Up Euskadi Ekintzailetza
Elkarrizketak 29 maiatza, 2025

FHIMASAk, eraikuntzaren sektorean erreferente den ETEak, BIND SMEren aldeko apustua egin du bere merkatua berrikuntzaren eskutik lideratzeko

ETE horrek BIND SMEren —Eusko Jaurlaritzak startupekin sustatutako berrikuntza-ekimen irekia— bigarren edizioan parte hartu zuen.
-

FHIMASA enpresa bizkaitarra erreferentea da eraikuntzaren sektorean. 50 urtetik gorako esperientzia du obra zibil, urbanizazio, ur-kanalizazio, eta administrazio publiko eta enpresa pribatuentzako azpiegituren mantentze-lanen proiektuetan. Egoitza Erandion duen ETE honek bezeroarekiko eta gizartearekiko konpromisoan oinarritzen du bere negozio-eredua, eta, horren ondorioz, berrikuntza, digitalizazioa eta jasangarritasuna integratu ditu bere barne-prozesuetan, bere zerbitzuak berritu eta optimizatzeko. Asmo hori aurrera eramateko bere aliatuetako bat BIND SME izan da, euskal ETEei startup disruptiboen soluzioak hurbiltzen dizkien Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza-programa irekia. 

ETEak BIND SMEra jo zuen errealitate areagotuko eta mistoko soluzio baten bila, bertan lantzen ari ziren bi apustu berritzaile elkartzeko: IoT teknologian oinarritutako teleaginte- eta telekontrol-plataforma eta eraikuntza-proiektuen biki digitalak. Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen ekimenari esker, XR soluzioetan aditua den bexReal startuparekin harremanetan jarri ahal izan zen. Eurekin batera, bi proiektuen arteko lotura-zubia garatu dute, dinamikoa, arina eta enpresaren beharretara egokitua.

FHIMASAren ustez, lankidetza hori funtsezkoa izan da bere lehiakortasuna sustatzeko eta sektorearen buru izaten jarraitzeko, merkatuaren eskaerei erantzuteko gai diren soluzioak landuz: “BINDek berrikuntzako joerak eta egungo industriak eskatzen dituen beharrak ezagutzeko aukera eman digu”, azaldu du negozio-garapeneko eta berrikuntzako zuzendari Ruben Fernandezek. 

FHIMASAren eta beXReal-en proiektua hobeto ezagutu dezakezu bideo honetan

 

Berrikuntza, ikus daitezkeen emaitzekin

BIND SMEk soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie euskal enpresen beharrei, eta horrek enpresei aukera ematen die egungo merkatuan duten lehiakortasuna hobetzeko. “BIND SMEk industrian eragin nabarmena duten proiektuak egikaritzen laguntzen du”, azaldu du beXReal startup-eko CMO eta negozio-garapeneko arduradun Javier Sordok. 

BIND SMEren lau edizio arrakastatsu egin ondoren, Eusko Jaurlaritzak ahalbidetu du EAEko 80 ETEk baino gehiagok 40 startup baino gehiagorekin lan egitea, hainbat sektoretan berrikuntza-proiektuak garatzeko, hala nola elikaduran, eraikuntzan, energian, ekipamenduan, jasangarritasunean eta ingurumenean, besteak beste. Era horretan, Euskadi industria-berrikuntzaren erreferente kokatzen lagundu du. “BIND SMEk berrikuntzaren alde egiten duten ETEak merkatuan posizionatzen laguntzen du” gaineratu du Ruben Fernandezek. 

 

Hartu parte BIND SMEren hurrengo edizioan

Eusko Jaurlaritzak jada jarri du abian BIND SMEren 5. edizioa, FHIMASArena bezalako kasu arrakastatsu berriak sortzeko helburuarekin. Programak euskal ETEen lehiakortasuna sustatzen jarraitu nahi du, startup disruptiboekin lankidetzan arituz, honako esparru hauetan:

  • Adimen Artifiziala enpresan integratzea 
  • Zibersegurtasuna
  • Ingurumen-jasangarritasuna
  • Smart Factory 
  • Produktuaren berrikuntza eta garapena
  • Prozesuen eta eragiketen optimizazioa
  • Balio-katea 

BIND SMEren 5. edizioan parte hartzeko, Euskadiko enpresa txiki eta ertainek uztailaren 4ra arte eman dezakete izena hemen

 

BINDi buruz 

BIND industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten sektoreko 100 ETE, sozietate publiko eta erreferentziazko enpresa nagusirekin baino gehiagorekin lankidetzan dihardu. Ekimena helburu hirukoitzarekin sortu zen: euskal industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea, eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetza aurreratuko hub gisa kokatzea. 2016. urteaz geroztik, BIND plataformak 3 programa eta ekimen ditu, eta, haien bidez, 250 startup baino gehiago bultzatu eta 350 proiektu baino gehiago garatu dira. Informazio gehiago 

Lotutako albisteak

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren fabrikatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Carnegiek    ozeanoaren  indarra  energia  garbi  bihurtzen  du

Carnegiek ozeanoaren indarra energia garbi bihurtzen du

Enpresa, gaur egun, CETO prototipo bat hedatzeko prestatzen ari da, bere teknologia nagusia, Armintzan dagoen Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) delakoan.

Begoña  Echaburu  (Mondragon  Unibertsitatea):  “Euskadin  onak  gara  negozio-plangintzan,  orain  erronka  talentua  kudeatzea  da”
26/11/2025 Berrikuntza

Begoña Echaburu (Mondragon Unibertsitatea): “Euskadin onak gara negozio-plangintzan, orain erronka talentua kudeatzea da”

Pertsonak eta Talentua I+T Taldearen koordinatzaileak, Enpresagintza Fakultatean eta Negozio-Berrikuntza Ikerketa Zentrotik (MIK), pertsonak enpresa-estrategian integratzeko beharra azpimarratu du.

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.