zerbitzuek bezeroei proiektuaren edozein puntutan laguntzea ahalbidetzen die: hastapeneko diseinuan, diseinu zehaztuan eta serie-ekoizpenean. Startuparen instalazioek barkuen prototipoen eraikuntza eta frogaketa ahalbidetzen dute goizeko bostak arte. Itsasontzi handiagoetarako, Bermeoko Ontziolekin lan egiten dute. Airy Kontrol Sistemaren garapenak eta Foil Diseinuak (Navstok) Foilchemy bultzatu dute bere prototipoa sortzera: NAIA. “Foilen gaineko itsasontzi bat, buruak hidro-hegalak kontrolatu behar ez dituela; burutze, eskora eta altuera angeluak erabakitzen ditu, besterik ez”.

Hala, NAIA prototipoa erabat urperatutako foilen kontrola duen bela arineko lehen barkua dugu, foilak gidatzeko beharrik ez duena eta ohiko itsasontzi batek bezala nabigatzea ahalbidetzen duena, olatuak izanda ere. Foilchemyk bere prototipoaren diseinua eboluzionatu du seriean ekoiztu ahal izateko Euskal Herritik. NAIAren bertsio komertziala ontzi erabat konektatu eta interaktiboa izango da; bela-joko bi izango du, eta beste bi ordezkatze arineko beletakoa, itsasontziaren nabigazioa zabaltzeko: hasieran 6 milako abiadura izan dezake, 30 milara arteko abiaduraz.

Eloy Rodriguezek, Foilchemyko ko-fundatzaile eta gerenteak, hala diosku: “gaur egun proiektua erosi, ekoitzi eta NAIA saltzeko interesa duten inbertsoreen bila gabiltza”. Foilchemyren helburua honakoa da: NAIA, 12 eta 60 urte bitarteko bela nabigatzaileentzat diseinatutako ontzia, merkatura ateratzea datorren urtean. Startupak hilean lau unitateko ekoizpena estimatzen du, eta hiru urteren buruan, hileko 20 unitateko ekoizpenera heldu.

+info: www.foilchemy.com

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak